ERC ez da Masekin fido eta gobernuan sartzeko prest dago kontsulta “blindatzeko”

  • Oriol Junqueras ERCko presidenteak eskaintza argia egin dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, honek astelehenean kontsulta hauteskunde plebiszitarioekin ordezkatzeko keinua egin ostean: “Gobernuak galdeketa blindatzeko behar bagaitu, pozik sartuko gara” esan du.


2014ko irailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oriol Junqueras Kataluniako Parlamentuan hizketan (argazkia: @Parlament_Cat).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Harago ere joan da ERCko presidentea: “[Gobernuan] Egon nahi dugu kontsulta blindatzeko eta nahi genuke Gobernuak eta presidenteak kontuan hartzea”.

“Bagenekien Espainiako Gobernuak ez zigula txalorik joko bozkatzera joatean eta bagenekien Auzitegi Konstituzionalak ez zigula oparituko”. Esaldiak Mas bilatzen ari den aterabideari –erreferenduma egiteak eragingo lukeen gatazka instituzionala saihestea– atea itxi nahi dio.

Hilaren 11n kalera atera ziren milaka kataluniarren borondatea zein den gogorarazi dio alderdi sozialdemokratako bozeramaileak. Haiek hartu duten konpromisoa “mimoz” tratatu behar dela uste Junquerasek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude