Yolanda Barcina eta Nafarroako herritar ugari Espainiara begira dira, aspaldi ez moduan gainera. Auzitegi Gorenak erabaki behar du Nafarroako Gobernuko lehendakaria CAN auzian inputatuko duen ala ez. Miguel Sanz, Enrique Maya, Alvaro Miranda eta Enrique Goñi dira orain arteko inputatuak eta Maria Paz Benito epaile nafarraren ustez, badira zantzuak pentsatzeko CANek erosi egin zituela aipatu lau politikariak gehi Barcina lehendakaria. Bai, eroskeria delitua litzateke eta modu horretan Goñik eta CANek saihesten zuten Nafarroako Gobernuak beren jarduera fiskalizatzea. Hori guztia noiz, eta CANen desagertze prozesua bideratu den azken laupabost urteetan. Politikarien erosketa, besteak beste, CANeko Entitate Sortzaileen Iraunkorreko azpibatzorde ospetsuaren bidez egiten zen.
Zer erabakiko du orain Gorenak? Noizko? Airean da, baina pentsatzen da honek guztiak CAN auzia geldotu egingo duela. Kezkak handiak dira han-hemenka, UPN eta Barcinarenean inputazioak aurrera jarrai dezan, horrek lehendakaria dimisioaren atarian jar dezakeelako.
Kontuz elkartea eta oposizioko alderdietan ere bada beldurra, Madrilen auzia jarraitzea askoz zailagoa zaielako eta han, berau desegiteko edo indargabetzeko aukera eta presio politikoak, handiagoak direlako. Nafarroa gai delikatu eta preziatua da Estatuarentzat, eta hori presio politikoetatik at gera daitekeela pentsatzea erabat inozoa da.
Bitartean, Nafarroako herritarren artean, sumindurak zabaltzen eta hazten jarraitzen du egunetik egunera. Horren erakusle argia izan zen iragan larunbatean Iruñean Barcinaren dimisioa eskatzeko egin zen manifestazioa: 10.000-12.000 pertsona izan ziren bertan, kolore eta izaera oso anitzekoak. Nafar gizartean ez da asko arakatu behar herritarren artean haserrea oso handia dela antzemateko.
Eta zurrunbilo guztiaren erdian, sarri egiten diren galderak: Noiz arte eutsi ahal izango dio Barcinak dimititu gabe? Noiz arte UPNk? Ez dago erantzun argirik eta hobe ez gehiegi arriskatzea, orain arteko hauteskunde aurreratuen iragarpen guztiek porrot egin dute eta. Eta galderek, apirilean Barcinaren aurkako zentzura mozioan gertatu zen moduan, UPNra baino PSNra begiratzera eramaten dute. Nafarroako Legebiltzarraren legealdiaren erdia pasa berri denean, PSNk berau agortzen utziko du, besterik gabe? Edo zeregin aktiboa hartuko du Gobernuaren erorketan edo zokoratzean? Ikusgai dago, baina PSNk zerbait egin beharko du hauteskundeetara aktiboren bat eramateko, eta hori izan daiteke legealdiko azken urtean egin dezakeen mugimendu garrantzitsua. Hori guztia, jakina, aldez aurretik Gorenaren erabakiak Barcina dimititzera behartzen ez badu.
.EUS da euskaldunok mundura agertzeko dugun marka berria eta, nahi badugu, eraginkorrenetakoa ere bihur daitekeena. Euskal Herrian biltzen garen herritar guztiak bil gaitzake, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz edo txineraz mintzo... baina orduan euskaldunoi dagokigu erakustea zerk bereizten dituen .es eta .eus, bestela markaren indarrak jai izango du euskaldunontzat. Erronka bat gehiago egunerokoan sarea euskarazko edukiekin elikatzen aritzen garen guztiontzat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
The four belligerent European presidents (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz and Donald Tusk) demanded a 30-day ceasefire from Vladimir Putin on May 10. Response from the Russian President: “On May 15, let’s start negotiating peace in Istanbul.”
The two... [+]
The new bookstore will be based on Hazparn’s ideas – if this has not already been published –. It will be called Et’abar. It will be a typical shop with an offer of publications in Basque. It will not only operate in the interior of the Northern Basque Country. Over the... [+]
Immersed in information networks, I have come to some information about digital activism. When I think of digital activists, I also think of ways of organizing, not all of us—and addressing problems equally. Some approach digital activism from communication, others create... [+]
I could have written about the invasion in the hooligan of Bilbao, but I live in a small village and I have not suffered. I could have written about Euskaraldia to thank those of you who have helped us not turn our backs on Euskaraldia, but that is not what the body asks of... [+]
We have news from last week: A 67-year-old truck driver died while loading the truck. If it had been on the road, we would have heard “inconveniences on the road”, then, in a similar way, “a trucker has died in the accident”. Now that taking the train in Gipuzkoa has... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]
Imagine a sports center swimming pool with six cork hairs. You're standing in front of one of those lines. On the first street you see two old ladies swimming slowly with their boards. On the second street, on the other hand, two young women swim in a better style than the other... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]
Historically, a court of the Spanish Monarchy passed the following resolution: "The officers in charge of the custody of Iratxe Sorzabal applied electrodes to force him to testify, which constitutes a flagrant violation of his fundamental human rights." In other words, after the... [+]
Oliver Laxe once told me that maintaining empathy is the right thing to do in this life. That he is moved by wounded people, and that makes him very curious; and that is precisely one of the things he likes the most: to wonder why he has been moved about it, to study these... [+]
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
In the debate on education, the neologism that some of us are using (I think we can call it that) is pedagogy, which perhaps needs an explanation. The idea is to give pedagogy a chance, separating the two things. As in the distinction between science and science, pedagogy would... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]