Atrebentzirik Ez Bada Hemen Komediante Bat


1982ko abenduaren 19an
Paco Obregón antzeslariari elkarrizketa
Errege Jauna!
Atrebentzirik Ez Bada Hemen Komediante Bat
Antzerkizaletasunaren zigilua zeraman jendeak betetzen zuen antzokiaren sarrera. Kuxkuxean, algaraka, antzerkia hemendik, tatroa hortik. Bi saioen tartea zen eta atzeko atetik kamerinoetan barneratu ginen. Antzeslariak erdi makillatuak, erdi jantziak; urduritasuna azalen. "GEROA" antzerkingintzan sendotzen ari den taldea dugu, hau da, beraien bidea nahiko argi ikusten dutela. Beraien azken montaia _"MOLIERE"_ aitzakitzat Paco Obregónekin antzerki panoramaz mintzatu ginen. Gero obra bera ikusi, eta hor dituzue bai elkarrizketa eta bai obrari buruzko geure iritzia.
ARGIA,- Aizu Paco, lehengoan egunkari batean honelako zerbait agertzen zen: "Paco Obregón se siente optimista ante las expectativas del teatro vasco". Nahiko zabala da gaia, beraz hasi nahi duzun muturretik...
Paco Obregón.- Bai, beno, baikor zentzu batean; euskal antzerkiaren errealitatea izugarri txiroa izan da azken urteotan: tradizio falta, ohitura eza, antzerkigile eza, azpiegiturarik ez, burjesia baten laguntza eza. Gure burjesiak beste lekutakoak bezala antzerkia laguntzeko garaia izan zuen, bainan egin zuenean gaizki egin zuen... Ez da ahaztu behar Euskal Herriko antzerki tradizio gutxi hori ere oso ideologizatua dagoela, gure egileetariko bat Sabino Arana da... Antzerki mota txiroa dugu abiapuntua. Eta hau kontuan hartuz baikor izan beharra dago. Nik antzerkigintzan daramazkidan urtetan zenbait talde errotu da: "Geroa",k adibidez badaramazki 13 bat urte lanean; "Karraka", "Kilikilarietatik", dator, beraz guk adina baditu; "Akelarrek" ere beste hainbeste...
Niretzat oso adierazkorra da taldeak jo ta ke ari direla lanean, eta nahiz eta batzutan aurrera eta bestetan berriz atzera egin, ikuslegoaren aldetik gero eta harrera hobeagoa daukaten espektakuloak sortzen ari dira.
Ikuslego bat biltzen ari da taldeen inguruan eta orain denbora gutxi ezinezko zirudiena gertatzen da: "Orain", taldeak edota gure "Anarquista..."k antzokiak betetzen ditu.
ARGIA.- Halere gabezia nabarmenak baditu euskal antzerkigintzak...
Paco Obregón.- Bai eta egileena nabarmena da, antzerkigileak behar ditugu. Antzerkigileak sortzeko formulak bilatu beharra dago... Baldin eta antzerkigile gazte hauen obrek eszenatokiratzeko aukera badute sortuko dira. Hau ez da taldeen zeregina. Hain zuzen hau izan bait da taldeen arazoetariko bat, guztia egin behar izan du taldeak: azpiegitura, eskolak, guztia... Honek esan nahi du zenbait gauza gaizki egina dagoela, eta baita antzer-kitaldeek antzerkiaren zenbait arlo utzi beharko dituztela beste jende eta erakunde batzuren eskutan.
ARGIA.- Aizu, lehen aipatu duzu espektakuluak sortzean aurrerakadak eta atzerakadak daudela, zer da zuentzat azken obra hau?Zein zentzutan da aurrerakada "Moliere"?
Paco Obregón.- Hasteko esan beharra dago jende gutxiago datorrela espektakulu hau ikustera, bainan hori bugenekien. Bestalde taldeak espektakulo handiago bat sortu du. Jauzi bat egin du. Antzerki talde independienteek egiten ez duten montaia moeta bat burutu dugu. Trajikomedia honetan dagoen aktuatze erak normalean ihes egiten dio antzerkigintza independienteari: hau gertatzen da haseratik onartzen dugulako prestatze ezak gazteegi izateagatik, etabar ez dezakegula beste antzerki mota naturalistagoa egin, farsatik ihesi trajediara joaz, interpretazio mota ezberdin bat eskatuko diguna. Gu ausartu egin gara eta badakigu espektakuloak gorabehera asko dituela, baina hau asumitua daukagu garrantzitsua gisa honetako urratsak ematea bait da. Honelako espektakuluak muntatuz beharrak sortzen ditugu... eta hau da garrantzitsuena.
ARGIA,- Beno, nik uste hadela "euskal antzerkia" zer den definitzeko garaia. Bereizi behar da euskaraz egindako "euskal antzerkia'" eta erdaraz egindakoa. Taldeen emaitzak gonparaezinak dira...
Paco Obregón.- Agian ni ez naiz honetaz hitzegiteko egokiena, bainan dena dela nere ustez euskaraz egindako kulturak gazteleraz egindakoatik defenditu beharra.izan du eta oso itxia gertatu da. Bere erroetara jo du: halabeharrez gertatu da. Gazteleraz egindakoa berriz irekiagoa izan da eta beste tokitako teknikoekin hartuemanak izan ditu. Lehen asko erabili zen axioma hau: "Euskaraz hitzegiten ari naiz, beraz antzerkia egiten ari naiz". Antzerkia errusoz edota hitzegin gabe ere egin daiteke, baina antzerkia egin! Aurreko axioma hori gezurra da eta ondorioz hemen bertan egiten den gaztelerazko antzerkiaren aurrean atzean geratu da euskaraz egindakoa...
ARGIA.- Dena dela zein ikusle moeta duen euskaraz egindako antzerkiak ere kontuan hartu behar da...
Paco Obregón.- Dena dela horren aldaketa denbora gutxi barru ikusiko da. Euskarak presentzia handiago izango du giro aurrerakoietan, ikasleen artean, azken finean antzerkira datorren jendearen artean. Nire ustez hori dela eta denbora gutxi barru egon daiteke euskaraz egindako antzerkia, batez ere erakunde ofizialek lagundua egon beharko lukeelako, gaztelerazkoa baino lagunduagoa. Honen bidez lortuko da euskarazko antzerkiaren normalkuntza "antzerki ona", egitearen bidea jarraituz, noski.
Mikel ANTZA. Eneko OLASAGASTI
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakGEROA
PertsonaiazOBREGON1
EgileezOLASAGASTI2Kultura
EgileezANTZA1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude