Kamioi berean paper, plastiko eta gainerako zaborrak nahastea salatu du EH Bilduk, beste behin

  • Urriaren 29an Guggenheim museoaren inguruan grabaturiko bideo batek udal garbitzaileak erakusten ditu paperezko, plastikozko eta gainerako zaborren kontainerretan pilaturiko hondakinak kamioi bakar batean jasotzen. "Arduragabekeria, iruzurra eta adar jotzea da", hiru edukiontzitan bilduriko hondakinak kamioi berean jaurtitzea EH Bilduren esanetan. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 31n - 09:43

 

Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak gogorarazi du ez dela lehenengo aldia garbiketa zerbitzuek mota desberdinetako hondakinak nahasten dituztela. 2015eko Aste Nagusian ere gertatu zen, jai gunean. Ibaibarriagaren esanetan, "arduragabekeria itzela da, gertaera benetan larria, eta herritarrekiko eta bereziki konpartsekiko begirune ezaren erakusgarria, zeintzuei birziklatzeko promesarekin hondakinak bereizteko eskatzen zaien. 2015ean hutsa errotik konpontzeko Obra eta Zerbitzu zinegotziak agerturiko prestasuna ezerezean geratu dela garbi dago. Beste behin ere, agerian geratu da EAJk, eta haren bazkide PSEk hondakinak birziklatzeko borondaterik ez dutela".

Horrenbestez, Rikardo Barkala egungo Obra eta Zerbitzu zinegotziaren presazko agerraldia exijitu du EH Bilduko zinegotziak "tankera honetako arduragabekeria bat" zer dela eta errepikatu den jakiteko, horrelakorik berriro ez gertatzeko, "neurriak hartzen ari zirela azpimarratu zutenean".

Bilboko birziklatze tasa "txikia" gogora ekarri du Ibaibarriagak; %29,86koa. Hala, Aburtori exijitu dio "iruzurra amaitzeko neurriak har ditzala", eta "gutxienez %60 birziklatzeko politikak" abiaraz ditzala.

Albiste hau BIlboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


2022-11-23 | Uriola.eus
Artxandako zabortegiaren berrirekitzea salatu du Artxanda Parke Bai plataformak

Herritarren eta ekologisten plataformek Bilbo Handiko Metropoli parkea eskatu dute eta zabortegiaren irekitzea eta hedatzea salatu dute. Udalari, Eusko Jaurlaritzaren erabakietara “makurtu” dela egotzi diote. Aburtok, bi proiektuak bateragarriak direla adierazi du.


2022-03-02 | ARGIA
Barakaldoko hondakinen enpresa bat salatu du Ekologistak Martxanek

Barakaldoko Brutzeña auzoan hondakinekin lan egiten duen Contenedores Vascos baten aurkako salaketa jarri du Ekologistak Martxan elkarteak.


Eguneraketa berriak daude