Beskoitze
			<language>eu</language>
Beskoitze
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon da orduz geroztik ikastolaren eta Beskoitzeko Herriko Etxearen artean, eta ikastola bizirik mantentzeko borroka gogorra eraman du Seaskak. Albistea txalotu dute bi aldeek, gatazka gogor bati emandako aterabidetzat dutelako.
Botoen %55 lortu du Pascal Jocouk Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Fabienne Etchegaray aurkariak bozen %44 atera du. Hemezortzi kontseilari izango ditu gehiengoak, eta bost oposizioak. Berriako Ekhi Erremundegik eginiko elkarrizketan, ikastolaren aldeko konpromisoa berretsi du.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen ondorioz dimisioa aurkeztu zuen. Jocouk eta Camblongek bat egin dute ikastolarentzat eraikin berria eraikitzearen aldarrikapenarekin. Etchegarayk, aldiz, gatazkaren bi aldeak berriz biltzea proposatu du.
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.
Ikastolako gurasoek protesta egin dute agiantzen ekitaldian, heldu den ikasturterako aterabiderik gabe jarraitzen baitute oraindik ere ikastolako haurrek.
Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.
Olentzerok ikatza banatu die herriko hautetsiei. Gurasoek salatu dute Beskoitzeko Herri Etxeak ikastolarekin zuen hitzarmena hautsi duela, eta irtenbiderik eman ez dietela. Hala ere, ziurtatu dute ikastolaren biziraupenaren alde “kosta ahala kosta” borrokatuko dutela.
Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura erakutsi dute, erabakita baitzuten auzapezarekin elkarrizketa prozesu bat hastea auzia konpontzeko, eta espero gabe eten die kontratua.
2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.
Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an, Beskoitzen. Euskal Herriko hainbat txokotatik autobusak antolatu dituzte.
Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...
Danborren burrunba aditu da Beskoitzeko karriketan. Hiriburu, Lekorne, Hazparne, Bardoze eta Arberoako ikastoletako ikasleek elkartasuna erakutsi diete Beskoitzeko ikaskideei danborrada zaratatsu batekin.
Beskoitzeko ikastola txiki geratu dela, baina zentroa handitzeari Herriko Etxeak oztopoak jartzen dizkiola aspalditik salatzen du ikastetxeak. Gatazka honen erdian, Herriko Etxeak deliberatu du 3 urteko umeak ezin duela ikastolako kantinan bazkaldu. Protesta deitu dute astearte honetarako.
Ekaineko baldintza beretan abiatu dute ikasturte berria Beskoitzeko ikastolan: espazio ttipiegia duten haur kopuru gero eta handiagoarentzat. Jarrera hetsiarekin segitzen du herriko etxeak eta ez die momentuz aterabide baikorrik eskaintzen.
Horien artean da Armendaritze, eta ondorioz, baratze eta landare ureztatzea bakarrik arratseko 20:00 orenetarik goiti egin beharko dira, eta auto garbiketak edo pizina betetzeak debekatuak izanen dira.
Hiru gela aurrefabrikatuk osatzen dute Beskoitzeko ikastola, eta haurren ongizateari eta proiektua garatzeko beharrari erantzun asmoz, ikastetxea eraikitzeko baimena eskatu diote Herriko Etxeari, ez besterik. Udal kontseiluarekin bildu dira eta ekaina bukaeran izango dute erabakiaren berri.
ARGIArako txisteak idazten hasita nengoela jakin nuen, 80ko hamarkadaren hasieran, Iparraldean “Irri gauak” egiten zituztela. Halaxe bururatu zitzaigun Tolosan lehen txiste-afaria antolatzea 1982. urtean. Ugutz zen formula berritzaile haren arima.
Beskoitzeko ikastola bere egoeraz arranguratua da. Duela bederatzi urte lau ikaslerekin zabaldu zuten eta gaur egun, 51 lagun ikasten ari dira. Herriko Etxeko lur publiko batean da ikastola, erdigunean, baina eremua ttipiegi bilakatu da.
Duela 40 bat urte sortu zuten Lapurdiko  Beskoitzeko lehen ikastola. Hura itxi ostean, beskoiztarrek 2013an berriz beste ikastola bat sortu zuten, gaur egunera arte lanean ari dena.
Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze-1993 Bilbo) Euskal Herriak eman duen kantari onenetakoa da. Frankismoaren zentsura pairatu bitartean, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan.
Garaiko kantaldiak, telebista edo irratsaioak, argazkiak eta lekukotasunak biltzen ditu ordubeteko dokumentalak. Bertan hitz egiten dute Estitxuren senideek eta lagunek, Maite Idirin eta Gontzal Mendibil abeslariek, Juan Carlos Irizar eta... [+]
Beskoitzen ez zen ikastolarik, 2013an inauguratu zuten arte, guraso batzuen etxean, hiru haurrekin. Falloux Legearen mamua hor badabil ere, gaur egun herriko etxeko lurretan, alokairuan, prefabrikatuan, 13 haur daude ikastolan.
					<description><![CDATA[Duela bi urte, hiru familiak abiaturik, hiru haurrekin abiatu zuten Beskoitzeko ikastola etxe pribatu batean. Aurten herriko lur batean ezarri dute 13 haur, irakasle bat eta laguntzaile batekin. Gurasoen helburua argia da, ikastolaren eraikitzea herri barnean, eskolatik plazara eta plazatik herriko etxera zabalduz.
	Euskal hiztunen 1.062 kexa bildu ditu Hizkuntz eskubideen Behatokiak 2013ko txostenean. Nafarroako herritarrek egin dute salaketa gehien.
	Falloux Legea aitzaki hartuta Frantziako Gobernuak Seaskako ikastolei jartzen ari zaizkien oztopoen testuinguruan, arnasaldi txiki bat ekarri du Pierre-André Durand Pirinio Atlantikoetako prefetaren iragarpenak: ez ei du kontrako neurririk hartuko Beskoitzeko ikastola eraikitzeko.
	Paueko auzitegiak atzera bota du Seaskak Hendaian ikastola berria eraikitzeko hartua zuen erabakia. Falloux legean oinarritu da epailea, argudiatuz diru publikoa ezin dela erabili hezkuntza pribatuko eraikuntzak egiteko.
	Parisetik atzera bota nahi dute Beskoitzeko Udalak ikastola berria eraikitzeko Seaskari egingo dion lurren lagapena. Beskoitzeko Herri Kontseiluak 520 metro koadroko zelaia herriko ikastolari uztea deliberatu zuen uztailaren 9an. Parisko Gobernuaren ordezkari den Patrick Dalennesek, erabakia bertan behera uzteko eskatu du gutun bidez.
	Beskoitzen ikastola berria eraikitzen ari dira eta Kanboko Xalbador lizeoa berrituta aurkitu dute ikasleek. Eraikin berria egiteko baimenarekin arazoak dituzte ordea, eta ekonomikoki ere larri dabiltza.
	Seaskako ordezkariak Frantziako Barne, Kultura eta Hezkuntza ministerioetako ordezkariekin bilduko dira gaur arratsaldean Parisen, ikastolen egoitzen arazoari konponbidea emateko asmoz.
	Hendaiako Ikastolak eraikin berri baten premia gorria dauka. Azken urteetan 200 bat ikasleak geletan ezin egokituz ari dira lanean. Azken sei hilabetetan, tokian tokiko hainbat manifestazio egin dute Iparraldeko ikastolek. Azkena, Baionan. Seaskako 30 gurasok eta irakaslek Baionako Alderdi Sozialistaren (PS) egoitza okupatu dute berriki. Iragan ostegunetik bertan daude, gau eta egun. Peio Urriza Hendaiako Gure Ikastolako zuzendaria da joan deneko 5 urteetan. 25 urte daramatza irakasle Seaskan. Berarekin mintzatu gara azken gertakarien karietara.
	Patrick Dannelles Baionako suprefeta elkarrizketatu dute Ahoan Bilorik Gabe emankizunean. Kanaldude telebistak, Euskal Irratiek, Kazeta.info Interneteko atariak, "Herria" astekariak eta Ipar Euskal Herriko Hitzak elkarlanean sortutako ekimena da. Azken boladan pil-pilean dauden gaien inguruko galderak erantzun ditu Frantziako Estatuaren ordezkariak. Ekainean Hendaiako ikastolaren eraikuntza oztopatu zuen Dallenesek, Falloux Legea oinarri hartuta.
	Seaskako 30 guraso eta irakaslek Baionako Alderdi Sozialistaren (PS) egoitzan igaro dute gaua, bigarrenez. Ostegun arratsaldean okupatu zuten eraikina, ikastolen finantzazioaren aferari irtenbidea bilatzeko. Adierazi dutenez, ez dira irtengo Holland presidentearekin edo Peillon hezkuntza ministroarekin hitzordu bat lortu arte. 12:30tan elkarretaratzea egingo dute egoitzaren parean.
	Lionel Beffre Pirinio Atlantikoetako prefetak ikastolen auzia konpontzeko borondatea agertu du, legea beteko duela berretsi arren. Hala adierazi zuten atzo Paxkal Indok eta Hur Gorostiagak, Seaskako lehendakariak eta zuzendariak, prefetarekin Pauen egindako bileraren ostean.
	Seaskak manifestazioa deitu dute larunbat honetan 17:00etan Hendaiako tren geltokitik abiatuta.
"seaska"(r)i buruzko Txioak