18.776 milioi euro igo da Espainiaren gastu militarra 2017an

  • Azken hamarkadan lehen aldiz, Espainiako Gobernuak diru gehiago bideratu du militarren aurrekonturako: zehazki, 18.776  milioi euro gehiago. Iazko datuekin alderatuta, %32koa da gorakada; BPG Barne Produktu Gordinaren %1,64. Delàs Ikerketa Zentroak eginiko txostenak argitu duenez, Espainiaren egiazko kostu militarra Ogasun Ministerioak zabaldutako kopurua baino hiru aldiz handiagoa da.  


2017ko urriaren 24an - 13:05
%32 igo da Espainiako gastu militarra azken urtean. Argazkian, urriaren 12an eginiko desfilea. (Argazkia: europapress.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilean, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkeztu zituenean, gastu militarra 5.758 milioi eurokoa izango zela zehaztu zuen. Horrez gain, programa berezietarako. 1.818 milioi euro erreserbatuko zituztela ere esan zuen. Laburbilduz, aurtengo gastu militarra 7.578 milioi eurokoa izango zela iragarri zuen Espainiako Gobernuak. 

Delèsek adierazten du operazio militarretarako izango diren gastuak ez daudela behar bezala zehaztuta: txostenaren arabera, programa berezietara bideratutako diru kantitatea aurrekontu orokorren barruan sartu du Espainiako Gobernuak, ohiko prozesua albo batera utziz. Izan ere, gehigarri horiek aurrekontu orokorretatik kanpo egon behar dira, urtean zehar Ministro Kontseiluak onartu ahal izateko. Lehen unetik, gardentasun falta “nabarmena” dela adierazi dute Pere Ortega, Xavier Bohigas eta Xavier Mojal egileek.

Hala ere, datu susmagarriena kanpo operazioko kostuetan aurki daiteke: Espainiako Gobernuak dio urtero 14,3 milioi euro bideratzen direla Espainiatik kanpoko ekimenetara; ikerketaren arabera  800-1.000 milioi eurokoa da diru partida hori. 1998 eta 2016 urteen bitartean, guztira 36.500 milioi euro bideratu dira jardun horietarako.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Militarismoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!