20 urteko ibilbide oparoa ospatuko du Psilocybek larunbatean


2013ko abuztuaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Guadalupe Plata talde andaluziarra zuzeneko indartsuengatik da ezaguna (bajolainfluencia.es)

20 urteko ibilbide luzean, proiektua urtez urte indartzea lortu du Psilocybe elkarteak.  1993an entseatzeko eta kontzertuak eskaintzeko toki aproposik ez zegoela eta, irtenbide bila hasi ziren herriko zenbait musika taldeak. Sainduako gaztetxean kontzertu bat emateko udalaren baimena lortzea izan zen lehenengo lorpena: Dut, Live in the Attic eta Beti Mugan taldeek jo zuten lehen aldi hartan.

Kontzertuaren arrakasta ikusita, hilabetean “pare bat” antolatzeko aukera eman zien udalak, eta beranduago, baita ikastola zenaren alde bat utzi ere, entsegu lokalak presta zitzaten. 2008az geroztik, Psilocybenea izenpeko eraikina osorik kudeatzen du elkarteak. 21 taldek doitzen dituzte haien abesti eta kontzertuak bertan, baina horrez gain, 200 lagun bil ditzakeen aretoa, irrati bat eta 20 lan argitaratu dituen Psilocibina Records diskografika ere badira Psilocybenearen parte.

Bolondres lana

Elkarteko kideek bolondres modura egiten dute lan, eta ez du inork soldatarik jasotzen. Kontzertuekin lortzen duten diruaren zati handiena taldeentzat da, eta Hondarribiako festetan txosnetan irabazten dutenarekin ordaintzen dituzte gastu nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude