EGIN Urtebete, Urte Betea


1978ko urriaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Ramon Martinez, EGIN-eko bigarren direktoreari elkarrizketa
Iosu Barandika, EGIN-eko Fundatzaile Batzorde-buruari elkarrizketa
EGIN Urtebete, Urte Betea
Ekainaren zortzigarrenean "DEIA"ren urtemuga genuen. Orain, Irailaren 29.ean "EGIN"eko lehenbiziko urtea dugu. "DEIA"k, urte bateko balantzea egitena, besteren artena, honelaxe zioskun:".. Pedimos a nuestros accionistas, que se mantengan en esta linea de servicio a todo el pais. Querer sacar rentabilidad ideologica a corto plazo, seria un error irreparable. Sabemos que es un fuerte sacrificio económico, pero es una lección de altruismo. Y nuestro pueblo, que es generoso, compensara con largueza a quienes han sabido anteponer la idea~de Euzkadi a sus legitimos intereses personales o de grupo".
"EGIN"en, aldiz, Josu Barandikak, Fundetzaile batzordeburuak, beste nonbait ikusten zuen arriskua. EGINen ibillera artertzean;"...Uno de los virus, que más acecha a este recien nacido, además de la falta de medios económicos, es el virus del posibilismo politico, que puede carcomer su independencia de criterio, su información critica y en profundidad...". "Estos cantos de sirena que suenan fuerte en Euskadi, suenan tarnbién en EGIN.Es importante detectar el virus y aplicar las medidas necesarias, antes de que la criatura se nos vaya tras la sirena-'. Ikusten dugunez tirabirak edonon eta problema frango, prentsa nazionalaren –oraindik thego Euskal Herrian beda ere–lehenbiziko urtean. Areago ezker prentsa egin nahiean dihardugunontzat. Ezker prentsa "EGIN"eko langile komiteko batek esaten zigunez, "ez baitugu uste "centro izquierda" egunkaria egiten dugunik, eta Miguel Castelisek kontrakorik erizten badu ere ("El mejor defensor: el pueblo"-delako liburuan), edo periodikua ez du irakurri edo "centro-izquierda " zer den ez daki".
Eta soka-muturrean murgildurik Fundatzaile batzordeburuarengana, Josu Barandika, direktorearengana, Jluan Ramon Martinez, eta langile komitearengana, hantxe bisatira Gorka Reizabal, Andu Lertxundi eta Anjel Amigo, jo dugu hitz egiteko aukera hauetariko batekin, soilik, eduki badugu ere.
Berrogei Urte Ondoren
1937.eko uztailaren 5.ean egunkari berri bat ematen zuten argitara Bilbon: "HIERRO quiere ser en las tierras españolas de Vizcaya 1o que su nombre canta: voluntad dura energica decidida de hacer aqui labor por la unidad la grandeza y la libertad de España' esaten zuten editorialean aldi berean letra haunditan.:hauxe ziotelarik: "España es una unidad de destino en lo universal. Toda conspiración contra esa unidad- es repulsiva, es un crimen que no perdonaremos".
Bost' egun berantuago, Lezama-Leguizamon, Ibarra, Urquijotarren periodikua ber publikatzen zuten. "Por Dios y por España,a las órdénes de Franco" editorialpean, Gomá kardenalaren bidez, "La Gaceta del Norte"k berriro agertzeko baimena eskuratua zuen.
1938,.eko apirilak 12.ean "EI Correo Vasco" sortuz besteren artean Gabriel Maria Ybaria eta Jose Maria Areilza , direkzioan zituelarik: "En una España unida y en orden, se necesita una prensa poderosa, pero no nuinerosa. Esta convicción nos ha llevado a fundirnos con "El Correo Español" zioten bere lehenbiziko: numero hartan.
Araban "Libertad' egunkaria ostendu zen? "Norte" falanjista jitekoa agertuz.
Nafarroan, "El Diario de Navarra" eta "El Pensamiento Navarro" zirauten ,azken honetan "El Libe ral'' zenaren rotatiba eta estero tipiak. Luis Prietori ebatsiak,.zirelarik. benostialdean "El Dia" eta "La Voz de Guipuzcoa" ziren honela "La: Constancia" eta "E1 Día" Donostian, eta Bilbo aldean beste periodiku andana bat: "El Liberal", "El Noticiero Bilbaino", "Euzkadi", "El Nervión","Excelsius","La Lucha de Clases", "Tierra Vasca", "La Tarde".
Zulagune batetan, sartzen ginen urte luzetarako. Denboraldi ilunen-jabeak hortxé diraute, Oriol eta Fournier Gasteizko "Norte-Expres"en. Baleztenatarrak "El Pensamiento Navarro", J.J. Uranga Santesteban "Ollarra?' "Diario de Navarra"n, Urquijotarrak, Ybarratarrak "La Gaceta eta "El Correo"n;.. bainan, helere, errealitate berriak.nazional,ak, egiten ari dira. Eta egitura horiek bertako egunkariek ere'ber estrukturatuz doaz Euskal Herria.

MARTINEZ BALANTZE POSITIBOA:
Juan Ramon Martinez -nafarra bizarduna,: hogeita hamabi urtekoa " E G I N "eko bigarren direktorea, dugu, azken sei hilabetetan': ordurarte subdirektorea zelarik. "EGINi' sortu autreko giroaz' mintzatu gara lehenik.
J.R."EGIN"ez prezeski, Mendizabalek hitz egin zidan lehenbizikoz, hau aspalditik ezagutzen bainue, Tarazonan estudiatzen genuelako. Bestetik periedismuan genbiltzanetik egiten genuen amets honelako zerbaitetaz, bainan astekari kazeta mailan pentsatzen genuen batez ere. Egunkari baten egitea gehiegi iduritzen zitzaigun garai hartan. Nik fakultatetik irtetzean "El Correo"n lan egiten nuen 68,.aldean, horregatik ahal izan nuenean, alde egin nuen, "Nuevo Diario"ra, hain zuzen, egunkari hau teknokrazia eta OPUSeko talde dinamikoenei loturik. zela orduan. Estatu mailan prentsaren ber moldatzea genuen, suplementeak irtenda .ziren, aginte mailan OPUS zen nagusi. Nafarroako Unibertsitatea eredu, eta prentsak zenbait katetan influentzia haundia zeukan; hala nola orduko "El Alcazar"-zelakoan. Europa Press, Sarpe, Telva, La Actualidad Económica, La Actualidad Española. Uste dut beste irudipena eman nabi zu tela eta jende gazte bat hartu gintuzten hartarako, giroak laguntzen zuen ere. Kasu batez esango dizuet, "Nuevo Diario"n, erredakzioko jendearen batazbesteko adina. hogeita zazpi urte zela, nik hegeita bat inguru nuela. Gustora ibiltzen zinen, prentsa internazionala ezagutzen zenuen, hidaiak egin ere, Irlandan Vietnamen, Portugalen ibili nintzen. Niretzat oso interesgarria, ekomukak ikasten ibili nintzen ere, urtetan zehar aritu naizela ekonomiazko prentsan.
"Cambio 16"-tik Hona.
Han, gure artean, hemengoen artean beti projetuz eta bueltaka geunden. Eduki genuen projektu bat. geroxeago "Berriak", "Garaia" edo, printzipalki "Punto y hora" zenaren tánkerakoa. Garai batetan, "Sorka" sortzeko projektuan ere ibili nintzen, ba zen ere "Noski" egiteko arazoa, eta elkarren artean ez zirela akort jartzen edo ez ziren irten. Hona etorri nintzen, "Cambio 16"en nengoelarik, ekonomia sailean. Ander Landaburu Bilbotik zihoala eta "Diario 16'' sortu zela.Euskal Herrirako edizio lokal bat prestatzea pentsatzen zuten eta 76.eko irallean bultzatu ninduten hona etortzeko.Bilban nengoela, prestatu nuen beste kazeta proiektu bat, nolabait, "Historia 16"– delakoari erantzan bat Euskal Herri mallan ,ematearren. Lehen sortzallea Ortzi zen, bainan indarren sakabanatzeaz, arazo elektorala planteiatzean, eta projektuan zeudenen ekintza politikoa nagusitu zelarik, Letamendia,Araluze, Goio Monreal... Geroxeago "Deia" eta "Egin" sortzean iniziatiba guziak hemen bildu ziren. Garai hartan holako kazeta bat sortzeko "Euskal Historia", oso zaila zen konfekzionagile eta halakoak aurkitzea. Gaur egun, ordea, gainditua dago hori, "Deia" eta "Egin"en bidez,sortu eta trebetu déiren kazetari eta edozein metatako inprenta-tekn~koak.
Egoera horretan, 77.eko otsaileanedo,hitz egin zidaten Donato Unanue eta Mariano Ferrerek.Hasieran, eskuragaltza, guztiz ,ematen zuen projektuak. Behar ziren berrehun edo hirehun milioi, kazetari langilego haundia eta inprentan, publizitatean ere berdin. Tentagarria zen, mesfidatzen nuen, halere. Bainan aurkitu nituen ekonomistak profesionalak, industrialak, batzuek dirua jarria zutela projektuan. Horrela ,martxo aldean, pentsatu nuen baietz, eta hortxe nabil.
Militantzia Ezagutu Nahi
Z.A. Nola ikusten- zenuten, nola ikusten zuten Donato eta Mariano Ferrer-ek behar lukeela izan egunkari hori?
J.R.: Egunkariaren konzepzina hauxe: zen: nazionala, marku geografikoaz batera zetorrela, eta banatzeko Hego Euskal Herriko markuan, ez baitziren posibilitate legalak Ifar Euskal Herrian zabalizeko. Lotuago euskal ezkerraren hautabideei, nahiz eta egunkari nazionalaren helburua eduki, sortzen zen ezkerrari begira. Bageileien DEIA sorhlko zela, eta horrek-hartuko luke ingurumari nazionalaren zati bat-.EGIN-i tokatzen zitzaion gaineratikoa. Ez genekien, ostera, biek aurrera joko zuten ala ez. Pentsatzen genuen ere Euskal Herria unitarioki tratatu behar zela ez Bizkaia edo Gipuzkoarako. Edizio lokalak jarri genituen. Eta noski, posibilitate ekonomikoa begiratu ere. Ni subdirektore bezala aritu nintzen, profesionalak bilatzen edo kapazitateko jendea, eta abal ba-zen EGINekin identifikatua, hobe. Bilatzen genuen ere, ahal bazen, militantziarik gabeko jendea, nahiz eta bakoitza hurbil egon talde edo sektore, bati Neri ere hona etortzean, horixe joan zen galdera bat "ea zerbaitetan militatzen nuenentz?" eta ez, ibilia banintzen ere zenbait gauzatan, legalak eta ilegaletan, ez nintzen inungo militante. Erredakzio ekipea osatuz joan zen, zailezia askoren artean, DEIA lehenago pasatua baitzén.
Ezker Jarrera Boten Bila
Z.A.: Nola ikusi zenuten "DEIA"ren sorrera ?
J.R.: Konpetentzia bot oso bidezkoa, noski. Badago eredu zahar bat, berrogei urtez zapaldutako sektoreei hitza eman berriro, bainan duela berrogei urteko ereduak ez du balio ,gaur egun. Prietok zuen egunkaria, 30. eko dekadan, kasu batez, gaur inongo taldek ezin du eduki. Europear langile batek, beliar du, bere alderdi kazetaz edo egunkariaz aparte beste egunkari bat, Times edo besteren bat behar du. Gu bizi garen gizartean 3000/4000 dolar renta per capita dugu, gizarte industrializatua dugu eta hirugarren munduko kounotaziorik badu ere, burruka harmatua, nazional - askapena, hizkuntzaren arazoa, gizarte horrek badu zenbalt beharkizun, horien artean egunkari bat, informazio zalua, egiazkoa, argia,zabala eman behar duena. Lehengo egunkarien ordez, hobeagotuz behar luke landu, eta gainera beste ikusmira batetik, ezker jarrera batetik. Momentu hartan bazen egunkari bat "El Pais", beste batzuentzat, ezker egunkari gisa "Liberation". Guretzat, merkatua begiratu behar genuen, eta Euskal Herrian bi milioi t'erdi biztanle dugu, orain arteko prentsak zati bat hartzen du, DEIAk hartzen du beste bat, eta gelditzen zaigun partea aski murriztua dago. Gure ideia, lau edizio egitea, eta honek dakarren muntajea, informazio biltzea, tratamendua, funtzio-politiko-idealogikoa klar batetan, bainan inongo loturarik gabe hautabide konkretu batekin. Horrek ekarriko bait luke merkatua areago murriztea eta egunkaria "inbiable" gertatzea.
"El Pais " Baino Popularragoa
"Liberation"ek, kasu batez. joka dezake, berrogeita hamar milioiri dagokion sektore ideoiogikoarekin, gure kasuan, areago murrizteak ekarriko liguke bost mila aletako tirada bat edo eta horrela ez dago "EGIN"eko instalazio eta mantentzerik. "EI Pais"eko formula,ere hertsiegi geratzen zitzalgun. "El Pais" popularrago behar luke izan. "El Pais" estat.ala da, bere merkatua hogeita piku milioi bitante eta bere tirada ehunta berrogeita hamar mila bada. Horregatik ez da Euskal Herrirako egoki. ilalako nahaste bat egin behar izan lenuen, gure publikoa begiratuz, eta grafiko aldetik berdin, ez gutxi "Bild Zeitung" "The Guardian", "Le Monde", ' El Pais" edo holako egunkari kultoetan gertatzen denez, eta ez sobera, arratseko periodikuetan suertatzen denez. Hortaz kanpo sartu genitnen bi orrialde eritzitarako,Euskal Herrian asko debatitzen balta.
Z.A.: Balantze egiterakoan, sailka sekzioka, begiratua, nola ikusten duzu gaurko "EGIN"?
J.R.: Lokaleko orrialdetan ez dago beharhainbat espaziorik hanzoek eta. sortzen duten informazioa zabaltzeko. Askotan laburregiak dira, ematen ditugun berriak orrialde faltagatik, bainan honetan ere, ekonomi arazoak ditugu. Korrespontsalak gogoz hasi ziren, bainan guk ezin izan dugu tajuz erantzun, ez diru kontutan, ezta ere bere berriak publikatzean. Pajinazioa gehitzeak erraztu eta soluzionatuko luke, eta nik espero dut epe labur batetan hola suertatzea. "Euskadi" sekzioa esperimentala da, guk eta "Deia"k asmatua, hartan erreflejatzen da Euskal Herriak dituen tensioaldi guztiak, alderdiak, sindikateak, askotan - komunikatuen bidez jokatu eta abusatu dute, bere indarra neurgaitza dugu oraingoz,. eta horrela gabiltza, zuzenduz, asmatuz, sekzio zailena dukegu."Estatu" sekzioan uste dut behar hainbat eman dela eta aski ongi tratatua, ha sieran beharbada, guttiago hango korrespontsala, bere esperientziaz eta, hemen aritu baitzen. "Internazionala" sekzioari buruz, zera esango nizueke, orain arte, gehiegi tratatua izan dela, beste gai batzuk debekatuak baitziren, eta horien lekua hartua zuela. Horrexegatik, duela bi urtetik oraino hemengo gaiez eta gai politiko zabalez, tratatzea izan dugula baztertua izan da. Orain, uste dut, berriro ardura eta arte piska bat eman beharko geniela. "Eritzi" sailean, badugu beste periodikuek ez duten espazina horretarako.
Kirolei Tratamendu Dignoago Bat
Problematikoa bada ere, uste dut horretan asmatu dugula. zenbaitetan karta andana badator, eta zenbaitetan eskas ibiltzea suertatzen bazaigu ere. Orrialde zentralek behár lituzkete erreportaia orriak batez ere, hasieran guretzat ziren ere, orriak aurreratzeko bide bat. Orrialde horietan ere, esklusitek, oroipenak, erreportaia hanndiak bide eduki ditugu, bsinan ez behar bezainbat erreportajak eguneroko ganzez egindakoak. Zenbaitetan gai gutti dagoela eta, ahal dena ematen da. "Kirol''ei buruz, saiatu gara tratamendu dignoago bat ematen. Geure irakurleek, ez dute, agian, aurkitu orrialde horietan espero zutena. polemiko giroa e.a.. Bestetik Asteartetako suplementua sartu da ere, beste gauzatan ere erabilia,Donostiako zinema bestaldia,

Iosu Barandika: Ez Hain Ona.
losu Barandika, bizkaltarra EGINeko Fundatzaile Batzordeburua dugu.EGIN jaio zedin, hogeita bat gizon izan ziren milioi bana jarri zutenak. Hogeita bat fundatzaile hauetarik, Barandika hogeita batgarrena izan zen. "Los últimos serán los primeros"gaztelaniazko esaera bete egin zen, eta apirilean EGINen buru ideologikoa bihurtu zen. Soziologoa da eta Bilbon lana egiten du,"Colegio de Arquitectos Vasco Navarro" delakoan, azterketa soziologikoak egiten.
Z.A.–~ Azter al ditzakezu EGINeko martxa ekonomikoaren momentuak.
Iosu Barandika: Orain behinizat oso gaizki. Baina ikusi beharra dago egunkariaren momentu- guztiak Lehenengo diru-biltze kanpainan ez ziren elburuak bete. Azken batean batu ziren kontu-partaideen aldetik hirurogei milioi, eta fundatzaileen aldetik berriz hogeitabut milioi. Horrekin hasi ginen, bainan lehenengo alea atera kalera, eta gerenteak garbi esan zigun ez zegoela nahiko dirurik.
Hau jakin bezain laster, nola lor genezakeen gainerantzeko dirua hasi ginen aztertzen, eta azken batean kapital haunditze bat egitea erabaki genuen. Garbi genukeen momentu hartan ez genuela lehenagoko metodoa erabili behar. Izan ere, hasieran fundatzaileak aldebatetik, eta kontu-partaideak bestetik, elkartu gabe egin zen diru bilketa.
Kapital haunditzea apirilean egin genuen,; eta berrogeita sei milioi inguru bilduak izan ziren. Hala ta guztiz ere, hau oso gutxi da.
Beste kanpaina - bat asmatzen
Z.A.:Eta Gaur Egun Zertan Ari Zarete7
I.B.:Orain beste kanpaina bat egiten gabiltza, ehun ta berrogeita hamar milioi lortzea elburutzat hartu dugularik. Honela orain ditugun inbertsioak beteko genituzke, zeren eta hauk hirurehun miliotakoak baitira. Zifra hau lortzen bada, ez dut uste hurrengo urtean gaizki ibiliko garenik. Nahiz eta 1 979an dezifitaren bat eduki, oso txikia izango litzateke, eta guztion artean, bostehun pezeta bana betetzerik izango genuen.
Z.A.: Nola ikusten duzu EGIN, kalidade aldetik eta ideologia aldetik?
I.B.: Nere ustez, gauza inportanteena zera da: egunkari aske bat dela, independientea. Ez gaude partidu baten pean, edo banku baten pean. Geurea denez, geure menpean dago.
Egunero egunero ageretu den egunkaria ikusita, nik uste dut aldaketa bat izan dela. Lehenengo hilabetean ez zen agertzen orain den bezain herrikoia. Dena den herrikoitasun hau gero eta gehiago sakontzen joan behar dugu. Hau eginez gero, gero eta hobeagoa izango da produktoa. Horretarako arazo haundiak daude batez ere espresio askatasuna aldetik . Izan ere, gaurko legea honela denez, posibilidadeak urritu egiten zaizkigu.
- Hala eta guztiz ere, posibilidade: haundiak dande. Egin behar dena zera da: sakondu eta sakondu eta ez bakarrik herriak egiten duena agertuz, baizik eta batez ere kritikak edo azterketak agertuz, bai batek edo besteak egiten duenari buruz. bai instituzioek egiten dutenari buruz, eta baita ere instituzioak berak artertuz.
Honela egunkariak seriotasun bat hartuko du, eta- baita ere, salmentak gehitu egingo dira. Honetan ez dut bildurrik, ez bainago konforme beste batzuek esaten dutenarekin, hau da, egunkaria-herrikoiagotuz gero. salmentak gutxitu egingo direla.
Z.A.:EGINen agertutako zure balantzean joan den irailaren 29an posibilismo politikoaren arriskua aipatzen zenuen. Zer da hori?
I.B.: Posibilismoa nik kanpoan ikusten dut: baditugu tentazioak egoera larri honetan, beste batzuekin eta espainiarrekin kontaktuan jartzeko eta ez dakit zer irtenbide aurkitzeko. Irtenbide hori txartzat hartzea edo kritikatzea hori da egunkariak egin behar duena. EGINek ez ditu irtenbide horik oilhartu behar. Kritikatu egin behar ditu batez ere herriak kalean egiten dituen kritikak erabiliz. Beste edozein egunkari batek txalo dezake irtenbide hori bainan EGINek ezin du. hori eginez gero herriaren beste jokabide batzuk baztertzen ari direla kontutan harturik.

Proporzionalki Nafarroan saldu da gehienbat.
EGINen sorraran espektazio haundia izan zen.

Juan Raman Martinez, dozenerdi bat aldiz poliziaren aurrean
Tailerreteko langileak, kazetariekin batuta.
18-23

GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEgin
PertsonaiazMARTINEZ1
EgileezOTERMIN2Komunikabid

Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude