2x20: Josu Ximun Billelabeitia | Zarata


2024ko urriaren 28a

Zeri deitzen diogu zarata? Denok zarataren ulerkera bera al dugu? Eta musikan, zarata egiten duten taldeak, zer? Gustatzen zaizkizue? Ba horietako bat gonbidatu dugu aste honetan: Josu Ximun Billelabeitia, Belako eta Lukiek musika taldeetako kidea. Musikatik eta bere ibilbidetik abiatuta, zarataren inguruan filosofatzen aritu gara; eta zarata entzun ez ezik, jantzi ere egin daitekeela erakutsi digu mungiarrak.

Aitor Altunak, berriz, saihestu daitezkeen zaraten zerrenda ekarri digu: danborrak, txirulak, mugikorraren teklatua, jatean zenbaitek egiten duen soinua, edo gizon frustratuen zarata, besteak beste.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...