36ko errepresaliatuei omenaldiak egingo dizkiete Azkoienen eta Azpeitian

  • Larunbatean izanen da, Azkoienen, Oroimenaren Aldeko Emakumeak elkarteak antolatuta. Beraien facebook orrian ikus daiteke egitaraua osorik.

     

ARGIA @argia
2016ko irailaren 21a
Antolatzaileak Iru˝ean, jaialdia aurkezterako unean. Argazkia: Bertso jota rap jaialdiko antolatzaileak.

Aurora Moneok, elkarteko kideak, adierazi du "kultura borrokarako arma zibil gisa" ulertzen dutela antolatzaileek, eta hori dela medio uztartu nahi izan dituztela hiru arte adierazpideak. Oholtza gainean eginen dutena "fusioa" izanen dela esan du Belen Ordoñez jota abeslariak.

Laura Perez, rapeatzen

Ordoñez berak eta Soraya Lopezek kantatuko dituzte jotak, gaztelaniaz, bertsolariei gaiak jartzeko. Euskaraz, bertso kantari, eta bat batean, Nerea Elustondo eta Eli Pagola gipuzkoarrak ariko dira.

Hirugarren elementua rapa izanen da. Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusia igoko da tabladura. Hark kantatuko ditu propio ekitaldiari begira sorturiko rap abestiak. Bertaratuentzako itzulpen zerbitzua egonen da.18:30ean ekinen diote emanaldiari, Azkoienen; dena dela, egun osoan egonen da zer gozatua.

Ez da soilik jaialdi bat

Bestalde, jaialdiaren mamia azaldu du Carlos Martinez antolatzaileak. Haren hitzetan, biktimen aldeko ekitaldi ugari dauden arren, emakumeei maiz ez diete erreferentziarik egiten. Horregatik, erdigunean jartzea beharrezkotzat jo du.

Jaialdiaz gain, frankismoak jazarritako emakumeak omentzeko eskultura sortu dute auzolanean Azkoiengo herritarrek. Eskultura urriaren 8an jarriko dute, herrian bertan. Horregatik, larunbateko jaialdia laguntza ekonomikoa lortzeko baliatuko dute.

Azpeitian ere omenaldia 36an espetxean hildako zortzi presori

Juan Casado Lorite, Francisco Delfa Fernandez, Francisca Galvez Vazquez, Luis Palomino Gutierrez, Juan Morales Artiles, Eusebia Delgado Pérez eta Manuel Martin Martinez preso errepublikarrak omenduko dituzte datorren ostiralean, hilaren 23an,  Azpeitian. Frankistek herria hartu ondoren, bertan zabaldutako kartzelan hil ziren. "Beren etxeetatik urrun hil ziren andaluziar horiei, preso politiko horiei errekonozimendua egin nahi diegu ostiraleko ekitaldi horrekin", adierazi zuen ekitaldiaren aurkezpenean Eneko Etxeberria herriko alkateak. Ekitaldian hildakoen oinordekoak, musika eta Kirmen Uribe poeta ezaguna izango direla aurreratu du.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Javi Buces historialaria eta Juantxo Agirre Aranzadiko idazkaria.

Javi Buces Aranzadiko historialariak ikertu ditu espetxearen nondik norakoak. Beretzat oso proiektu berezia eta hunkigarria izan dela aipatu zuen: "Andaluziarra izanik, niretzat oso proiektu berezia izan da hau. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiot Udalari". Hildakoetako lau andaluziarrak ziren, Jaen ingurukoak. Zazpi preso errepublikar horiez gain, egindako ikerketen arabera, 100 preso errepublikar inguru izan ziren Azpeitiko kartzelan, beren etxeetatik urrun.

Zazpi hildakoak osasun arazoengatik hil ziren. Azpeitiko kartzelan bertan sei hil ziren, eta zazpigarrena oso gaixorik Donostiara lekuz aldatu ostean hil zen. Hildakoetako bi emakumeak ziren. 'Azpeitia 1936-1945 liburua egiterakoan jaso zituzten datuak, eta ondoren ekin diote nor ziren eta nongoak ziren identifikatzeari: "Identifikatu ostean beren familien bila hasi ginen, eta beren jaioterriko Udal eta memoria historikoa lantzen duten Andaluziako elkarteekin jarri ginen harremanetan, eta bi familia aurkitu ditugu", adierazi du Bucesek. Bi familietako kideak izango dira ostiralean Azpeitian.

Juantxo Agirre Aranzadiko Zientzia elkarteko idazkariak adierazi zuenez elkarteak egia bilatzen du: "Eta egiak ez du mugarik: ez lurraldetasun mugarik, ez ideologien mugarik, ez eta generorik. Guk pertsonen egiak bilatzen ditugu". Omenaldia 19:00etan egingo da, anbulatorio aurrean.

(Azkoiengo omenaldiaren albistea Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra)

1936ko gerra kanaletik interesatuko zaizu...
Ezkabako ihesaldian parte hartu zuten presoak izan dituzte gogoan

1938an Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekutik ia 800 preso errepublikazalek ihes egin zuten, baina frankistek horietako asko harrapatu eta hil egin zituzten. Estatuko kartzeletan inoiz egindako ihesaldi handienetakoa izan zen.


"Osabaren hezurrak familiaren hobira ekarri baino ez dut gura"

Margolari da, eta ezkerreko militante errebelde, alderdi politikoaren diziplinaren morrontza eraman ezin duena. Hizketan joan, eta, ez bat eta ez bi, kanposantura eraman gaitu zuzen. Hilen artean margolanik ez, hilen memoria bizia besterik.


2017-05-04 | Arabako Alea
Gerra zibileko grafitiak: errepublikarren lekuko isilak Zigoitiko gotorlekuetan

EHUko arkeologoak 1937an Zigoitia eta Legutio artean eraikitako gotorlekuak ikertzen ari dira. Besteak beste, errepublikarrek egindako grafitiak kontserbatzen ditu inguruneak oroimenerako.


2017-04-30 | Marijo Deogracias
Zer egin genuen galdetzen digutenean, zer erantzun izateko

“Zerbait egin behar da. Kalera atera behar dugu. Gobernuak igarri egin behar du gizartearen haserrea”. Maitane Azurmendi Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko taldeko kideak argi dauka. Apirilaren 29an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren ekitaldien harira, milaka lagun ikusi nahi lituzke Gernikan. Muxikan dute hitzordua, handik Gernikara martxa isila egiteko, errefuxiatuei babesa erakutsi eta orain 80 urte gertatu zena, eta gaur gaurkoz beste hainbat herrialdetan gertatzen ari... [+]


Condor Legioaren oroitarria kendu dute Madrilgo hilerritik

Alemaniako enbaxadaren eskaeraz eta udal ehorztetxearen agindu pean kendu dituzte Condor Legioaren azken oroitarriak La Almudenako hilerritik. Armada naziaren abiazioa omentzen zuen mausoleoa kendu eta lurperatuta dauden pilotuen izenak jarri dituzte.


Carlos Pe˝a 24 orduz Ebro ibaian, memoria historikoaren alde

Carlos Peña igerilari tolosarraren erronka berria larunbatean hasiko da, 17:00etan, igandean ordu berean amaitzeko.


2017-04-26 | Marijo Deogracias
Having something to say when they ask what we did

“Something has to be done. We have to go onto the streets. The government has to know how angry society is." Maitane Azurmendi Ongi, a member of Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia (‘Bizkaia Welcomes Refugees’) is clear about that. On 29th April, the 80th anniversary of the Gernika bombardment, she would like to see thousands of people in Gernika. The meeting point is Muxika, from where there will be a silent march to Gernika in support of refugees and in memory of what... [+]


80 urte Gernika bonbardatu zutela

1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuen Condor Legio alemaniarrak Gernika, frankistekin kolaboratuz. Egun osoan zehar oroituko dute urteurrena.


Errefuxiatuen aldeko ekitaldia egingo dute apirilaren 29an eta 30ean Gernikan

Europako mugetan gertatzen ari den “sarraskia” salatzeko ekimena antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara.


Picassoren 'Guernica' Gernikara lekualdatzeko eskatu du EH Bilduk Espainiako Kongresuan

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko legebiltzarkideak legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan, Pablo Picassoren artelan adierazgarriak Gernikan egon behar duela argudiatuta. Datorren asteazkenean 80 urte beteko dira Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuenetik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude