Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean dozena bat euskal herritar dago. Martxara batzeko aukera zabalik dago oraindik.
Palestinaren aldeko Sumud, Gazara Bidean eta Askatasunaren Ontzidia nazioarteko ekimenen elkarlanaren ondorioa da martxa. Ekimena iragartzeko lehen komunikatuan, maiatzaren 21ekoa, horrela deskribatu dute Gazako egoera: “Gazako Zerrendaren aurkako kanpaina genozidan, Israel gosea erabiltzen ari da suntsipen masiboko gerra arma gisa. Dagoeneko 11 aste bete dira Gazako Zerrendara elikagaiak, botikak, ura eta funtsezko beste hornidura batzuk sartzeko blokeo gogor bat gertatu zenetik, eta bertan dauden nazioarteko erakunde guztiek ohartarazi dute erreserbarik gabe geratu direla. Israelgo armadak laborantza eremu eta abelburu gehienak ere suntsitu ditu, bertako ekoizpena sarraskituta. Ahulenak haurrak dira -hamarnaka hil dira gosez-, haurdun dauden emakumeak eta bularreko haurrak, eta Zerrendako palestinar guztiak gosetearen mehatxupean daude. Milioi erdi bat berehalako heriotza-arriskuan, NBEren datuen arabera”.
Martxan parte hartuko duen Palestinaren aldeko militanteetako bat da Agus Gorbea gasteiztarra, berak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norakoak. Ekainaren 12an Egiptoko hiriburu Kairon elkartuko dira nazioarteko gainontzeko aktibistekin, 13an Al Arish hirira bidaiatuko dira, eta handik abiatuko dute martxa. “Al Arish hiritik Rafahko pasabidera 50 bat kilometro daude, Sinaiko basamortuan zehar. Errepide bakarra dago eta bertatik egingo dugu bidea, egunero 17-18 kilometro egingo ditugu. Hango kideek esan digute lehen edota azken orduan egingo dugula oinez, bestela beroa gehiegizkoa delako”. Oinezko martxa ez da izango egun horietako ekimen bakarra. “Printzipioz, egun horietan ontzi bat ere abiatuko da itsasotik”.
Mugan bi egunez egotea aurreikusi dute, bi aldarrikapen nagusi egiteko: “Genozidioa amaitzea, eta muga zabaltzea murrizketarik eta mugarik gabe”. Martxaren antolakuntzatik gogoratu dutenez, “hiru mila kamioi daude Rafahko pasabidean zain, elikagaiez, botikez eta beste funtsezko hornigaiez gainezka, eta bi milioi palestinar baino gehiago goseak hesiaren beste aldean”.
Euskal herritik dozena bat militante, momentuz
Euskal Herritik momentuz dozena bat militante antolatu dira martxara joateko, nazioartetik 1.00 inguru, 32 estatutakoak, "baina jende asko ari da izena ematen". Prestaketekin hasi direla dio Gorbeak, baina pertsona berriak batzen ari direla, eta oraindik egin ez dutenak aukera dutela egiteko, helburua Rafahn ahalik eta jende gehien biltzea baita.
Telegrameko kanal honetan (Hego Euskal Herriko herritarrentzat, Espainiako Estatuko kanala baita) eta webgune honetan dago eskuragarri ekimenaren informazio guztia, eta hortik eman dezake izena interesa duenak.
Enbaxadei interpelazioa
Parte hartuko duten herritarrek beren estatuetako enbaxadei gutuna bidali diete, ekintza iragarri eta hori burutzeko baimena lortzen lagundu dezaten. Hainbat parlamentariri eskatu diete, halaber, enbaxadekin harremanetan jarri daitezela helburu berarekin presionatzeko. Azken astean, gosete masiboaren eta erasoaldi militarraren gogortzearen aurrean, Israel baldintzarik gabe babestu duten estatuak edo Europar Batasuna sionistekin distantzia jartzen ari direla ematen du. Momentuz behintzat itxura kontuak direla uste du Gorbeak: “Netanyahu eta Trumpen artean tentsioak daudela dirudi, eta birkokatzen ari dira. Arratoiak ontzia abandonatzen ari dira, baina arratoiak izaten jarraitzen dute. Ikusiko dugu”.
Egiptok momentuz ez du posiziorik hartu martxaren aurrean, eta Gorbeak ez du konfiantza handirik agertu joka dezakeen paperaren inguruan: “Egipto diktadura militarra da, sionistekin harremanak ditu, eta Rafahko mugan Israelgo soldaduak daude”.
Arriskua, palestinarrena
Blokeoa apurtzeko Askatasunaren Ontzidiaren azken saiakera Conscience itsasontzia bondardatuta moztu zuen Israelek, Europako uretan, inpunitate osoz. Iragan ostegunean diplomazialariak tirokatu zituzten soldadu sionistek Zisjordanian. Martxako partaideei gertatu ahal zaienaz galdetuta, galdeketak, atxiloketak edo deportazioak gertatzea litekeena dela dio, “bonbardaketarik edo antzekorik ez dugu espero, baina ikusitakoak ikusita inork ezin du ezer ziurtatu”. Edonola dela, fokua beste toki batean jarri nahi izan du: , “Ez dakigu zer gertatu ahal zaigun, baina Gazako umeek pairatzen dutena baino askoz gutxiago izango da, seguru”.
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]
Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioarekin amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]
Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Maiatzaren amaiera eta ekainaren hasiera artean Gora Herriak jaialdia antolatu du Bixi Bixi elkarteak, zortzigarren urtez, Pasai Donibanen. Aurreko urteetan jatorrizko hainbat herriren errealitatea ezagutzera eman ondoren, aurtengo jaialdiak Ameriketako edo "Abya... [+]
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]
Epaiak dio AEBetako presidentea bere eskumenetik harago joan dela muga-zergak ezartzerakoan, eta hamar eguneko epea ematen dio horiek kentzeko.
"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.
Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.
Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]
Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.