(Min)bizi #07: Ba al dakigu gure burua zaintzen?


2023ko urtarrilaren 26a

Autonomia-erkidego gehienetan, Osasun Sistema Publikoak ez ditu betetzen minbiziak jotako pertsonen arreta psikologikoaren beharrak. Hala ohartarazten du Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC), minbizidun pazienteei eta haien senideei Espainian ematen zaien arreta psikologikoari buruz berriki argitaratutako txosten batean. Dokumentu horren bidez, osasun-arazo larri horren inpaktu psikologikoaren ezaugarriak aztertzen dira, bai arazo hori duten pertsonengan, bai haien senideengan eta laguntzaileengan ere.

'Min(bizi)' Inurri Elkartearen podkast saio berria da. Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketeen informazioa eta bizipenak bildu dituzte bederatzi ataletan. Olatz Mercaderrek gidatzen du saioa, eta adituak zein minbiziaren prozesua gorpuztu dutenak gonbidatu dituzte.