Mefsst! Musika errebolta feminista
NOIZ: Otsailaren 24an
NON: Zarauzko Hiruputzu gaztetxean
--------------------------------------------------------
Ainara Legardonen hitzaldiarekin hasi da Mefsst! jaialdiaren bigarren eguna Zarauzko Hiruputzu gaztetxean, adimen artifizialak kulturaren eta musikaren sektorean duen eraginaz hausnartzeko espazio intimo bat sortuta. Egia aitortzera, barre txikia atera zait Ainarak gordin azaldutako Capitalismo de la Vigilancia adieraren euskarazko ordainaren bila Elhuyarrera jo dudanean. Zaintzaren kapitalismoa, toma esa.
Baina oximoronak oximoron, MJ Lisaminak eman dio segida, solasaldiak eragindako hotzikarei epela emanez. Eta munstroaren aurrean paralizatuta geratu ordez, mugikorrak utzi eta kide feministaz inguratuta dantzatzeko gonbita egin digute Zetkin taldekoek ere. Martxak areagotuta, ahizpatasuna eta sua ekartzera heldu dira Baionatik. Punkaren formulari –abiadura, distortsioak eta mezu zuzenak– feminismoa injektatzeko proposamena da boskotearena, lehenengo abestitik azkeneraino soinu-bandadun manifestu bat osatzen duena. ¿Quién te dijo que iba salir con miedo a rugir? ohartarazita, ekin orduko konektatu dute publikoarekin. Abesti propioen indarra gutxi ez, eta bertsio pare bat tartekatu dituzte, tenorea mantenduta sua hauspotu dutenak: Zorra eta Lola.
Euskal Herriko punk feministaren legatuaren aitortza ederra iruditu zait, legatu horren ezinbesteko espazio den jaialdi batean egiteak daukan esangurarekin, gainera. Porrusalda eta martxeak osagai dituen ahizpatasuna eta kea, aurretik bidea ireki ziguten intensa horiei lekukoa hartuta datorren marruma baionarraren eskutik.
Itzek talde mungiarra izan da gauaren segidaren arduradun, eta herrikide dituzten taldeen influentzia nabaria da hirukote hasiberrian. Abesti bakarra dute grabatuta, baina zerrenda ederra aurkeztu dute. Abestiei neurria hartuta, zuzenekoei neurri hartzen ari den taldea; Mungiatik Euskal Herrira zabaltzen ari den musikaren basoko basa-lore ernatu berri bat, ongarririk falta ez zaiona. Eta ilunpean, jada epeletan, ahal eta nahi zuenak jarraitzeko aukera eman zigun DJ Eromenak, Mefsst!-en edizio honi amaiera emateko.
Musika errebolta feministaren soinu-banda eta osagai dira basa-lore ernatu berriak, intensak, zorrak eta Lolak. Baina baita haientzat porrusalda eta soinu-ekipoa mimoz prestatzen dituztenak ere. Sua piztea ez baita nahikoa, iraun dezan zaintzea behar du; martxea betikoena izan ez dadin izerdia, hitzak eta gorputzak jartzea.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.