Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute

  • Katalunia iparraldean eskualde autonomoa sortzeko plataforma herrikoia aurkeztu dute Perpinyan, Brice Lafontaine Unitat Catalaneko presidenteak bultzatuta. Frantziako Gobernuak prestatzen ari den lurralde erreformarekin, Ipar Katalunia Toulouse hiriburu izango duen “makroeskualdean” sartu daitekeela ohartarazi dute, ipar katalanak “erabakitzeko ahalmen gabe utziz”.


2014ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Brice Lafontaine plataformaren aurkezpenean Perpinyan, Ipar Kataluniako hiriburuan. (Arg.:villaweb.cat)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lafontainek esan du 1982an Languedoc-Roussillon eskualdea sortu zenetik, Ipar Katalunia “etengabe pobretzen” joan dela dela erabaki gune ekonomikoak eta politikoak Montpellierrera eraman direla. Horrek, mugaz bestaldeko Kataluniarekin harremanak asko gutxitzea ekarri duela azaldu du.

Herritar ugarik babestu dute ekimena; baita zenbait politikarik ere, tartean, Oriol Junqueras Esquerra Republicanako presidenteak.

Kataluniako independentziaren inguruko albiste gehiago:

Artus Mas galdeketa atzeratzeko prest Rajoyk hitz egitea onartzen badu.

50 intelektualek galdeketaren aurkako manifestua sinatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude