(Min)bizi #03: TRA TRA tratamendua


2022ko abenduaren 14a

“Diagnosia jaso nuenean, hasiera batean ebakuntza izango nuela esan zidaten, eta ondoren soilik radioterapia. Hiru ebakuntza izan nituen azkenean, eta bularra kendu zidaten, eta orduan esan zidaten radioterapiarik ez nuela jaso beharko (iupiiii!!!), baaaaaaaaaina, badaezpada, kimioa jasoko nuela (piiiiiiiiiiiiii!!!!). Ilea eroriko zait? galdetu nuen. aiiiiiiiiii, moxola, moxola……… ”

Kimioa emango zidatela esan zidatenean, ilea eroriko ote zitzaidan galdetu nuen, eta baietz esan zidaten. Nire pelazzzo kixkurrean pentsatzen nuen, eta denborarekin konturatu naiz buruko ileak baino gehiago bota nituela faltan beste ile batzuk, ordurarte sekula arretarik jarri ez nien ileak; sudurrekoak, etengabe sudurretik ura ateratzen zitzaidan… eta hegoalderago, zer esanik ez, nire pixak iparra galdu zuen, basamortu hartan erabat galduta zegoen, aspersore baten moduan egiten nuen pixa.


Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!