Dagoeneko lau positibo berri Eskoriatzan COVID-19agatik

  • Atzo, eguena, jakin izan zen Eskoriatzako taberna bateko bezero batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan, eta ordutik izua zabaldu da herrian. 50 laguni baino gehiagori egin dizkiete PCR frogak eta gaur goizeko azken datuen arabera, lau dira herrian detektatutako COVID-19 positibo kasuak. Osasun Sailak gaur eguerdian emandako datuaren arabera bi dira, baina zifra horrek atzo 20:00ak arte agertutakoei egiten die erreferentzia. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 10an - 16:23
Argazkia: Goiena

Jaurlaritzako Osasun Sailburuak gaur eguerdian egindako agerraldian, atzo 20:00ak arte Eskoriatzan bi kasu positibo egon direla jakinarazi du. Baina gaur goizeko azken datuen arabera, Joxerra Zubizarreta alkateak jakinarazi du, guztira, lau direla zenbatutako positiboak.

"Gaur goizeko azken datua da Eskoriatzan lau positibo daudela. Atzo 60tik gora PCR proba egin ziren eta horietako bakarrak eman du positibo. Gaur ere froga gehiago egingo dituzte, baina, printzipioz, esperantza handiarekin gaude; uste dugulako, atzo zabaldutako izuarentzako albiste ona dela 60 frogetatik bakarrak ematea positiboa. Zentzu horretan, badirudi, kutsatze-prozesu hori txikia izan dela". 

Udaletik oharra kaleratu zuten atzo, herritarrei lasaitasun mezua helarazteko eta maskarak erabiltzearen ardura aintzat hartzeko eskatuz. Oposizioko EH Bilduk ere oharra plazaratu du; Udalari koordinazio mahai bat osatzea, eta herrian beharrezkoak diren neurri sanitarioak hartzeko eskatu dute.

Atzo zabaldutako izuaren eraginez hainbat gurasok ez zituzten haurrak udalekuetara eraman, eta hori ikusita antolatzaileek bertan behera utzi zituzten gaurko aktibitateak. Astelehenetik aurrera zer egingo duten, udalekuetan parte hartzen ari diren erabiltzaileei jakinaraziko diete zuzenean. 

Tabernei dagokionez, Azkoaga Enea hotela eta Compostela taberna itxita daude, bertako bezero batek positibo eman ostean. O’ Dogherty taberna ere itxita azaldu da gaur, eta beste taberna batzuek ere neurriak hartu dituzte. Inkernuk, esaterako, 2. faseko neurriak ezarri ditu eta derrigorrezkoa izango da taberna barrura maskararekin sartzea.

Kalean herritar gehienak maskara jarrita aritu dira. Azken emaitzak ikusita eta Osakidetzarekin duten uneoroko elkarlana kontuan hartuta, arduraz jokatzeko mezua helarazi nahi izan du Joxerra Zubizarreta alkateak.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude