Ikastolaren aldeko hautagaia gailendu da Beskoitzeko hauteskundeen lehen itzulian

  • Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen ondorioz dimisioa aurkeztu zuen. Jocouk eta Camblongek bat egin dute ikastolarentzat eraikin berria eraikitzearen aldarrikapenarekin. Etchegarayk, aldiz, gatazkaren bi aldeak berriz biltzea proposatu du.


2024ko ekainaren 17an - 13:09
Azken eguneraketa: 2024-06-18 12:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beskoitzeko bozen lehen itzulia ekainaren 16an, igandean, egin da. Pascal Jocou Beskoitze Zuekin zerrendako burua da; aurreko alkate izan zen Fabienne Ayensaren alkateordea izan zen. Fabienne Etchegaray Beskoitze zerrendaren burua da. Haritza Camblong Hats Berri zerrendan aurkeztu da. Lehen itzuliko emaitzak hauek izan dira: Jocou 575 bozekin gailendu da, Etchegarayk 539 boto atera ditu eta Haritza Camblongek 429. 2.275 beskoiztarrek zuten botoa emateko eskubidea, eta horietatik 1.578k eman dute, hau da, %69,3ak.

Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira hauteskundeen bigarren itzulian, ekainaren 23an, igandean. Haritza Camblongek oraindik ez du zehaztu bigarren itzulira aurkeztuko den, eta aurkezten ez bada bi zerrendetako baten alde egingo duen edo ez.

Ikastola eraikitzeko proiektua

Beskoitzeko ikastolak 2013an eraikin sendo bat izateko proiektua aurkeztu zion Seaskak herriko etxeari; prefabrikatuetan daude gaur egun, herriko etxeari alokatutako lurretan. Seaskak egindako eskaera guztiei ezetz esan zieten, eta prefabrikatuak kendu eta eraikin berria jasotzea ezinezko bihurtu zuten. Seaskako eragileek eskatu zuten herrian dauden gela hutsak baliatzea, herriko kantinan bazkaltzea, aparkaleku publikoan autoa uztea edota jabe pribatu baten lursaila alokatzea. Denari ezezkoa eman zion herriko etxeak. Fabienne Ayensak lursail horietatik joateko agindua eman zuen 2023ko abenduan. Hainbat gorabehera, protesta eta bilkuraren ostean, prefabrikatuetan segitzeko baimena jasoa dute. Gatazkaren aurrean, Ayensak dimititzea erabaki zuen martxoaren 18an.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude