E.K.A.euskal esta ategiaz


1977ko maiatzaren 08an
Karlista Alderdiari elkarrizketa
E.K.A.euskal esta ategiaz

Karlista Alderdia gaurkotasunez ari da. Lehen eta behingoz bere legeztatzea ezinagatik, eta, ondoren, funtzionaltasunaren aldetik bereizkuntza honek erakartzen dion egoera bereziagatik.
Ez gara hemen egiazko (?) alderdi karlista zein den eztabaidatzen hasiko. Ideologi planteamendu guztien gainetik, bat bakarra da programa zehatz bat finkaturik duen Karlista Alderdia, eta bat bera militantzia eratu bat duena ere. Hitz batez, ez daude bi alderdi karlista, bat bakarra baizik. Bestea, erreakzio fantasma bat baino ez da, jan-txakurrarena egiten ari dena: ez berak egin, eta ezta besteei egiten utzi ere.

Karlista Alderdiak 45 urtetako lastre bat gainditu behar izan du, azken gerra ezagutu ez zuen militantzia gazte batez osatu eta programa oso bat goitik behera burutu. Ez du alderdi barrutitik inor bidali behar izan. Etengabeko proze4ura honetan, ezinbesteko dekantazioaz, integristek berek alde egin dute,ezer eskaintzerik ez zutelako, edota protagonismoa galdua ikusten zutelako.
Gaur egun, Karlista Alderdia hasia da berriro ere herri sustraiaz jabetzen, eta Lizarran zein Zangoitzen eratu izan diren mitinetan nabaritu denez, militante zaharrek aho zabalik aitortu dute "hori dela hain zuzen berek betidanik nahi izan dutena". Bestalde, antzerki talde gazte bat "El Carlismo y música celestial" delako obra aurkezten ari da Iruinean. Jendea arreta handiz ikusten ari da karlismoaren obra kritiko hau, eta bere egiazko aurpegia pixkanaka berriro agertarazten ari da.
Karlismoa gaur egun Euskadin zertan den argitu nahirik, EKA-ko lau militanterekin mintzatu gara. Zaharrenetik gazteenera aipatuz, Manuel Altuna, Epifanio Larrañaga, Jesus Migel Santxo eta Blanca Aramendia, mahai aurrean jarri zaizkigu, denetariko xehetasunak emanez. Elkarrizketa ezezik, gainerako informazio guztia berei zor diegu.
Manuel Altuna "Kanpaxa"k 38 urte ditu. 1962 urtean egin zen militante. Gehienentzat karlismoak fama txarra zuen garaietan, errejimenaren kontrako klandestinitatean ibilia. Gaur egun, Azpeitiako udaldko kontzejala.
Epifanio Larrañaga "Epi". Azpeitiarra hau ere. 36 urte, eta 16 zituenetik militante. Jurramendin egin zen, hain zuzen, 1957. Carlos Hugo etorri zenean.
Jesus Migel Santxo Biurrun. Iruiñean jaio zen orain dela 27 urte. GAC mugimendu harmatuan ibilia. Hiruzpalau aldiz egon da espetxean. Iruiñean, Jaenen zein Carabanchelen. Duela sei hilabete atera zen indultoz,Euskaldun berria, Iruiñeko gartzelan ekin zion euskaraz ikasteari, Koldo Iztueta maisu zelarik. Gaur egun 200.000.-- ptako zigorra du pendiente, amnistiaren alde eraturiko mitin batetan gertatuagatik.
Blanca Aramendi. 27 urte. Zangoitzeko alaba. Ez daki euskaraz. Berak esan bezala: "un currelante más".
Z.A.-- Gaurko politik egoerari buruz, nola ikusten du EKA-k euskal indarren batasuna?
EKA.-- Euskadiko Karlista Alderdia ari da denbora dexente batean bloke autonomiko baten bila. Zentzu honetan, euskal ezker eta eskuinaren arteko zubi egin nahirik aeitu izan gara. Ez da, ordea, posible izan. Orain ezker mailan ari gara batipat.
Z.A.-- Zer oinarri jartzen ziren batasun hari lortu ahal izateko?
EKA.-- Guk hiru oinarri edo baldintza jartzen genituen : amnistia orokorra, demokratik askatasuna eta autonomi estatutua. Bain, esan bezala, ez da posible izan, eta, orain arte dirudienez, ez da batasun hori lortzeko posibilitate handirik sumatzen. Atake handia dago taldeen artean, ikusi-ezina, PNV eta KAS-en artean batipat.
Z.A.-- Eta, zuen alderdia legeztatua ez dagoenez, zer plangintza duzue hauteskundeetarako?
EKA.-- Guk esperantza oso txarrak ditugu arlo honetaz. Ez dugu uste oraingoz legeztatuak izango garenik. Baina hauteskundeetara joateko asmorik badugu. Oraindik ez dugu erabaki beste talde batzuekinaliantza batez edo independiente bezala joango garen. Baina joateko asmoa, behintzar, badugu hintzat, badugu.
Estatu federal mailan 32 probintziatan joatekotan gara. Toki batzutan elkarturik eta beste batzuetan bakarrik, Karlista Alderdi bezala. Valencia-n esate baterako egina dugu oraingoz pliantza, Galizian oraintxe dihardugu, Euskadi mailan ordea, ez da gauza zehatzik erabaki.
Badakigu indar guti dugula, baina gure asmoa ez da gaur diputatu batzu ateratzea, programa bat azaltzea baizik, alderdia potentziatuz eta plazaratuz. Independiente bezala joateko, legeak 500 firma eskatzen ditu kandidato bakoitzeko. Ez dakigu oraindik nola legeztatu behar ditugun firma hoik, baina nolabait aterako gara. 1
Z.A.-- EKA-k ez al du jartzen aldez aurretiko baldintzarik hauteskundeetarako?
EKA.- Gure baldintzak lehen esandako hiru puntu hoiek dira, hau da, amnistia orokorra, demokratik askatasuna eta autonomi estatutua.
Z.A.-- Bai, baina hiru puntu hoik beteko ez balira, EKA joango al litzateke hauteskundeetara?
EKA.-- Bueno, guk hiru baldintza hoik ipintzen ditugu. Gero, baldintzak bete ez arren, berriro aztertuko beharko dugu joatea komeni zaigun ala ez. Eta, komeni, ez partiduari, Herriari baizik. Ze, baldintza hoik betetzen ez badira ez direla hauteskundeetara joango hainbat talde esaten ari dira, baina gero ez dutela beteko iruditzen zaigu.
Z.A.-- Nortzuk osatuko lukete zuek proposatzen duzuen aliantza hori?
EKA.-- Berriro ere esan behar dugu, gu inor baino gehiago burrukatu izan garela indar guztien arteko bloke autonomikoa lortzeko. Hau lortu ezin izan denean, euskal ezker abert'zalearekin bat eginik gabiltza orain, maila honetako batasun bat egingo ote dugun.
Z.A.-- Nortzu dira ezkerreko batasun hori osatuko luketen indarrak?
EKA.-- Azken batzarrean ESEI, EIA, Euskal Sozialistak eta gu bildu ginen. Horrez gainera, han zegoen ere MC; guk uste dugu, bere praxiagatik eta gaur Euskal Herrian duen jokaeragatik MC tartean sartu behar genukeela.
Bestalde, bai ESEI-k eta bai guk uste dugu, ANV ere gurekin egon behar litzatekeela. Baina, gero jakin izan dugu, PNV eta ESB-rekin elkartu nahirik ari dela Nafarroan. Ondorioz, gure bloke honetan sartu nahi baldin badu, ez diogu onartuko hemen bai eta han ez sartzea. Gu ez gara probintzia mailako elkartasunen alde. Uste dugu, hauteskundeetarako batasun horrek Euskal Herri mailakoa izan behar duela, eta ez probintziaka. Hiru lekutan bai, eta batean ez, ez dugu onartuko.
Z.A.-- Eta gainerako taldeak?
EKA.-- Horretaz ikuspegi bi daude gure artean. EIA eta MC-ren aldetik, euskal ezkerraren blokea irekitzea nahi dute ezkerreruntz. Guk esaten dugu, ordea, ezkerra hor amaitzen dela. Ezkerragoan daudenak sartuko balira orduan ez litzatekeela ezkerra izango, ezker-muturkeria baizik, estatala gainera. Guk, noski, demokrata bezala, ezker-muturreko talde hoien jarrera errespetatzen dugu, baina ez dugu nahi hauteskundeetara berekin joatea. Jakina, gu bloke bezala hauteskundeetara bagoaz, eta muturreko hoiek guri botoa ematea nahi balukete, ondo legoke, baina guk proposatzen dugun blokea, ezkerretik MC-raino izango litzateke, eta eskuinetik ANV-raino. Baldintza hauk betetzen ez badira, gu independiente bezala joango gara.
Z.A.-- Hauteskundeen ondotik, parlamentu mailan, nola ikusten duzue zuek euskal estrategia?
EKA.-- Guztion gogotan dago Euskal Kontseilu edo halako zerbait osatzea indar guztien artean. Hala ere, hor nonbait azaldu diren agirietan suma daitekeenez, PNV eta PSOE-ren iritziz hauteskundeetan aterako diren diputatuak Euskal Herriko ordezkariak izango omen dira, Madrileko Gobernuaren aurrean. Guk oraiii arte ez dugu hori onartzen. Ezin daiteke onar.
Kontu izan, gaur egun hogoi indar baldin badaude Euskal Herrian, hauteskundeetan hiru edo lau alderdiren ordezkariak bakarrik aterako direla. Diputatuok aterako dituzten taldeak orain dela bost edo sei hilabete izan ziren legeztatuak, eta abantaila horrekin jokatuko dute. Beraz, berek askatasun osoz eta gu oraindik legeztatu gabe bagaude, ezin esan hauteskunde garbiak izango direnik, cta ezta hortik aterako diren ordezkariak. Herriaren cgiazLo or~lezkariak izango direnik ere.
Hautapen hori bcste modu batez egin behar litzateke, Euskal Kontseilu edota Auconomi Estatutu batez, eta herriak hautatuak. Herri aipatzen dugu guztion ahotan, eta ez gara gogoratzen ehuneko 60 baino gchiago direla ezein talde edo alderditan sartu gabe daudenak. Eta, Herri horrek eskatuko dizkigu gero kontuak, gure desbatasunaren erantzukizuna. Uste dugu garai dcla erakusteko, ezertan ari bagara ez dela alderdikeria bategatik, herriarengatik baizik. Eta guk zentzu honetan hitza emana dugu, karlistok prest gaudela parlamentu horretarako kandidaturik ez ateratzeko, herriak berak aukeratzen ez badu.
Z.A.-- Zeintzu dira ezker abertzalearen autonomi bloke horrek defendatuko lituzkeen punturik nagusienak?
EKA.-- Hamaika dira guztiz, oraindik e'rabat zehaztu gabe: 1- Erabateko demokratik askatasuna. 2- Autonomi Estatutua. 3- Euskara eta euskal kultura. 4- Aukerako soldata eta lanpostu segurua. 5- Arrantzale, nekazari eta langile guztien 6.- Euskal ekonomiaren demokratizapena. 7- Frankismoaren ondorioen kontra. 8Herriaren protagonismoa politik mailan. 9- Ume, gazte, emakume, zahar eta marjinatu guztien eskubideen alde. 10- Sanitari zerbitzuak eta irakaskintza herriaren onetan. 11- Euskal Herriko ekologiaren alde.
Z.A.-- Puntu hauk onarturik al daude?
EKA.- Hitzez onartuak bai, oraindik zinatzeka. Badaiteke ere punturen bat gehiagoz osatzea. Gure aldetik, esate baterako, etorkinei buruzko beste puntu bat sartuko genuke.
Edozein modutan, era batez zein bestez, batasuna lortu beharra dago, gero alferrik izango baita. Orain petralkerietan ibili eta gero Fragak irabazten baldin badu, negarrak ez du balio izango

Epi Larrañaga, Jesus M. Santso, Blanca Aramendia eta Manuel Altuna "Kanpaxa"
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEKA


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude