Azken asteetan zabalduz zihoan mehatxua geroz eta errealagoa da: Gaza erabat suntsitzen dabilen gerra Ekialde Hurbilera hedatu daiteke. Hiru lurralde dira tentsio gorenean –Hezbolaren bidez Libano, Iran eta Itsaso Gorria– eta beste batzuk ere sartu daitezke dantza makabroan aurki: Qatar, Turkia...
Urtarrilaren 3an Irango Kerman hirian buruturiko atentatuak giroa are gogorrago bihurtu du. Qasem Soleimani Irango Guardia Iraultzailearen buruzagiaren heriotzaren laugarren urteurrena gogoratzeko ekitaldian bi lehergailu zartarazi eta ehun lagunez gora hil eta beste 210 bat kolpatu dituzte. AEBek hil zuten 2020an Soleimani, drone bidez, eta orduz geroztik urtero dira milaka herritar batzen bere hilarriaren inguruan.
Oraindik ez du inork beregain hartu eraso hilkorra, baina Israeli eta AEBei lotu diete erasoa Irango buruzagiek. Ondokoa adierazi du, besteak beste, Irango presidentearen aholkulari Mohammad Jamshidik: "Erregimen amerikar eta sionistek dute krimen honen ardura eta terrorismoa dute tresna". Ali Khamenei Irango aiatolak egunean bertan argitu du "erantzun bortitza" bideratuko dutela. Parean, AEBek "absurdotzat" jo dute leporaturikoa eta "Hamasen aurkako guduan zentraturik" dela nabarmendu du Israelek, atentatuarekilako lotura deuseztatuz.
Talde armatu sunita batzuei ere lotu diote atentatua hainbat iturrik, batez ere erasoaren izaerarengatik –bi bonba, bi leku ezberdinetan, denbora-tarte labur batean biak zartaraziz–. Israel eta AEBez gain, EI-E Khorasango Estatu Islamikoa taldea ala Jaish Al-Adl erakundea aipatzen dituzte Mediapart komunikabide independentearen iturriek. Dena dela, AEB eta Israelen aurkako haserrea puztu besterik ez du egin ezbeharrak.
Iranen inguruko milizia islamistak dabiltza jadanik AEBek eskualdean dituzten posizioei eraso egiten. Horien artean dira, besteak beste, Irakeko Erresistentzia Islamikoa, drone bidezko erasoak burutzen dabilena.
Irango atentatuaren bezperan jadanik berotuz zihoan Ekialde Hurbileko giroa. Urtarrilaren 2an Libanoren hiriburua erasotu zuen Israelek, bertan ziren Hamasen adar politikoko buruzagiorde Saleh al-Aruri eta taldeko beste sei goi kargudun hilez. Zehaztu beharra dago Saleh al-Aruri zela su-etenari buruzko negoziaketetako Hamasen solaskide nagusienetarikoa.
Hezbolaren kontrolpeko eremu batean gertatu da erasoa, eta milizia xiita horrek argi utzi du hilketa hori ez dela "zigorrik gabe" geratuko. Hilketaren biharamunean argitu du bere postura Hezbolaren idazkari nagusi Hassan Nasrallahak: "Oraingoz fronteari mugatzen gara, modu kalkulatuan gabiltza, (…) baina etsaiak Libanoren aurkako gerra abiatuz gero, borroka eramango genuke mugarik gabe eta mugen gainetik". "Entrenaturiko eta armaturiko 100.000 borrokalari" ditu Hezbolak, Nasrallaharen erranen arabera. Israelen aurkako 2006ko gerraz geroztik berritu eta emendatu du bere armategia, eta milizia bat baino "benetako armada" bat dela diote aditu bat baino gehiagok, daukan erasotzeko gaitasuna azpimarratuz.
Tentsioa areagotu besterik ez du egin, itxura guztien arabera, Israelek nazioarteko zuzenbidea urratu eta Libanoren hiriburua erasotu izanak. Orain artean, elkarren aurkako erasoak mugaren inguruan dira baina puztuz doa Israelen hiriburua jomugan hartzeko arriskua.
Hori horrela, egoera baretzeko ahaleginetan dabil Libanoko Gobernua. Abdala Bu Habib Atzerri ministroak adierazi du Hezbolako buruekin elkarrizketak hasi dituztela, haiek "konbentzitzeko" Israeli leporatutako erasoari erantzun ez diezaioten. "Biziki kezkatuta" dago Libanoko Gobernua, Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-behinekoen bozeramaile Kandice Ardielen arabera.
Huthi Yemengo matxinatu xiiak ere armaturik dabiltza Israelen aurka eta Palestinaren askapenaren alde. Hain zuzen, misilak eta droneak jaurtitzen dabiltza Itsaso Gorritik barrena Israelerantz doazen ontziei. Erantzun gisa, Prospery Guardian izeneko itsas-koalizio militar baten osaketaren berri eman zuten abenduan AEBek. Huthien erasoei erasoen bidez erantzunen duen koalizio militarra da eta AEBak, Erresuma-Batua, Bahrain, Kanada, Frantziako Estatua, Italia, Herbehereak, Norvegia, Seychelleak eta Espainiako Estatua ditu kide –azken honek zehaztu du Europar Batasunaren edo NATOren erabakiaren beha egonen dela operazioan aktiboki parte hartzeko–.
Bertako egoeraren berri dakar ARGIAko 20.000 palestinarren bizitzek baino balio gehiago dauka kargaontzi batek... erreportajeak.
Izan Gazan zein nazioartean, Israelek argi utzi du bururaino segituko duela Hamasen aurka. Ulertu behar ote da Libanoz gain, beste herri batzuetan ere bideratuko dituela erasoak? Baliteke. Funtsean, duela hilabete zabaldu zen Israelgo barne-segurtasunerako buru Ronen Bar-ek adierazitakoa: "denetan" erasotu dezaketela Hamas, baita "Libanon, Qatarren edota Turkian". Adierazpen horiek gauzatuz gero, gerra Ekialde Hurbilera zabaltzeko arriskua are errealagoa litzateke.
Israelgo Estatu sortu berriak Palestinaren %80 inguru indarrez okupatu zuenetik 77 urte igaro direla, Gazaren aurkako erasoetan 74 lagun hil ditu Tel Avivek asteazkenetik ostegunera bitartean. Hildakoen artean Hassan Samour kazetaria dago, 2023ko urriaz geroztik Israelek hil... [+]
Prou Complicitat giza eskubideen aldeko taldeak Danimarkako Maersk enpresako bi merkataritza ontziren aurkako salaketa jarri du, Bartzelonako portutik Israelera F-35 ehiza hegazkinen atalak garraiatzea egotzita. Inputatuek astelehenean deklaratu behar... [+]
“Gazako sarraskiak gerra gertaerak dira, eta erruduna Hamas da. (...) Ez dut inondik inora lotsagorritu beharrik borrokak eramateko Israelen moldeaz. (...) Denak poztuko lirateke Israelek lana bukatuko balu”. Haïm Korsiaren hitzak dira, Frantziako Rabbi... [+]
Centre Delas erakundearen txosten batek 2023ko urriaz geroztik Tel Avivek eta Madrilek adostu dituzten armamentu salerosketak atera ditu argitara. Ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko eta Israelgo enpresek ez dituzte inoiz hainbeste proiektu garatu elkarrekin, eta Israelgo... [+]
2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]
EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.
Trumpek Gazarako behin baino gehiagotan proposatutako garbiketa etnikoarekin jarraituko du Tel Avivek. Netanyahuk sare sozialetan jakinarazi duenez, Israelek milaka erreserbista deitu ditu Gazaren aurkako setioa gogortzeko eta "erabateko garaipena" lortzeko.
Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]
Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.
Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]
Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.