Ez sinetsi esaten dizutena. Bai, biharko Teleberrian lau haizetara iragarriko dute Danae Riañok irabazi duela aurtengo BaGo!az, baina saioa ikusi dugunok honezkero ikasi dugu hemen deus ez dela dirudiena, Europa zahar honetan ez dagoela saiorik BaGo!az-ek adina maite duenik lerroartea, esan gabekoa, tinta ikusezina. BaGo!az-i Black Mirror-en betaurrekoekin begiratuz gero, bat segituan ohartzen da hirugarren sailkatua, Eider Etxeandia, izan dela gainontzekoei koska atera diena.