Gure zirkutik gure zirkura

  • Gure zirkua emanaldiaren kronika. Abuztuaren 29an, Zarautzen.


2018ko azaroaren 04an

Aurreneko saiakera Aian egin genuen. Zumaian bigarrena. Bietan geratu ginen sarrerarik gabe. Emotikono triste bat sartuko nukeen hemen baina nola Zarautzen, herrian bertan ikusi ahal izan genuen azkenean, ez gara tragediarik egiten hasiko. Gutxiago irribarrea sortzera zetorren ikuskizun batez aritzeko. Eta iritsi zen eguna. Jarri ginen ilaran. Eta aurreneko ezustea. Ilaratik bertatik hasi baitzen ikuskizuna. Jendearen txutxu-mutxuekin batetik: Iker Galarzak Amazonen erosi omen zuen zirkua eta balentria egiten ari omen da ordutik. Eta bestetik, mago bat ilaran barrena ibili zelako esku jolasak egiten. Ezinezkoa egia bihurtzen. Magiarekin.

Sarreran krispeta batzuk hartu eta eseri ginen zirku txiki eta bilduan. Ilun, bero eta agertokia eskura (diotenez, orain Anoetako estadioan bezala gutxi gorabehera). Gogoratzeko nola gu ere ume ginela joan ginen euskarazko zirku bat ikustera: Bat eginik, edo Bat gara... (edo asmatu egin dut umetan euskarazko zirku bat gure herrira etorri zela?). Eta gogoratuz, azken aldian herritik pasatzen diren zirkuek zein itxura tristea ematen duten, gehienek behintzat, animaliak zirkuan erabili ezin direnetik, galdu izan balute bezala dirdira. 

Eta hasi da emanaldia. Artifiziorik gabe. Hizkuntzari berari gorazarre egin nahirik bezala, gertuko, xume, duin. Ikasteko txunditzen gaituzten trapezistek ez dutela zertan izan ukrainar. Bertan ere baditugula artista puntakoak. Herrikide bat, zarauztar bat tartean: Koldo. Aspaldi batean, Zarauzko malekoian hara eta hona monozikloarekin ibiltzen zen ahuntz pito maitagarria. Emanaldiaren ildoa eraman dute Iker Galarza eta Joseba Usabiagak eta bata bestearen segidan atera dira artista denak.

Gu ume eta guzti joan gara zirkura. Eta asko gustatu zaie, gustatu zaienez! Gure zirkua ikusi, afaldu eta oheratu aurretik zirku txiki bat prestatu ziguten euren logelan. Eurek ere magia egin ziguten kartekin, elkar desagerrarazi zuten, trapezioan ariketa zailak egin. Eskerrak labanekin ezer egitera ez ziren ausartu. Eta kanoirik ez daukagun, bala gizonarena egiteko. Gure zirkua ikustetik gure zirkua izatera pasatu ginen zirraraz, magiaz eta fantasiaz.


ASTEKARIA
2018ko azaroaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zirkua
Irati Gonzalez Jaimerena. Zirkuola.
“Zirkuan ez dago ezer gaizki, dena dago ongi egina”

Bi karrera ikasi ostean, hezkuntzako zerrenda publikoetan izena eman eta irakasle lanetan hasi zen Irati Gonzalez Jaimerena irundarra. "Dena lortu duzu", esaten zion inguruak. Dantza urbanoa egiten zuen orduan, baina ume zenetik mugitu izan du gorputza. Eta hezkuntza... [+]


2021-10-24 | Reyes Ilintxeta
Iker Galartza. Gure Zirkuaren sortzailea
"Pailazoek badute baimena transgresoreak izateko, eta beti gustatu izan zait muga horretan ibiltzea"

Poxpolo pailazo bezala, Vaya Semanita-ko aktore moduan edota antzerkian eta telebistan hamaika aldiz egin dugu barre Iker Galartzarekin. Orain eskuartean duena bere proiektu pertsonal eta profesional handiena da: Gure Zirkua, lehen zirku ibiltari euskalduna.


Eguneraketa berriak daude