200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu gehien, eta azaroaren 28ko finalerako sailkapena eskuratu du, pasa den astelehenean Eneko Lazkozek eskuratu bezala.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Askapena mugimendu internanazionalistak bere 30. urterruna ospatu zuen joan den larunbatean Berriozarren (Nafarroa). Pailazoak, jolasak, dantzak eta beste hainbat jarduera egin ziren bertan.
Askapena erakunde internazionalista sortu zenetik 30 urte igaro direla ospatzeko, urriaren 7an Berriozarren egun osoko egitaraua aurkeztu dute. “30 urte borrokak uztartzen, herriok burujabe!” izango da leloa.
Maiatzaren 6an Berriozarren Bilgune Feministak antolatutako Emakume Abertzaleen VII. Topaketa Feministen laburpen bideoa. Goizean mahai-ingurua eta arratsaldean tailer ugari eskaini zituzten botere(tze) feminista ardatz.
Botere(tze) feministari buruz eztabaidatuko dute, 'Indar bat gara gu' lelopean. Goizean mahai-ingurua eta arratsaldean tailer ugari eskainiko dituzte, eta bukatzeko, jaialdi feminista.
Iberorekin batera Haritz Migueliz abeltzaina izendatu dute idazkari nagusi gisa. Zuzendaritza guztiz berritu du EHNEk. Larunbatean Berriozarko Mendialde ikastetxe publikoan eginiko VI. biltzarrean, presidenteaz gain, zuzendaritzako postu guztiak aldatu zituen sindikatuak.