Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

«Justizia alternatiboaz pentsatzen hasteko garaia da»

  • Bizkaitarra, Getxokoa. Abokatua da Iñigo Santxo, abokatu euskalduna eta euskaltzalea. Bere buruaren definizioak behin ematen hasita, “aktibista juridikoa nintzela idatzi zuten behin, ABCn edo halako batean”, gogoratu du. Dagoeneko desagertua den Abokatu Euskaldunen Sindikatuko (AES) sortzaileetakoa izan zen, Justizia Euskaraz elkartean dabil orain.
Iñigo Santxo
Iñigo Santxo abokatuaIñigo Azkona

Zergatik behar da Justizia Euskaraz izeneko elkartea, zein da egoera?


Arazoa oso argi dago: abokatu euskaldunok zailtasun nabarmenak ditugu geure lana ondo egin ahal izateko. Espainiar Konstituzioak, esaterako, babes judizial eraginkorraz berba egiten du. Baina hori ez da betetzen Euskal Herrian, epaileak euskaldunak ez direlako. Euskal Herrian, nik uste, justizia administrazioak bi alderdi ditu: batetik, herritarren aurkako eta herritarren arteko auziak konpontzea, baina bestetik, badauka funtzio errepresibo edo kolonizatzailea, nolabait esateko. Askotan, epaileek euskara elementua erabiltzen dute herritarren aurka egiteko. Gaur egun, Euskal Herrian dauden epaileen %90 oso ideologizatuta dago. Oso barneratuta dute euskararen aurka jo beharra. Euskara tartean sartzeak baldintzatu egin dezake, eta baldintzatu izan du, epaiketaren emaitza.

Epaileak dira arazo bakarra? Justizia administrazioak atal asko ditu.


Nik, euskaltzalea naizen heinean, esan dezaket justizia administrazio osoa euskaraz nahi dudala. Leihatilara joaten naizenean, hango langileak euskaraz eman diezadala zitazioa. Baina hori osagarria dela esan liteke. Arazoaren muina epailea da. Eta hala da berak epaituko zaituelako, eta ez zaituelako modu zuzenean ulertzen. Nire bezeroak eskubidea dauka abokatua edukitzeko, eta ez itzultzailea abokatuaren ordez. Espainiako legediak aurreikusi egiten du fiskalak eta abokatuak arma berdinak izan behar dituztela. Biak maila berean egon behar dira, biak beltzez jantzita, eta abar. Baina nik hobeto egiten dut euskaraz gaztelaniaz baino, eta fiskalak eta epaileak esaten badute beraiek ez dakitela euskaraz, uko egin behar diot defentsarako dudan tresnarik onenari, nire hizkuntzari. Eta abiapuntua gaiztoa izango da, hanka bat lotuta edukiko dudalako.

Jarrera politikoak defendatzea leporatu izan dizuete.


Ez, bada. Guk jarrera juridikoak defendatzen ditugu. Euskal Herrian hain da logikoa, hain da oinarrizkoa, epaileak euskaraz jakin behar duela esatea! Antolatu dezatela nahi duten moduan, baina akusatuak eskubidea dauka, euskara hizkuntza ofiziala bada, epaileak zuzenean uler diezaion. Bestalde, batzuek diote itzultzaileak perituak direla. Beraz, espezialistak. Baina hizkuntza ofizialetako itzultzaileen figura ez dago inon aurreikusita. Botere Judizialaren Lege Organikoak dio itzultzailea hizkuntza ezagutzen duen edonor izan daitekeela. Baina itzultzaileak abokatuaren tokia hartuko du. Itzultzailea, munduko onena izanda ere, aldatu egiten du, sortu… Harreman prozesala herrenka abiatzen da. Gure planteamendua oinarrizko logika juridikozkoa da. Harreman prozesala zuzen osatu ahal izateko ezinbesteko baldintza da epailea euskalduna izatea.

Hamaika urte AES sortu zenetik. Lehen bezala gaude, hobeto?


Agian okerrago. Epaiak eman dira jendea euskara erabiltze hutsagatik zigortuz. Gaur egun beldurra dago euskaraz joateko epailearengana. Horren aurrean, noren babesa dauka herritarrak? Paradoxikoa da, Justizia Sailak ere ez dio babes eraginkorra ematen herritarrari.

Gasteizko Justizia Sailaz ari zara?


Bai. Egiten duen gauza bakarra kristoren dirutza gastatzea da kristoren eraikinetan, funtzionarioen soldata ordaindu, eta administrazioa ondasunez hornitu. Uste dugu dagoeneko “hau ez dugu onartzen” esan beharko litzatekeela, eta “datorren urtean justizia administraziorako aurrekontua kupotik hartuko dugu, eta magistratuek itxita edukiko dituzte euren bulegoetako ateak”. Halako jarrera sendoa. Ezin daiteke onartu honelako urrapen bakar bat ere. Hain da argia! Baina askotan zail egiten zaigu gertatzen dena herritarrei helaraztea. Zaila da akusatuaren ezintasuna adieraztea, itzultzaileak ez duela esan berak esandako gauza bera…

Askotan gertatzen da hori? Hasteko, abokatu euskaldun asko dago?


Gero eta gehiago. Baina beldurra dago. Kontuan hartu behar da herritar gehienek ez dutela justizia administrazioarekiko inolako harremanik beren bizitza osoan. Eta batzuek bizitzan behin. Horiek abokatuarengana etortzen dira beren auzia ezin dezaketenean beren kabuz konpondu. Eta beraientzat hori da munduko kasu bakarra. Pentsa, bizitzan behin, beldurrez zaude, eta askotan dirua ere bada tartean. Orduan, galdera: euskaraz egingo dugu? Eta epailearen aurrean euskaraz agertzeko prest dauden herritarrak oso gutxi dira. Gaur egun euskaldun militanteek, kontzientziadunek, baino ez dute egiten.

Epaile guztiek jakin behar lukete euskaraz zure ustez, edo batzuek baino ez?


Eskubidea bermatzea da kontua. Abokatuen Elkargoak, esaterako, askoz xumeagoa izanik, bermatu egiten du urteko 365 egunetan edozein atxilotuk abokatu euskalduna edukiko duela. Justizia administrazioak beste hainbeste egin behar luke: demanda, salaketa, edo prozeduraren edozein atal euskaraz sartzen den unetik, bermatu epailea euskalduna izango dela. Hori da gutxienekoa.

Baina EAEko Justizia Sailak ez ditu lotuegi eskuak? Epaileak, azken batean, estatuaren eskumena dira.


Jaurlaritzako Justizia Sailean dagoen alderdiari, benetan abertzalea bada, esfortzu handiagoa eskatu beharko zaio, hau ezin dela onartu esan behar dute. Beraiek bilatu behar dute eredua hau amaitu dadin. Justizia administrazioa Madriletik erabilita badago –Ibarretxe kasua, 18/98 –, bada garaia justizia alternatiboaz pentsatzen hasteko.

Hizkuntzaz baino zerbait gehiagoz ari zara orain…


Bai, sistema judizial propioaz. Esther Larrañagak, justizia sailburuordea zela, esan zuen Ibarretxe planarekin Espainiako Entzutegi Nazionalak ez duela eskumenik izango gehiago gure gainean. Tira, iritziak ematea ondo dago, gezur esatea ez. Jaurlaritzak egin duen planteamendurik ausartenak, Ibarretxe planak, aurreikusten duen gauza bakarra epaile-gobernu funtzioetarako organo deszentralizatua da. Euskadiko Botere Judizialaren Kontseilua, edo deitu nahi duzun moduan. Baina harago joan behar da, eta sistema bat sortzen hasi. Ideiak badaude, eta batzuk bideragarriak izan daitezke. Arbitrajeak, esaterako, aukerak eskaintzen ditu, aukerak ustiatzea da kontua.

Newest
Artificial Intelligence (AI)
For €264 million, Musken Grok will be installed in IA Telegram users
In a year, Grok will have the opportunity to walk on Telegram, enter 1 billion users of the messaging company and receive $264 million for it. Pável Dúrov, founder and owner of Telegram, has endorsed the operation on its official channel.

UN reminds Spain that despite signs of torture, it has not investigated the case of Raúl Fuentes
When he was arrested in 1991, Raúl Fuentes denounced that he had been tortured by the Spanish police at the Bilbao Police Station. The complaint was ignored by the Spanish courts because, among other things, the crime was subject to a statute of limitations. Spain has now been... [+]

2025-05-30 | Sustatu
The jewel that Euskaraldia brings us from the town of Artazu
The short film "Belarrivals and Ahopresta", shot this spring in the town of Artazu by filmmaker Oskar Alegria under the pretext of the 2025 Euskaraldia, which closed last Sunday, has been put on the web. A rereading of the concepts of ears and mouth and much more, an emotional... [+]

The government is “concerned” about a 60% reduction in the number of new places in Basque in the Faculty of Medicine of the University of the Basque Country
On the other hand, the UPV/EHU explains that it is impossible to offer the 40 new places promised, since they do not have the resources to do so. The UPV/EHU has shown its intention to gradually increase the number of new places.

Local police arrested a young man in protest at the plenary session for the San Sebastián Guard
There were moments of tension on Thursday at noon in the municipal assembly hall of the City Council of San Sebastián.

Hamas “analyzes” the ceasefire agreement proposed by the United States
Hamas denounces that the proposal will ensure that “killings and famine” continue, but adds that it is considering what response. The United States reports that Israel has accepted the proposal.

2025-05-30 | ARGIA
A man kills his 13-year-old daughter and then commits suicide in Bilbao
It happened at the family home in Bilbao, in the Larraskitu district. After a violent argument, the woman fled the house and called the local police. Police found the bodies of her father and daughter in the house. The woman was taken to hospital because of her injuries.

COFNA believes that local pharmacies can be a tool against depopulation
The Official College of Pharmacists of Navarre (COFNA) and the Department of Territorial Cohesion of the Government of Navarre have launched a program for the correct intake of medication by rural people.

Manifesto to escape from the bunker

The death is called Eduardo

  • By the author: Formol Company (and Ander Lipus Manifesto)
  • In which: Model Room, Zarautz, Festival of Literature
  • When shall we: The 23rd of May.

-------------------------------------------------------------

The play takes place in a bunker... [+]


2025-05-30 | ARGIA
The Spanish Government wants to establish more smoke-free areas: marquesinas, campuses, terraces...
The Spanish Ministry of Health is preparing a draft law that would establish new smoke-free zones and would have an impact on the four territories of the Southern Basque Country. These new areas include bar terraces, university campuses or bus marquees. It would also affect... [+]

The Provincial Council of Bizkaia entrusts the Government with the possibility of connecting the subway under the Bilbao estuary
Together with the tunnel project for vehicles to connect the two banks of the Bilbao estuary, the Provincial Council of Bizkaia also announced in 2022 a shuttle train that would connect Areeta with Sestao. The Deputy for Infrastructure and Territorial Development, Carlos Alzaga,... [+]

AHT denounces that the worker killed in Atxondo has been a victim of "greed" by AHT Stop!
AAV Stop says that behind deaths like Tuesday in AAV’s works are only “conditions of slavery” and “racist, humiliating and degrading treatment.” The City Council of Atxondo has requested that the facts be investigated and clarified. Thirteen workers have already died... [+]

2025-05-29 | ARGIA
Segregation education
Association of Schools: “The management of registration does not serve to end segregation”
In May 2023, the Basque Government issued a decree on the good integration of vulnerable children in the Basque education system, and today Ikastolen makes a very critical assessment of it: it has not served to end segregation. A number of proposals have also been made to... [+]

Eguneraketa berriak daude