9. (Min)biziz ikasia


2023ko otsailaren 15

(Min)bizi podkastaren azken saioa da honakoa eta minbizi prozesuak eman dizkien ikaspenez aritu dira. Zehazki, bost ikaspen zerrendatu dituzte:

  • Autoezagutza: bidaiarik zirraragarriena barrurantz egiten da.
  • Nork bere burua zaintzea. Ez masajea ematea hilean behin, geure burua zaintzea bizitzeko modu gisa.
  • Sare baten parte izatea balioestea, eman eta jaso.
  • Erresilientzia eta onarpena. Egunero, daukagunarekin, ahal dugun ondoen. Dena aldatzen da.
  • Oraina bizitzea. Zaila ala erraza, momentu hau da daukagun bakarra.
  • Zer egingo dugu ba? HIL ARTE, BIZI!

'Min(bizi)' Inurri Elkartearen podkast saio berria da. Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketeen informazioa eta bizipenak bildu dituzte bederatzi ataletan. Olatz Mercaderrek gidatzen du saioa, eta adituak zein minbiziaren prozesua gorpuztu dutenak gonbidatu dituzte.


Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.