Kolonbiako Miller Correa buruzagi indigenaren hilketa salatu du Garabidek

  • Miller Correa ACIN-ÇWK elkarte indigenako kontseilaria zen. Asteartean identifikatu dute indigena nasek haren gorpua. Pertsona bat atxilotu dute hilketaren harira.


2022ko martxoaren 17an - 11:45

Duela zortzi bat egun, Kolonbiako Hego-mendebaldeko Arrano Beltzak talde paramilitarrak sinatutako mehatxuzko panfleto batean agertu zen bere izena.  Mehatxuak aspalditik datozenez Miller Correak Kolonbiako Gobernuak utzitako babes bereziko ibilgailua erabiltzen zuen. Halere, etxerako bidean zihoala, kotxea geldiarazi, kotxetik atera eta hil egin zuten. Ibilgailua oraindik ez dute aurkitu, eta hilketaren zehaztasunik ez daude argi.

Miller Correa

Miller Correa nasa komunitate indigenaren lider ezaguna zen. 2021etik CRIC erakunde indigenaren ACIN-ÇWK lurralde-adarraren Osasun Kontseilaria da, eta Toribio udalerriko zinegotzi eta idazkaria izandakoa da. Correak giza-eskubideak, nasa herriaren eta herri indigenen eskubideak, eta herri indigenak euren hizkuntzak eta kulturak biziberritzeko duten eskubidea eta beharra tinko aldarrikatu dituen buruzagia izan dela azpimarratu du Garabide elkarteak. Correak MAIS (Mugimendu Alternatibo Indigena Soziala) mugimenduko kidea zen. Mugimendu politiko hori Caucako eskualde-hauteskundeetara aurkeztu da, Gustavo Petroren hautagaitzari babesa emateko Kolonbiako presidente izateko bidean.

Garabide Elkartea 2012tik Toribioko udalerrian nasa hizkuntza eta kultura biziberritzeko prozesuan laguntzen ari da, eta harreman horretatik abiatuta, "harro dago Miller Correarekin lan egin izanaz", 2018-2020 aldian Toribioko Nasa Proiektua Bizi Planaren koordinatzaile nagusia izan zenean. "Lider sendoa zen, bere ideia eta konpromisoetan, irekia eta errespetuzkoa, laguntzailea eta langile nekaezina". Garabidek deitoratu du bere hilketa, baita komunitate indigenak, afroak eta nekazariak bizitzen ari diren "hilketa-katea" ere, bereziki Caucan. Kolonbiako Gobernuari eta nazioarteko botereei lan azkar eta eraginkorra eskatu diete "odolustea geldiarazteko". Azpimarratu dute inork ez lukeela hil behar bere lurraldea, komunitatea, hizkuntza eta kultura defendatzeagatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude