2x15: Elena Uriz | Luxua


2024ko ekainaren 24a

Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua?

Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabiltzen dugu luxua hitza, oinarrizko beharretatik harago doana, eta gehienetan, garestia dena. Baina batentzat luxua dena, agian beste batentzat ez da hala. Oinarrizko behar asko ere luxutzat ditugu gaur egun: etxebizitza, nortasun agiria bera, zenbait elikagai... Eztabaida mahaigainean dago, beste behin. 

Edurne Azkarate, berriz, Elena Urizen esperientziaz baliatzen saiatu da, bizitzarako zenbait lekzio atera nahian. Hartu koadernoa eta boligrafoa, denoi balioko diguten zenbait klabe eman dizkigu eta. 

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.