(Min)bizi #04: Gorputza ere bagara


2022ko abenduaren 21a

“Minbizia diagnostikatu zidatenean, konturatu nintzen diagnosiarekin batera, gaiso etiketa oparitu zidatela. Ingurukoek gaisotzat ninduten, batzuk maitasunez edo errukiz begiratzen zidaten, gizartearentzat gogorra denez gaisotasunaren ikurrei begiratzea, nire gaisotasunaren aztarnak mozorrotzera bultzatzen ninduten. Nork? Guztiak, eta ezerk ez. Paradoxa eta kontraesanetan itota ikusi nintzen: zergatik eraman ileorde bat, hain deserosoa bazitzaidan? baina aiiiiiii, beldur, pena, erruki eta terrore begiradengandik ere babesten niduen ileordeak”.

Gaixorik gaudenez, esperientzia dugu elikadura, estresaren kudeaketa eta ariketa zein garrantzitsuak diren jakiteko, eta batzuetan kontsultan hutsuneak aurkitzen ditugu, gaixoek ebidentzia zientifikorik ez dugu, baina bai esperientzia, gaixotasunari modu integratzaileagoan ekitea onuragarria dela esateko.