Akordeoiaren Duintasuna


1980ko uztailaren 06an
Enrike Zelaia musikoari elkarrizketa
Enrike Zelaia
Akordeoiaren Duintasuna
Zisneen arteko ahatetxo itsusia sentitu zen euskaldunen artean, gaur sakonki lantzen saiatzen den erroak aurkitu arte.
Giro politizatuegiak uxatu du batez ere eszenarioetatik, eta hala ere bere lanak badu zentzu politika bat oinarrian.
Sariak kolekzionatu zituen garai bat izan zuen, gero esku hutsik eta frustratua sentitzeko, eta orain berriz, hori gainditurik, arraia uretan bezala.
Agian beste batzuk beatles edo rolling-en ritmoan ibiliko ziren. Guri haien «Michele» eta «Yesterday» gustatzen bazitzaizkigun ere, gorputza mugitzeko garaiean nahiago genuen arin-arin edo fandango bat. Horregatik, edozein bazkalondo egokia izan zitekeen Enrike Zelaiaren ritmo bizian–hain bizia, ezin apenas jarraitu–hankak astintzeko. Noizbait jakin genuen guretzat ia erdal herria zen Altsatsukoa zela eta horrek atraktibo gehiago ezartzen zion diska laburregi haiei. Garai haietako mutil ondo orraztu eta patilla diskretodun hura berrogei urteko gizon gazte bizardun eta ile kizkur eta rebelde samarreko bilakatu da.
Orain kafetegi moderno baten jabe da. Eta musikagandik nahiko urrutiratua dabilela pentsa daiteke, ez baita jendaurrean azaltzen–okasio oso bereziren bat izan ezik–. Beste garai batzuetan izan duen akademiarik ere ez du gaur egun. Eta bere diskoak nahiko bakandurik datozkigu. Baina bada horretarakoarrazoirik. Diska hauek ez dira dozenerdi pieza nolanahi josiz osatzen. Ideia garbi bat dute oinarrian.
"Ez da berdin usurbilen ala Tuteran jotzea. Regio bakoitzak bere esentzia du; Nafarra energikoagoa da, berehala sartzen da juergan; Gipuzkoarra berriz sakonagoa da, ikaragarri gustatzen zaio kanta melankolikoetan gozatzea. Eta pentsatu nuen, zergatik, Euskadikoa, besterik gabe izango zen diska baten ordez ez egin probintzia bakoitzari buruzko monografikoak? Honela probintzia bakoitzekoek interes haundiagoarekin hartuko dute beraiena, eta gainera guztien arteko batasunari laguntzen zaio: hor da Zuberoa, hor Nafarroa. eta ez dago Aragei –errespeta guztiekin–edo Santander.»
Diska hauek lehendabizi materialea biltzea eskatzen dute; gero hori selekzionatu, armonizazioak eta arregloak egin, grabazioa zuzendu. eta guzti hori Zelaiaren eskutan geratzen da Beraz, lana badu Eta lan honek jarraipena dakar. Harrigarria badirudi ere, akordeoia gure artean asko erabili izan den instrumentua delako, oso euskal musika gutxi dago horrentzat idatzia. Eta jendeak partiturak eskatzen ditu
"Sail hau bukatu eta gero diska guztien partiturak bildu nahi nituzke, akordeoierako idatziak, ez printzipiante mailan euskal musikako kontzartuak eman ahal izateko baizik. Egin nahi dudan beste lan bat berriz akordeoiak euskal musikan izan duen azterketa da. Eta aurrerago, Jainkoak osasuna eta indarra ematen badit, euskal musikan oinarritutako metodo bat osatu nahi nuke, orain arte kanpoko metodoekin ikasi behar izan baitugu, musika. Nik neronek italianoak erabili nituen, eta gaur egun oraindik kontua izan behar dut influentzia horiek ez kanporatzeko."
Orain, lan hauek martxan dituela, Zelaiak arraia uretan bezala aurkitzen dela dio Bere lianari zentzu bat aurkituta, gustora, lehen izandako frustrazioak gaindituta. Izan ere, aurretik karrera oso destakatua izan, estatuko eta mundu mailako zenbait txapelketatan irabazle ala bigarren geratuz, nahiko fama lortu Euskal Herrian zehar egindako aktuazioetan, soldaduskatik bueltan, Melillan urte t'erdi egin ondoren, esku hutsik geratu zen.
"Zertarako prestatuko naiz gehiago, urtean hiruzpalau saio bakarrik izateko? Zertarako balio izan dit orain artekoak? Errealitate hori oso gogorra izan zen neretzat eta esan nuen, ba ez dut gehiago akordeoirik joko. Urte pare bat egon nintzen akordeoai ikutu gabe. Bi urte ezarezean, baina nola taberna ere ez zitzadian gustatzen –ez zait inoiz gustatu–, ba esan nuen, klaseak ematen hasiko naiz, zerbailt egin dezaket musikeren barruan akordeoia erakusteko klaseak emanez."
Berrogeien bat lagun bildu zituen akademian, eta estatu mailako txapelketa Altsatsun ospatzea lortu zuen urte batean .
"Klaseak ez nituen taldean ematen, bakarka baizik; Haiek ia ia gehiago ziren terapiak musikako klaseak baino. Ikasleen munduan sartzen nintzen erabat. Gehiena destakatzen zena nere antzeko bat zen gainera: borondate haundikoa, oso respontsablea, baina nerbiosoegia. Eta zer Irtenbie eman behar nion?-Munduko txapeldun izatera iritsi zindezke eta zer? Ez dago klaseak ematea, hau da, frustrazio berriak sortzea beste irtenbiderik. Honetaz ohartu nintzean, ezin nuen "eskolarekin jarraitu". Utzi egin nuen, emaltzarik ikusten ez nion gauza batekin ezin nintzen jarraitu eta."
Zirt edo zart egiten dutenetakoa da Zelaia. Ez zuen beldurrik izan oso gazterik, akordeoia lagun bakartzat hartu eta Madrila triunfatzera Joateko ere. Zenbait sari irabazita, Gipuzkoan batez ere ibilia, nahiko izen lortua zuen ordurako.
«Jendeak oso ondo erantzuten zuen nere kontzertuetan -kontzertuko musika besterik ez nue jotzen orduan- eta alde horretatik jotzea pentsatu nuen. Burua txoriz bete zidaten, zarbait egitekotan Madrila joan beharra nuela eta, hori asimiliatu nuen eta bueno, ba noan Madrila. Baina Madrila iritsi eta zer egiten dut? Non dago lana? Musika giroak ez nituen batere ezagutzen eta ez nuen ezeri buruz eskema konkreturik. Orduan «Los Iruñako» taldea zegoen Casablanca izeneko sala de fiestas-en. Halen managerak salakoari esan zion, hara mutil hau, akordeoia jotzen duena eta bat eta beste, eta salakoak beharbada gero hartuko nindutela, baina aste hura beteta zutela. Ba beste talde batera jo behar. Aurrez aurre «Circo Price» zegoen eta hara joan nintzen. Hartu ninduten eta gogoratzen naiz ateratzen ginela, patxun patxun, pistari bualta bat eman, eta gero ba pailaso bat aterako zen eta horrela. Pentsa ezazu nola ernango nuen nik zirko batean kontzertuto obrak jotzen! Gainera bakarrik, inolako laguntzarik gabe. Bederatzi-hamar egun egingo nituen, egunero gauza berdinaak jotzen eta inork kasorik egin gabe. Geroz eta okerrago nengoen, baina bueno, dirua ematen zidaten, pentsioa ordaintzen nuen, eta aurrera. Kontrato hura bukatu eta Casablancan ametitu ninduten; makilatu egin behar nintzen, aurpegia hautsez bete, atera baino lehen eta smoking bat alkilatu nuen. Arratsaldeko 8,30etan pase bat eta gauerdiko 1,30etan baste bat. Han ia ez nuen kontzertuko piezarik jotzen, exhibiziozkoak baizik. "Ojos negros"-en bariazio batzuk, valsen bat... gauza atseginak. Baina egun guztia Madrilen eta ez nuen ezer egitekorik. Denbora pasatzeko, sala de fieata-en sartzen nintzen, konsumizioak merkeago bait genituen han lan egiten genuenok. Baina zera gertatzen zen, hura cabaret bat zela, eta egun guztian han ibiltzen ziren bueltaka ez dakit zenbat neska gazte, 18-20 urtekoak, eta ni ere mutiko bat izanik, 20 urte, denak neregana. Eta ni, influentzia kristau haiengatik, ba ez, ni ez naiz eroriko. Eta gainera esaten zizuten, ez zaitez hortan erori, bajuena da eta, eta zuk gehiago egin behar duzu, kontzertu haundiak eman behar dituzu mundu guztian... bueno, ba nola nik neska haiek retxazatu nituen, gero nere saioan ateratzen nintzenetan, haiek ni retxazatzen ninduten, hizketan hasten ziren ni eszenariora ateratzearekin batera eta ez zidan inork kasorik egiten."
Telebixioan ere sartu zen zelaia. Madrilen zerbait egin eta Barcelonatik deitu zioten. Baina hura amaitu eta berriro Madrida itzultzean, lehengo planean jarraitu behar.
«Beste sala batzusean begiratu nuen, eta ea ez al nekien umorezko zerbait egiten, txisteak kontatzen eta. Bueno, baina ni zartara etorri naiz hona, kontzertuak ematera ala txistesk egitera? Hemen egiten nuena dignoa zen, entzuleak nerekin zeuden, baina han? Hura kaka bat zen.»
Harrigarria badirudi ere, garai horretan, eta han, Madrilen, bihurtu zen Enrike Fernández, Enrike Zelala. Izen artistiko bat bilatu behar salatan aritzeko eta berak bere herriarena jarri nahi: Enrike Alsasua.
«Baina pentsa ezazu nola ibiltzen ziren madrileñoak hori esateto: Alsasu... Fernández hutsa ez zitzaidan gustatzen, eta ezin jarri Enrike Fernárdtez de Garayalde y Lazkano [ez digu esplikatu Zelaiak nolatan duen halako abizen luze eta dotore hau. Eta orduan ba, total, bigarren abizena lehenengoa adina zela eta Zeleiarekin gelditu nintzen.»
Geroago izen hau bera jarri zion tabernari ere, Euskaraz, atentzioa nahikoa deitzen zuen gauza orain dela hamar urteko Altsatsun. Izan ere, ohartua bait zen ordurako, lehen uste zuenaren kontra, euskalduna zela.
«Nik 18-19 urtetan ez nenkien euskalduna nintzenik. Eta ez tontoa nintzelako, besteak bezala, ez tontoagoa ,eta ez listoagoa. Gogoratzen naiz Gaztelupen, Donostian, aktuatzen nuenean, gustora aurkitzen nintzela, bazegoelako zerbait han, euskaldan izate bat, ni betetzen ninduena, eta pena ematen zidan euskalduna ez izateak. Ahatetxo itsusia zisneen artean bezala nintzen. Akonplejatuta sentitzen nintzen. Zergatik gustatu behar zait hau? Gero ohartu nintzen ahatetxo itsusia zisne eder bat zela, nafor bat, beneteko baskoi bat. Orduan, nola lagundu diezaioket nik jendeari hau bera gerta ez dakion? Taberna bat eta akordeola ditut. Ba taberna berritu eta letreroak euskaraz jarriko ditut eta jendeari esan, honek horrela izan behar du. Eta akordeoia ba gure gauzak esateko aprobetxatu. Nola egin hau? Ba dantza talde bat osatuko dut, nere aktuazioetan ihardun daitezen, euskal aurpegi hori gehiago emateko. Eta gainera toki guztietara eramango dut hori, baita sala de fiestasetara ere. Zergatik egon behar du sala horietan folklore flamenkoak eta ez euskaldunak?
Saletara joateagatik kritikatzen zuten nosk Zelaia. Orain baino garai puristagoak ziren. Baina bera berearekin. Orain bezala. Jendeak eskatzen duenaren eta eman behar litzatekeenaren ekilibrio zail horretan. Ez dio amore eman nahi izan giro Politiko errazari.
«Zer, alderdien imnoak eta kanta gerraroak? Batzuk esaten didoten hori egin behar zenuke. Baina ez, hortik ez dator ezer. Beti zerbait gehiago eman behar da. Eta iritsiko da garai bat panfletoak eta momentu berezi hateko oihu beroak ixiliko ez dutena, eta gauzak duten ba lio musikalarengatik neurtuko direna. Ez dago dudarik hau ezin daiteke gehiago jeitsi. Giro honek aldatu egin behar du eta igo.»
Horregatik ari da Zelaia probintzia bakoitzeko diska horietan lan sakonagoa egiten. Jendearen aldetik zer harrera izan duten galdetzean, hori ez zaiola asko axola, dio.
< Ez dut produkto komertzial bat eskaini nahi, ez disketan, ez saioetan. Gizarteari zerbait aportatu nahi diot agian momentu honetarako izango ez dena..
Sarritan aipatren du Zelaiak, gizarteari, besteei, zerbait emate hori eta masokista itxurarik ez duelako,. eta gehiegi kexatzen ez delako giroaz–nahiz eta goian ikusten den bezala gaizki dagoela aitortu, musika lanek duten harrera eskasaz, eta bere lana ez duelako hortatik bizitzeko egiten–horretarako kafetegia dauka, horrela askatasun gehiago duela musikan nahi duena egiteko, eta gainera bere lan horretan gustora aurkitzen dela adierazten duelako, si usten diozu. Eta ikusten duzu gainera korrontearen aurka ari dela, oso modan ez dagoen instrumentu batekin lanean. Harrigarria zera da, hau ia ia kasualitatez izatea horrela. Altsatsuko beste haur asko bezala, etxekoek bultzatuta hasi zen solfeoa eta gero klarinetea ikasten udalak, gero hortik bandarako musikoak ateratreko edo, dohainik ematen zituen klaseetan. Behin bere aitak akordeoi bat jarri zion eskutan, besterik gabe, kaputxino bati erosi ziola eta. Hura lehendabizi altsatsuko soinujole Migel Agirrerekin ikasten hasi, gero Zumarragako bandaren zuzendari zen González Bastidarekin jarraitzeko; Barcelonan ere egon zen denboraldi batez baina laster ikasi zituen han ikasi beharrekoak, eta harrez gero Taberna orgánistek legundu zion. Baina berak ez omen zuen aukerarik egin, eman egin zitzaion bide hori. Hori bai, behin zerbaitetan hasiz gero, ahalik eta hobekien jarraitu behar. eta orduak eta orduak egin behar ensalatzen. Hori omen da sekretoa. "Batzuek diotenez, jaio egiten dira figurak, jenioak. Nik ez dut hori ulertzen, dagoena, borondetea da. Egia da etorria behar dela, baina lanak egiten du guztia. Eta orduan izan dezakezu distamizia bat besteekiko, baina lanarengatik eta borondatearengatilk iritsia.»

ELIXABETE GARMENDIA
«Euskal musikan oinarritutako metodo bat osatu nahi nuke, orain arte kanpoko rnetodoekin ikasi behar izan baitugu musika. Nik neronek italianoak erabili nituen eta gaur egun oraindik kontua izan behar dut influentzia horiek ez kanporatreko.»
«Ez da berdin Usurbilen ala Tuteran jotzea. Rejio bakoitzak bere esentzia du; nafarra energikoagoa da, berehala sartzen da juergan; gipuzkoarra berriz sakonagoa da, ikaragarri gustatzen zaio kanta melankolikoetan gozatzea.»
Nik 18-19 urteetan ez nenkien euskalduna nintzenik. Gaztelupen aktuatzen nuenean gustora sentitzen nintzen, bazegoelako han euskaldun izate bat betetzen ninduena, eta pena ematen zidan euskalduna ez izateak.»
«Alderdien himnoak ota kanta gerreroak? Batzuk esaten didate: hori egin behar zenuke. Baina ez, hortik ez dator ezer. Beti zerbait gehiago eman behar da. Eta iritsiko da garai bat panfletoak eta momentu berezi bateko oihu beroak balioko ez dutena.»
«Ez dut produkto komertzial bat eskaini nahi, ez disketan, ez saioetan. Gizarteari zerbait aportatu nahi diot, agian momentu honetarako izango ez dena.
14-18

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakELAIA1
PertsonaiazELAIA1
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude