Oriol Junqueras eurodiputatu bilakatzean aske utzi behar zutela ebatzi du Europako Justizia Auzitegiak

  • Kolpe gogorra jaso du Espainiako justizia sistemak Europatik. Europako Parlamentuko hauteskundeetako emaitzen ostean, immunitate parlamentarioa eskuratu zuela ebatzi dute, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuenaren aurkakoa.


2019ko abenduaren 20an - 10:35
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:32
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

EBJAk esan du Generalitateko lehendakariorde ohi Oriol Junquerasek Europako Parlamentuaren eraketara joan behar zuela, espetxean egon beharrean. Immunitatea Espainiako Estatuko Hauteskunde Batzorde Nagusiak emaitzak argitara eman zituenean eskuratu zuela zehaztu du Justizia Auzitegiko presidente Koen Lenaertsek, ekainaren 13tik hain zuzen ere.

El Mundo hedabideak jakinarazi duenez, Luxenburgoko Areto Nagusiaren ebazpenean jasotako premisa horietatik abiatuta, Espainiako Auzitegi Gorenak ez du aurreikusten hurrengo egunetan ERCko liderra kartzelatik ateratzea, ez baitu uste epai horrek zigorrari eragiten dionik.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...