Zurajea etxea da. Edozein tresna edo eraikuntzaren egitura da etxea. Gurdiak gurtetxea du, orgak orga-etxea eta xarretak xarreta-etxea; areak arretxea; goldeak golde-etxea; dolarearen egitura dolare-etxea da; ardoa ematen den taberna, ardoaren etxea da, ardanetxea; ateari eusten dion egitura edo markoa ate-etxea da, leihoarena leiho-etxea; oholezko egitura ohol-etxea; beirateari berina-etxeak eusten dio. Etxea, egitura denean, zurezkoa ezagutu dut nik. Izan daiteke, izango da, noski, zurezkoa... [+]