Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Beren oinatz erradioaktiboa aspaldi utzi zuten Groenlandian amerikarrek

  • Donald Trumpen inperialismoaren eta harrokeriaren adibideetariko bat dugu Groenlandia erosteko daukan xedea. Baina lekukoen beharrak eta nahiak entzun gabe, aspaldi kokatu ziren Artikoko lur izoztu horretan amerikarrak: bertako inuitak haizatu eta Thulé izeneko base militarra eraiki zuten 1943an. Hortik 240 kilometrotara, gorkezka, Iceworm proiektu militarra ere bideratu zuten, 600 misil nuklear glaziarpean batzeko asmoz. Orduz geroztik, izozpean dira pilaturik ur erradioaktiboak, produktu kutsakorrak eta milaka litro fuel-olio –klimaren beroketagatik, noizbait azaleratu daitekeen koktel toxikoa–. Zor ekologiko alimalea dute AEBek groenlandiarrei begira.  

CAMP CENTERY. Hiru kilometroko tunela zegoen glaziarraren azpian eraikita. Hilero 120 tona elur edota izotz kendu behar izaten zituzten basea erabilgarri izateko. Argazkia: Wikipedia

AEBek txeke bat egin nahi badute, egin dezatela: beraien ingurumen-zorra ordaintzeko lehen urratsa litzateke, groenlandiarrei, Danimarkari, Europar Batasunari eta ondasun komunari", zioen 2019an Jean Malaurie etnologo, geografo eta bizia Artikoan gaindi eramandakoak. 2022ko 22an zendu zen 101 urterekin, baina hor gelditzen zaigu 1955an plazaratu zuen Les Derniers rois de Thulé (Thuleko azken erregeak) liburua, etnografiako klasikoen artean sailkaturikoa, eta inuiten bizimoduaren kontakizunaz gain, inperialismoaren eta kolonialismoaren kritika ere badena. Donald Trumpek Groenlandia erosteko zuen asmoa komentatzen zebilen hori erraterakoan. 2019an jadanik hori zuelako gogoan Trumpek, eta badirudi bere bigarren agintaldian gauzatu beharrekoen zerrendan daukala Groenlandia bereganatzearena.

Sosaren bidez erosi nahiko luke groenlandiarren baietza, 10.000 dolar banatuta urtero bakoitzari –gisa horretara, Danimarkak Groenlandiari urtero banatzen dion 600 milioi dolarreko dirulaguntza konpentsatzeko–. Komunikazio kanpaina bat abiatzekoa dute bertan, AEBen menpe diren Alaskako inuitekin duten hurbiltasuna lehen lerroan jarrita, baita amerikar bihurtzeak ekarriko lituzkeen abantaila ekonomikoak goraipatuta –"aberats bihurtuko zaituztegu", adierazi berri die Trumpek–. Ez da lehen aldia, haatik. Mundua monopoly partida bat bailitzan bezala ikusi eta bere lurren %81 izotzez estalita dauzkan iparreko irla hori berenganatu nahian dabiltza aspaldian amerikarrak. 1867an erosi nahi izan zituen Groenlandia eta Islandia Andrew Johnson amerikar presidenteak, baina, Danimarkako Erresumak ez zuen horrelakorik onartu. 1946an, berriz, Harry S. Truman presidenteak zuen eskaintza luzatu, 100 milioi dolarren trukean. Baina berriz ere ezetza.

Gerra Hotzaren bihotzean ginela,
beraien puntako ingeniaritza mundua-
ri erakustea zuten helburu amerika-
rrek

Alta, militarki behintzat, ongi kokaturik dira amerikarrak Groenlandian. 1943an eraiki zuten Ipar-mendebaldeko kostan Thulé izeneko armada basea –2023an Pituffik izenarekin berrizendatuko zutena–. 1941ean, Alemaniako armadak Danimarka okupatuta zeukala, Groenlandian baseak ezartzeko baimena eman zien Washingtongo Danimarkako enbaxadoreak AEBei. 1943an eraiki eta hortik urte batzuetara, 1951n zabalduko zuten basea, NATOren babesarekin.

Groenlandia lurralde izoztu huts soil gisa kontsideratu eta bertan kokatu ziren, amerikarren eta danimarkarren arteko solasetarik urrun utzita inuitak. Existitzen ez balira bezala egin, bertan instalatu eta lekuko 187 herritarrak haizatu zituzten, aukera eta aterabide izpirik eman gabe –azkenean, galdetzearen bortxaz, 1999an eskuratuko zuten kalte-ordaina–.

Muturreko baldintzetan aitzina egiteko bizimodua garaturik duen herri aberatsa da inuitena, XIII. mendean Asiatik jin eta bertan gelditu zirenen ondorengoena. Gaur egun 55.000 bat lagunez osaturiko komunitatea da, Danimarkaren menpe dagoena; autonomia gisa egituratutakoa eta independentzia eskuratzeko galdera ere ate joka daukana.

Ondokoa zioen 1993ko elkarrizketa batean Jean Malauriek: "Mendebaldearen kolonialismoaren sinboloa izan da, modu shakespearrean, [Thuléko] operazioa: inolako abisurik eman gabe, ezer eskatzen ez zuen herriaren erdian kokatu gara. Ze zerikusi zuten Thuléko eskimalek komunismo sobietarraren eta Mendebaldekoen arteko arazoekin? Ezer ez". Inuit adiskideekin Ellesmere irlan urte bateko espedizioa eraman ondoren Thuléra itzuli eta glaziar baten puntatik ondokoa ikusi zuen: "Ke eta errauts artean, burdinezko eta aluminiozko hangar eta aterpez osaturiko hiri bat ageri zen, eguzki izpien eraginez itsutzen gintuena. Ordura arte hutsik zegoen lautada batean. Martetarrak US Air Force-ekoak ziren. Bost mila gizon etorri berri ziren nik oso ondo ezagutzen nuen inguru hartara".

5.000 gizon armatu, baita Hiroshima eta Nagasaki kiskali berri zituzten Fat Man eta Little Boy armen ondorengoak ere.

Arma nuklearra, glaziarraren pean

Nahiz eta horrelakorik ez zaigun kontatzen, uranioak markaturiko herria delako inuitena, eta hori zuen gogoan Malauriek "ingurumen-zorra" aipatzerakoan. Luzaz sekretupean –baita Danimarkako Gobernuari izkutatuta ere– atxikitako Camp Century base militarreko proiektu nuklearra dugu batetik. Thulétik 200 kilometrotara, 1959an altxatu zuten base hori, militarra baino gehiago ikerketa zientifikorako izan behar zuena. Ofizialki, izotzaren pean izatea zen bere berezitasuna. Bazen, bai, ikusgarria, 200 soldaduren egunerokoa glazierraren pean bideratzeko azpiegitura eraiki zutelako: logelak, laborategiak, ospitale bat, kapera bat, zinema areto bat... eta guztia PM-2A erreaktore nuklear eramangarri batek elikatuta.

Haserre handia eragin du Donald Trumpen jarrerak. Argazkian "ez gaude salgai" kartela dakarren groenlandiarra, protesta batean. Argazkia: AFP

Gerra Hotzaren bihotzean ginela, beraien puntako ingeniaritza munduari erakustea zuten helburu amerikarrek. 55 hektareako basea muntaturik zuten, glaziarraren azpian hiru kilometroko tunelari esker lotzen zituztelarik espazio ezberdinak. Hor eraman zuten beraien egunerokoa 200 lagunek, izotzaren bihotzean gau eta egun. Baina benetako funtzioa estalirik zeukan neurrigabeko azpiegitura horrek: gordeka, 600 misil balistiko batzeko gune ezkutua osatu zuten amerikarrek, bertatik eskuragarri zutelako Sobietar Batasuna. Iceworm izena jarri zioten proiektuari.

Benetako funtzioa estalirik zeukan glazierraren azpiko Camp Century baseak. Gordeka, 600 misil balistiko batzeko gune ezkutua osatu zuten amerikarrek, bertatik eskuragarri zutelako Sobietar Batasuna. 

Izotzen mugimendua dela eta, tunelak hondoratzeko arriskua bazen, eta horregatik bertan behera utzi zuten proiektua 1964an. 1967an hetsi zuten ofizialki basea eta ez zuten bururaino eraman ahal izan Iceworn izugarrikeria. Mantentze-lanik gabe, laster kolapsatu ziren tunel guztiak –hilero 120 tona elur eta izotz baino gehiago mugitu edota kendu behar izaten zituzten basea erabilgarri atxikitzeko–. Eta iraganean gelditu zen, izotzaren pean... 2024ko apirila arte, NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziaren hegalaldi zientifiko bateko radarrak, kasualitatez, glaziarpetik 30 bat metrotara zegoen herrixka detektatu zuen arte.

Hondakin guziak –zaborrak, ur-zikinak, produktu kimiko industrialak, erreaktorea hozteko erabilitako ur erradioaktiboa...– glaziarrera isurtzen zituzten, pentsaturik, izotzak gaina harturik betirako "desagertuko" zirela. 2016an Geophysical Research Letter aldizkarian publikaturiko ikerketa batek argira ekarri zuen 200.000 litro fuel-olio zituztela zisternetan, eta litekeena dela horiek suntsitzea herdoilaren eta izotzaren mugimenduen ondorioz. Bifenilo polikloratuak izeneko substantzia kimikoak dira bertako izozpean hedatuenak eta arazotsuenak, baita 240.000 litro ur erradioaktiboak ere.

Ez zekiten, ordea, hortik hamarkada labur batzuetara klima aldaketak glaziarren urtzea eraginen zuela. 2016ko ikerketaren arabera, 2090 urterako egon daiteke Camp Century erabat aire librean. Nor arduratuko da aurretik egin beharreko garbiketaz? Horretaz ezer ez zekien Danimarka? AEBak? Trump bera? NATO? Gaia ez dute lehentasunetan. Litekeena da, beste behin ere, ezer galdetu ez duten inuitak izatea lehen kaltetuak.

Eskandalua 1997an argira

1997an atera zen argira base horretan pilaturiko arma nuklearren sekretua. Bistan da, eskandalua eragin zuen. Jakin zen, gainera, Danimarkako Gobernuak Groenlandiara arma nuklearrak garraiatzeko isileko baimena eman ziela amerikarrei. 1957ko Hans Christian Hansen lehen ministroaren adierazpen ofiziala urratu zuten orduan, ofizialki, arma nuklearrik gabeko eremu sailkatua zutelako Groenlandia.

1968ko urtarrilaren 21ean erori zen Thulétik hurbil, lau bonba termonuklear zituen hegazkina.

Maleruski, ez da amerikarrak utzitako aztarna erradioaktibo bakarra: 1968ko urtarrilaren 21ean erori zen Thulétik hurbil lau bonba termonuklear zeramatzan hegazkina. Ofizialki, kontaminazioa mugatzeko lanketa abiatu zuten berehala Danimarkako eta AEBetako gobernuek, eta ez omen zegoen arriskurik ingurumenarentzat eta herritarren osasunarentzat. Afera da, lau bonbetatik bat inoiz ez dutela atzeman, minbizi kasuak azkarki emendatu zirela ondoko urteetan Thuléko langileen eta biztanleen artean, eta dena dela, Danimarkako Gobernuak lekukoei inoiz ez ziela onartu mediku jarraipenik.

1951n, Uutaaq xamanak bideratu zion Malaurie etnologoari US Air Force-ekoei ondoko mezua zuzentzeko enkargua: "Go home, nire jenerala. Thulé inuit-lurra da, bake-lurra da. Ez zarete ongi etorriak". Gaur egunerako ere balio luke, bai armadarentzako, baita nuklearra ekoizteko izozpeko uranioa amesten duten meategi-enpresentzako ere. 


Interésache pola canle: Groenlandia
Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANÁLISE
Groenlandia: o imperialismo colonialista de sempre volve chamarnos a porta
En agosto de 2019, Donald Trump, o presidente dos Estados Unidos, explicou a súa intención de comprar Groenlandia.

Viquingos expulsados pola auga
Desde o século X até mediados do XV os viquingos ocuparon Groenlandia, pero en poucas décadas abandonaron a illa.

2021-07-21 |
NUNAVUT, KANADAKO INUITEN TRADIZIOAREN GORDELEKU
Lurralde Autonomoa sortuko da, Ipar-mendebaleko Lurraldeetako inuitei autonomia emanez. Amerika osoan indigena komunitate batek izandako lorpenik handiena da honakoa.

En Groenlandia, independentistas de esquerda gañan as eleccións polarizadas por un proxecto mineiro uranio
Nas eleccións do 6 de abril, o partido independentista Inuit Ataqatigiit (IA) gañou as eleccións co 37% dos votos, e superou ao gobernante Siumut, o partido independentista e socialdemócrata máis votado. O independentismo logrou a maioría absoluta, por encima do 80% dos... [+]

Groenlandia, un paraíso verde
Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), máis coñecido como Erik o Vermello, chegou á illa máis grande do mundo.

2019-01-23 | Iñigo Igartua
Dous de cada tres groenlandeses apostan pola independización de Dinamarca
Nas eleccións de Groenlandia os partidos independentistas adoitan reunir máis do 70% dos votos, segundo pódese ler no diario dixital Nationalia.

Sen intención de "descubrir" América
Noruega 986. O explorador viquingo Bjarni Herjólfsson trasladouse a Islandia ao final do inverno, onde se reuniu cos seus pais. Cando desembarcou en Eyrar, soubo que os seus pais venderan a propiedade e abandonaran a illa xunto con Erik o Vermello para establecerse en... [+]

Poloak aurreikuspenak baino hamar aldiz lehenago urtuko dira ikerketa baten arabera

Slale webgune estatubatuarrak argitaratu du Groenlandia eta Antartikako glaziarrak NBEaren adituek diotena baino hamar aldiz azkarrago urtuko direla. NASAn urte luzez ibilitako James Hansen da ikerketaren egileetako bat.


Groenlandia: campo verde fosilizado baixo o xeo
Groenlandia non sempre foi branca. Fai 450.000 anos existían bosques similares aos de Suecia ou Canadá.O investigador da Universidade de Copenhague Eske Willerslev traballou até hai pouco no ADN dos mamut e bisontes, que tiñan 400.000 anos. Durante unha investigación... [+]

Ecosistemas
Converteron o océano Ártico nun santuario?
Leste é o título que atopamos en varios medios de comunicación sobre ciencia, pero nós engadímoslle o signo de interrogación.O

28 de maio, os ministros de cinco países que rodean o Polo norte (Noruega, Rusia, Canadá, EE.UU. e Groenlandia) decidiron cooperar e apoiar a... [+]


2012-07-26
Artikoa, atzera bueltarik gabeko puntuan

Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du. Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera... [+]


Eguneraketa berriak daude