Albaro Moreno Mintzo Zaigu


1976ko irailaren 12an
Albaro Morenori (Pertur bahituaren anaia) elkarrizketa

Poliziak Ezer Gutti Egin Du Orain Arte
Albaro Moreno Mintzo Zaigu
Uztailaren 23an bahitu zuten Pertur. Gauza harrigarria eta itxoiten ez genuena izan zen. Berehala garbituko zen arazoa izanen zela uste genuen, baina era honetako uste guztiak ustel bilakatu zaizkigu, bahitu zutenetik hilabetea aspaldian iragan zaigularik. Gero eta zailago da esperantzaren zutik irautea eta egunak joan, egunak etorri Pertur berriz ere gure artean ikustea zailago bihurtzen zaigu. Hau dena dela eta, arazoa gehienbat sentitzen dutenengana jo dugu; bere familiarengana hain zuzen. Honela Albaro anaiarekin mintzatu gara eta ondoko elkarrizketa hau izan dugu.
G.-- Pertur bahitu zutelarik, hauzitan sertu zenuten arazoa. Izen ahal da erantzunik? Abokatuek zer diote?
E.-- Hauzitan sartu, bai, sartu genuen, baina hortik aurrera ezer besterik ez. Ezer sartu ez bagenu bezalaxe. Bandresek egiteko guztiak beregan hartu zituen. Hauk eginez gero, Juezari egin ekintza guztien berrien xehetasun guztiak eska dakizkioke. Mementuz lehenean gaude.
G.-- Eta Inbestigaziorik betere egin ahal du poliziak, edo eta zerbait jakin erazi ehel dizue?
G.-- Orain arte ezin Jakin izan dugu ezer ziurtasun osoz, baina zeharkako bideen bidez iritxi zaizkigunetatik, ez dirudi inolaz ere mugitzen ari direnik. Eta kontutan har, denbora gure kontra ari dela eta zenbat eta gehiago luzatu zailagoa izanen dela arazo hau garbitzea.
Frantziako poliziaren jokoa saiatu nahi dugu, batez ere hasera batetan ibili zen moduagatik, haiek mugiterako bahitzaileek denbora franko izan baitzuen gogoko zuten guztia egiteko.
G.-- Zer die Espainiako Poliziek?
E.-- Agian behin behineko formula huts batzu gordetzeagatik bakarrik, zenbait galdera egitera etor zitekeen, baina ez da horrelakorik inondik ere izsn. Eta beste gertakizun batzuetan egin duten antzera, Behobian eta horrelako leku jakinetan inbestigazio batzu beharrezko ziren. Horrelakorik ez da fitsik ere egin. Noski, interesgarri ez zaien neurrian, ez mugitzea normaltzat jo genezake, baina formula hutseko errejistrorik bat ere ez dugu ikusi, nahiz eta denuntzia behar zen moduan egnia izan.
Okerragoa zera da ordea, poliziaren pasibotasun honek joera honetako jendea ekintza hauen egitera bultza dezakeela eta berriz ere bahiketak ikusteko arriskua dugula. Hain zuzen, orain gutti, pertsona bat bahitu asmoz kotxe batetan sartu zuten, eta, hura interesgarri ez zitzaiela ikus ondoan, libre utzi zuten. Dirudienez, bahiketa, Balentin Sologaiztua jaunaren kontra egin nahi zuten.
G.-- Polizia dato eske ale beste edozei narrazoirengatik, Pertur-en arazoaz zerbati garbitzeko asmoz joan al zitzaizuen?
E.-- Ez, baina joan den hilaren 14ean Handarrabian jaialdia izan genuen, eta arreba gazteenak hitzegin zuen. Kontatu ere kontatu zuen, egun horretan bertan Donostian Izan zen manifestazioa nolaz izan zen zanpatua; Pertur askatzeko laguntza, eta, denon batasuna eskstu zuen. Jendeak berotasun handiz erantzun zuen. Hurrengo goizean, etorri zen, bai, polizia, baina arreba komisariara eraman behar zutela deklaratzera, esan ziguten. Bere datoak eta jaialdian zer esan zuen galdegin zioten, ondoren libre utzi zutelarik.
G.-- Egin diren Pertur-ea aldeko manifestazio guztiak oso gogorki izan dira erreprimituek. Zer Irizten diozu jokabide horri?
E.-- Manifestazioak egiteko baimenik ez ematearen kontuan etorri zitzaigun bigerren karta, burokrazia eta nahastearen antologiazko eredu osoa zen. Karta haretan zerabilten argudio nagusia hau zen: bahiketa ez zegoela erabat frogaturik eta, horrexegatik, ez goela manifestaziorik egiteko arrazoirik aski.
Honetara Albaro-k, Komisario jaunarekin izan elkarrizketa baten deskribaketa egin digu mimika, ahots berexi eta guzti. Agian, barnean daraman haserre guztia azalduz.
G.-- Prenseren erantzun eta jokebideaz zer inpresio jaso duzu? Hasteko, beste Herrialdeetako prentsak zer Jerrera izen du?
E.-- Estranjerian oso-oso gutti argi- taratu da gure anaiaren arazoaz; hau, besterik gabe, grabe baldin bada, are grabeago izan daiteke benetan «Ben Barka -arazo baten aurrean gaudelarik. Prentaaren erantzun hori ikusirik, Venezieko Bienal-era zerbait aurkeztea pentsatu genuen. Euzkadiri zegokion zatian gertaturikoa azalduz.
Gainera lotsagarri zaigu, Frantziako Estatuko prentsaren Jokabidea, bere babespean onarturiko politik errefujiatu baten bahitzea izan delarik, ez baitu behar bezalako erantzunik eman. Are gehiago hau dena, demokratiko eta ezkertiar esaten den prentsa batekin. Kontuan har gainera, Pertur, aurrez amenazoak jasota zebilela eta Frantziako poliziak bazekiela honen berri.
G.-- Eta Espainiako Estatuko Prentsa ett komunikabideek zer?
E.-- Agi denez, ezin sar nezake Espainiko Estatuan zehar zabaltzen den prentsa guztia zaku berean. Esan dezaket, hori bai, "EI País"ek informazio ona eman duela, "Pueblo»k berriz oso txarra eman duelarik. Telebista eta irratiari buruz, TVE delakoak osomso gaizki Jokatu du dena isildu duelarik eta Inolako posibilitaterik ez digulark utzi hitz batzu esateko.
Orokorki, komunikabide kontserbadoreenak (Pueblo, ABC, Ya...) erabat isildu ez dfrenean, Berazadiren arazoa gertstu zenean eman kronikez oso bestehko moduz aurkeztu dituzte oratngo honetan; beste horrenbeste esan daiteke bi poilzia bahituen arazoa gertaturikoan, zabaldu ziren berrien aldean.
Ondotki eskala zabal bat bada baina gezur-ontzikerian, TVE dugu txapeldun, hitzerdi bat esateko ere unerik ez digularik utzi. Are gehiago TVE korriunikabide ofizial bat delarik Gobernuaren jarrera ofizialaren kontra aritu delarik, Gobernuak era guztitariko terrorismoak gaitzesten dituela bait dio.
Halaz guztiz, hilabete Iragana delarik, oraindik ere Pertur mintzatuz ari baldin bagara, batez ere Herriak egin mugikete ieta mahifestazioei esker tzan da, eta benetan hau zaigu baliagarri eta etorkizunerako erantzun baten neurrl.
Negatgarri eta mingarri zaigu haatik, TRIUNFO astekariaren Jokabidea, fitsik ez batt du aipatu gure anaiaren
G.-- Honetara, Euzkadiko komunikabideen balorezioa geiatzen zaigu...
E -- Euzkadiko komunikabideei buruz, Gipuzkoako egunkariak ez dira preseski objetiboak izan, haatik El Diario Vascok, elkarrizketa bat osorik argitaratu zigun eta editorial bat ere egin zuten bi aldetako terrorismoa gaitzetsiz. "La Voz»-ek hau ere ez zuen egin, Nafarroan "Dario de Navarrak» bere mailan nahiko ondo bete du bere egitekoa. "EI Correok», "Diario Vascok» bezainbeste.
Orokorki. lehen denboretan, izan eta aipa zitezkeen gauzarik nahasienak argitera zituzten, ez dak1gularik zer oinarrirekin skin zioten era horretako Jokabideari. Gure ustez, gaitz handis ekarri dio ekintza molde hor'rek arazoaren argitzeari. Hau dena egunkariez.
Aldizkariei buruz, ePunto y Horakondo erantzun du bai eta Z. ARGIAk ere. Prentsa honek Informatu bakarrik ez baina gertakizunek izan duten garrantziaz jabeturik, Jendea mugi erazten saiatu dira. Jarrera hau oso eskergarri zaigu.
G.-- Amnesty Internetional delakoerekin zerbait egin ehal duzue? Agian internazionalki presionatzeko bide egoki gerte liteke...
E.-- Ez dugu oraingoz ezer ere egin. Halaz ere Pertur-en arazoari buruzko informazio guztia bil dezakegu eta Amnesty-ra bidal. Askatasuna koek, boletin bat argitaratu zuten espreski Pertur-i buruzko informazioa zabaltzeko. Boletin hori, mundu guztira izan da zabaldua baina, arrakasta, eskasa izan da oso. Le Monde-k, informazio ttipi bat atera zuen. Sud-Ouest-ek ere zertxobait, baina, hortik aitzina, ezer gutti! Eta kazetariek informazio honi hain inportantzia gutti damaiotelarik, zaila da jendea esnatzea ata mugitzea.
G. --Familian presio eta emenezorik jasan behar izan ehel duzue gerogotik?
E.-- Ez da bereziki horrelakorik Izan. Halaz ere orain denbora gutti, bere buruari «liberatu» deitxen zion norbaitek telefonoz hotsegin zigun, egundoko gauza estrainoak eeanez. hala nola ETAkoekin hartuemanetan Jarri nahi zuela eta ea guk zuzenbideren bat lortzen ahal genion... Gauza honek erabat harriturik utzi gintuen Inolaz ere zentzurik ez bait zuen tetefonoz hotsegite harek. Gainera Jokin Gorostidiren laguna zela eta esku artean oso gauza Inportantea zuela ziurtatu nahi zigun. Han bertan moztu genuen elkarriiketa eta geroztik ez da horrelakorik ez bestelakorik i~n.
Honeraino Albero Moreno Bergaretxe,Perturren anaiarekin elkarrizketan. Arazoa luzatuz doa,, eta inork ez du berririk eta horrelakoetan erantzun bat eman beharko luketenek, eskuak garbituz dihardute. Laeter berririk henen ahal da...!
Estepan Aldamiz-Etxebarria

Pertur
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazPERTUR1
EgileezALDAMIZ1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude