2x22: Uxue Alberdi | Etsitzea


2024ko azaroaren 25

Zuek etsi al duzue inoiz? Eta hala bada, hitzaren zein adieratan? Negatiboa bezain positiboa izan daitekeelako etsitzea; itxi ditzakeena adina ate ireki ditzakeelako; baita espero gabeko agertokiei leku egin ere; lehiak ez bezala, etsitzeak lasaitasuna baitu jokozelai. Etsi edo ezin izateaz ulerkera oso kapitalista eta neoliberala dugula ohartu gara Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearekin izandako ordubeteko berriketaldian.

Grego, adliz, nahiko etsi-oneko pertsona da. Adibidez, lasai geratzen da mendi tontorra zapaldu gabe, bide erdian hamaiketakoa egiten. Nahiz eta badituen bere etsi ezinak ere: izan parrandan edo egunen batean bollera bihurtzeko esperantzan.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.


Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.