James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen esanean; “munduak inoiz izan ez duen ikuspegi bat”.
Zerura begiratzeak Lurra ezagutzen lagundu gaitzakela uste du Miren Karmele Gomezek, bertan aurkitu daitezkeelako gizakiak historian zehar eraiki duen pentsamendu eta teknologiaren gako asko. Kultura zientifiko hori zabaltzea du xede, eta horretarako ongi komunikatzearen... [+]
Kondairak dionez, duela 2.000 urte baino gehiago, gau batez, Qin Shi Huan Txinako lehen enperadoreak Ilargian zegoela amets egin zuen.
Zulo beltz baten lehen irudia aurkeztu du Event Horizon Telescope proiektuak. Mesier 87 galaxiaren erdigunean dago, 55 milioi argi urtera.
Espazioko lehen bidaia Yuri Gagarinek egin zuen 1961ean; 1969an Neil Armstrong izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia.
Marten izotz-azpiko aintzira handi bat detektatu dutela iragarri du Italiako ikertzaile-talde batek. Hego poloan aurkitu dute, izotz-azpian 1,5 km-ko sakoneran, eta 20 km inguruko zabalera du aintzirak. Science aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.
Filmetatik eguneroko hizkuntzara zabaldu zen esamolde ezagun hori benetan entzun zuten Houstonen (Texas, AEBak) NASAk duen egoitzan 1970eko apirilaren 13an.
Zientzia du ogibidea Ruth Lazkozek (Bilbo, 1971), baina nekez ikusiko duzu bata zuria jantzita laborategi batean. EHUko Fisika Teoriko saileko kidea da, eta arbela eta kalkulu-prozesadoreak ditu eguneroko lanabes. Oraintxe esku artean duen egitekoa sinple azaltzen da: Einsteinen... [+]
Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du erregistratutako lehen eklipsea K.a. 1207ko urriaren 30ean gertatu zela, Astronomy & Geophysics aldizkarian argitaratu dutenez. Bi iturri erabili dituzte ondorio horretara iristeko: batetik, Bibliako Itun... [+]
Baikonur (Kazakhstan, SESB), 1957ko azaroaren 3a. Sputnik 2 ontzia espaziora jaurti zuten, Laika (errusieraz, “zaunkari”) izeneko txakurra barruan zeramala. Beraz, 60 urte bete berri dira lehen izaki bizidunak Lurra orbitatu zuela. Baina horrek ez du esan nahi,... [+]
Cañaveral lurmuturra (AEB), 1962ko otsailaren 20a. Mercury-Atlas-6 suziria jaurti zuten espaziora, John Glenn astronauta Friendship 7 kapsularen barruan zeramana. Lurraren inguruan hiru orbita egin zituen eta, hala, balentria lortzen zuen lehen estatubatuarra izan zen;... [+]