«Pedagogi Berriak Ezagutzeko Bide Bat»


2021eko uztailaren 23an
Isilik! Pedagogi Aldizkaria
«Pedagogi Berriak Ezagutzeko Bide Bat»
"... Inor konturatu gabe, gauza gehiegi mugitu gabe, hemen dago.
Zerbait egiteko lehenengo urratsak eman behar genituela eta poliki poliki hasi gara, hanka hutsik baina lurrean ondarra egongo delakoan bagoaz", irakurri ahal izan genuen ISILIK! aldizkariko sarreran, bere egiletariko batek ekarri zigunean. Hi!–esan genion–, datorren astean pasa hadi hemendik eta egingo diagu elkarrizketatxoaren bat.
Baita etorri ere! Bera eta beste bi lagun etorri zaizkigu. Hementxe ditugu aurrean. Nahi duguna galdetzeko aukera ukanen dugu.
A: ISILIK... bainan ez oso isilik, ezta? Nondik nora bururatu zaizue pedagogi aldizkari bat argitaratzea? Irakasleak zaretela eta?
I: Bi iturri, edota bi indar gurutzatu direla, esan daiteke ISILIK!-en sorreran. Bata da, Gipuzkoako ikastoletako Irakasle Elkarteak pedagogi aldizkari bat argitaratzeko zuen gogoa eta asmoa; eta bestea, Torinotik bueltan etorritako irakasle taldeak bere esperientzia kontatzeko zeukan beharra.
A: Banan bana ahal baduzue...
I: Gipuzkoako Ikastoletako Irakasle Elkarteak (GILE) betetzen dituen lanak zerak dira: koordinazio lanak, alde batetik, eta ikastolari dagozkion zerbitzuak bestetik. Haur erdaldunen problematika dugu hauen artean, halanola ikastaroak, euskarazko testak eta material lagungarriak, zeinetatik aipa bai genitzake "itzul" eta "sor" sailetarako itzulpenak, eta euskara hutsezko hiztegitxoak. ISILIK! pedagogi aldizkaria ere, zerbitzu hauen artean egonen litzateke.
A: Gero Torinorako bidaia...
I: 40 lagun joan gintuen urtarrilalan Torinora, hango esperientzia hura ezagutzera. Ikastola eta Nazionaletako irakaslez, eta pedagogoz eta psikologoz zegoean osatua taldea. Handik bueltan, Aterako diagu!, esan genian, Zergatik ez? Guk pentsatzen genian aldizkariaren hasera izango duk!
A: Zergatik atera nahi zenuten esperientzia hori? Ze interes zeukan?
I: Joan zen udan Fiorenzo Alfieri, Torinoko zinegotzia, etorri huen udako ikastarora hitzaldi batzuk ematera, "Municipio, Renovación escolar y cambio pedagogiko" gai bezala harturik. Interesgarria iruditu eta Torinora joatea erabaki genian. Eta zera ikusi genian: Bilbok, Torinoren biztanlego erdia ukanik, 7.000 miloiko presopostua dik; Torinok 140.000 miloikoa, eta honen erdia irakaskuntzara dedikaturik. Auskalo zenbat diren Bilbokoak! Atera kontuak. Arras ezagugarria iruditu zitzaigun proiektoa. Zabaldu nahi izan dugu proiekto hori, idea hori.
A: Zeintzuk dira zuen asmoak aldizkaria jarraitasun batekin planteatzerakoan?
I: Irakasleen arteko erreferentzi puntu bat izani nahi luke, ISILIK! aldizkariak, lehenik. Zeren, nahiz eta koordinaketa eman GILEren bidez eta, hau ezinezkoa bihurtzen da praktikan. Aldizkariaren bidez posible izango duk hemen zerbaitetan ari den irakasleren baten berri ukan dezaten han.
Bestalde oso egokia deritzogu pedagogia berriak eta ezagutarazteko. Ez genuke ordea, irakasleen koto bihurtu nahi, ez eta ikastoletako gauza itxi huts bat. Irekirik egongo da ISILIK! nahi duen guztiarentzat. Irakasle dela edota guraso dela; ikastolako ala kanpoko.
A: Izan al da zuen aurretik antzeko aldizkariren bat?
I: Bi edo hiru intento izan hituen beste aldizkari batekin, URRATS izena zian.
A: Lehenengo hau monografikoa da, ezta? Torinokoa bakarrik dakartzazue, ez?
I: Bai.
A: Eta hurrengoak nolakoak izango dira? Ze gai ikutuko dituzue, edo ze sail edukiko ditu aldizkariak?
I: ISILIK! honetan, 0. zenbakian, zail batzu jarri ditugu, ea zer iruditzen zaien jendeari! Horiekin -hastea pentsatzen dugu, nahiz eta aldagarriak izan. Sail horiek, aurkezpena eta non-zer kenduta hauek lirateke: Eritziak-Esperientziak (irakasleen arteko berriak), Gai nagusia, (aldian aldikoa), Teoria, (Korronte pedagokikoak, pedagogoak, e.a.), Berri ofizialak, Berriak, Liburu berrien zerrenda, Gai libreak...
A: Pittin bat zehaztuz, Eritzia-n kolaborazioa eskatzen kuzue, ez?
I: Ez ditugu kolaborazio sakon edo zientifikoak eskatzen, hemen, noski, ez dugu ezer eskatzen, denon artean egiten baitugu edo egin nahi dugu hau.
Nahiko genukeena da, bakoitzak egunero dituen kezkak; ezinak edo garbi ikusten ez dituenak azaltzea. Bakoitzak, ados ez dagoenaren salakuntza egitea, edota edonori irudituko balitzaio, eginkizun posibleak edo egin daitezkenak azaltzea, hobe.
Beti edo, behintzat, noizbehinka idatzi nahi izan dugunak edo gure baitan bueltaka ibili zaigunak, gure irakasle lan sufritu hau dela eta, hemen tokia du, eta noski, toki preferentea.
Elkarren arteko komunikazio sekzio bat izango litzateke, beste pretensiorik gabe eta pretensio guztiekin.
A: Zer izango litzateke Gai nagusia?
I: Ale bakoitzean gai nagusi bat joango da.
Ahaleginduko gara gai honek aktualitate minimo bat izan dezan. Gure eguneroko dinamikan zer ikusia duten gaiak aztertzeko asmoa dugu, gure artean debatea sor dadin eta informazioa jasotzeko aukera izan dezagun.
Gai nagusi horrek marka dezake ale bakoitzaren dinamika eta gai honen pean joan daitezke beste sailak. Hau ez da nahitanahiezkoa, baina aukera bat izan daiteke.
Dena dela, saiatuko ginateke gai honek bijentzia izan dezan eta denok hurbildik ikutu gaitzan.
A: Eta Teoria?
I: Gaur eguneko korronte pedagogikoen berri ematen ahaleginduko ginateke. Toki ezberdinetan, eta errealitatea ikusi ondoren egindako planteamentu pedagogikoak.
Ahalik eta sakonkien tratatuko genituzke gai teoriko ahuek, lan hortan ari diren espezialistekin kontatuz hortarako.
Rousseau, Piaget, Titone edo antzerakoak aztertu eta beren aportazio teoriko eta praktikoak ematen saiatuko gara.
Apartadu honek askotan hain urruti gelditzen zaizkigun izenak gerturatu eta beren aplikapen praktikoa aztertzen lagunduko digu.
A: Nahikoa izango da aldizkariaren ideia bat egiteko. Zenbaterokoa izango da ISILIK?
I: Hiru hilabeterokoa izan nahi luke, horretan ahaleginduko gaituk behintzat.
A: Beste galdera tekniko bat. Non banatuko da, Gipuzkoan bakarrik, ala Euskal Herri osoan?
I: Euskal Herri osoan, nahiz eta Gipuzkoako Ikasoletako Irakasle Elkartea izan argitaratzailea.
A: Kiosko eta liburudendatan?
I: Bai, ohizko liburudendatan eta ikastoletan. Dena dela harpidedunak egin nahi genizkek. Uste diagu horrelako aldizkari batentzat harpidedunak direla zoztengurik egokiena.
A: Eta... subentzioak?...???...?
I: Eskatzen ari gaituk. Bi gauza berezi behar dizkiagu ordea, orain artean bezala. O.zenbaki hau, alde batetik, ze oso osorik pagatu bait zigutek hau Kajaorros Probintzialekoek, eta aldizkaria normal hastetik aurrera, bestetik, oraindik inolako zubentziorik gabe.
A: Espero al dezakezue zerbait?
I: Ez zekiagu. Eskatzen ari gaituk kajaorros, Diputazio, Jaurlaritza eta ahal dugun toki guztitan.
A: Besterik?
I: Hi, jarri Torinoko gure lagunei han kantatutako agurra, bi bertso besterik ez dituk, ISILIK! aldizkarian bertan zeudek guinera harpidetza txartelaren ondoan.

Lehengo igandez Torinon ginen
gu autobusa hartuta,
ta bat-batean aurkitu genun
astea programatuta;
egun guztitan Gianni ibili
zara oso arduratuta,
zure inguruko kide guztiez .
oso ondo lagunduta,
lan egitea erraza izan da
hain ondo antolatuta.

Fiorenzo, Gianni, Silvano, Vitto,
ta beste denen aldetik,
ez genun uste hainbeste lagun
hemen aurki zitekenik;
esku zabalak izan zarete
bai batetik, bai bestetik,
gehiago ezin eska ziteken
ta bagoaz Torinotik,
eskerrak denoi bihotz-bihotzez
euskaldun denon partetik.

T. MANTEROLA
26-27

EgileezMANTEROLA1Komunikabid
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakIsilik!

Azkenak
2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


‘Diario de Noticias de Álava’-ko langile batek zuzendaritzaren jazarpena salatu du

Zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak egindako jazarpena salatu dute enpresa batzordeak eta ELA sindikatuak.


Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar

Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailu horiek "kalte... [+]


Espainiako Estatuaren “isiltasuna” salatu eta hori egitea “tortura estaltzea” dela azaldu du EH Bilduk

Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.


Bridgestoneren proposamen berria: ekoizpena handitu, baina 232 langile kalera

Basauriko Bridgestoneren zuzendaritzak astelehen arratsaldean eman du pneumatiko lantegian enplegua erregulatzeko txostenak eragingo liekeen langileen kopuruaren berri: 232 behargin geratuko lirateke kalean, 335 beharrean. Horrez gain, ekoizpena handitzeko eta kalte ordainak... [+]


AEBek eta Txinak adostu dute hiru hilabetez elkarri muga zergak %115 murriztea

Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.


2025-05-12 | Euskal Irratiak
“Errientaren apartamentua ikasgelaren gainean zenez, ikaslea hara eraman eta bortxatzen zuen”

Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]


Ukrainaren aliatuek zigorrekin mehatxu egin diote Errusiari, 30 eguneko su etena onartu ezean

Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]


Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak “lurraren defentsan” mobilizatu da eta Gazte Feministak Zaldibarreko Baterajotzearen berri eman du

Larunbatean Donostian amaitu den "gerra eta kapitalismoaren kontrako" Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxaren VI. ekintza izan da. Euskal Herriko Gazte Feministak Baterajotzea deitu du urriaren 31tik azaroaren 2ra, Zaldibarren. "Kaleak hartu eta konspirazio,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak paperik gabeko langileak esplotatzea egotzita

Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]


PKK-k desegin eta borroka armatua utziko duela iragarri du, lau hamarkadako bidearen ostean

Antolakunde armatu kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia, Abdullah Öcalan buruzagi historikoak otsailean eginiko eskaerari jarraituta. 1984an abiatu zuen PKK-k Turkiaren aurkako borroka armatua, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera 45.000 hildako inguru eragin ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude