Urte berri, zer berri


1976ko urtarrilaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Baserritar bati elkarrizketa baserritarren egoeraz.

Urte berri, zer berri
Urtearen haseran denok egiten dugu amets eta denok nahi genuke pasa den urtea baiño hobexeagoa gerta dakigula datorrena. Baserritar bati galdetu diot:
- Zer eskatuko zenioke ba urte berriari?
- Osasuna, lanerako gogoa eta alferreko lanik egin beharrean ez gertatzea.
- Zer esan nahi duzu?
- Baserrian lanik ez da faltako; beraz, egingo dudan lanak eman diezadala probetxu.
- Hortarako zer behar da?
- Lehenengo eguraldia. Gure lanak alferrik dira eguraldiak laguntzen ez badu. Neguan Izotza eta elurra beharrezko dira. Belar ontzeko garaian, eguzki beroa ere bai. Euria sarri behar dugu, lehorteak penatu ez gaitzan; baiña az gehiegi, lanerako giroa izan dadin. Bustitea, lehortea bezain kaltegarri gerta daiteke.
- Besterik?
- Gu katearen mailla bat gara saltzen dugun jeneroa sortzeko. Lurrak, behiak makinak, eta abar, behar ditut esnea eta haragia sortzeko. Abonoak, belazeari botatzeko behai ditudan ongarriak, 5 peztatik 7ra igo dira joan den negutík honera; behiek jango duten belarra garestiago aterako zait beraz, eta haiek emango duten esnea ere garestiago saldu behar nuke... pentsuarekin berdin, eta esnebehiok azken bolada hontan eraman duten ziztuarekin...; pentsa ezazu, behi pare bat erosi beharrean gertatzen banaiz; eta ikuiluan urtean bi behi sartzea, ez da beste munduko gauza, hoiek ere zahartu egiten dirata.
- Erosi behar duzuna garestitzen den adinean saldu behar duzuna ere garestitu dadila; iaz hainbat Irabaziz gero konforme zinateke?
- Galda iezaiozu kaleko langileari iazko jornalaz konforme ote den... bizimodua gora doala eta gauza berak erosteko, diru gehiago behar duela, laster esango dizu. Nik ere, ala beharko dut ba famitia mantentzeko? Lehen bezain gaizki bizitzeko ere, pezta gehiago atera beharko ditut, nondik edo handik.
- Kaleko langillearen jornalarekin konforme al zinateke ba?
- Urruti gaude gu kaleko langillearen maillara Iristeko. Ale bat nahikoa da muestratarako. Langileari seguruak ordaintzen dizkio, gaixotzen deneko mediku eta botikak. Gu, iazko urte hartan iritsi gara botiken erdiak seguruak ordaintzera. Beste erdia geure patrikatik ordaintzen dugu. Eta, ez pentsa, pauso aundia izan da gero erdia bederen paga diezagutela iristea; aurten osoa seguruak pagatzen duela jarriko baligute...
- Bai, gizona, hoinbeste egingo du nekazaritzako ministro berriak. Jakin go zenuen ba, gorbernua aldatu der hontan, nekazaritzako ministroa ere aldatu dutela?
- Horrenbeste bai; baiña zer moduzko gizona dugu?
- Virgilio Oñate Gil ditu izen deiturak. Madriden jaioa da, injenieroa, 51 urte omen ditu. Lehen ere nekazaritzako ministerioan subsekretario izana da 1974garrengo martxora arte; eta jakingo du, noski, nekazaritzako berri. Madrideko jende horrek ba ote daki gero, behiei esnea eman eraztea zenbat kostatzen den!
- Zer eskatuko zenioke ministro berriari?
- Nik zer dakit ba. Otsaillean esnearen prezioa altxatu behar dela ez haztutzeko... eta haragia kanpotik ekartzen ez aritzeko... guk sortuko dugula emen nahikoa, pentsua merke izanez gero...
- Bai eta garagarra, baba eta beste aleak sortzeko soroan lanean ari diren nekazariak ez al dute bizi behar?
- Hori zegok ba hemen! Denen gustora ez baitu sekula euririk egiten. Batzuentzat ondo datorrena, besteentzat gaizki. Zuk esan, zu zeuk zer eskatuko zenioke baserritarrentzat?
- Nik? Segurantzia. P1an bat egin dezatela baserritarrok betetzeko modukoa. Bide bat marka dezatela eta bide hortatik doanari bederen, irabazpide bat, bizibidea segura diezaiotela.Bestela, zekorrak esate baterako, gaur balio du baiña hurrengo boladan ez dakizu zer egingo duen, eta, beti itsu itsuan ari behar duzu lanean.
- Hori ere ha1a da. Orduan jakingo genuke behintzat utzi ala heldu, aurrera ala atzera egin. Eta ez dirudi asko eskatzea litzatekeenik.
- Ez pentsa hain errexa denik ere.
- Guk behar dugun guztiak goia jo duenean, gure jeneroak lehen bezain merke emanta bizimodua ateratzen ere, ez da erraxa. Ez ote dugu ba bururik altxako?
- Bai, gizona. Orain arte etsi ez duenak, orain ezin etsiko du behintzat.
José Alkiza
8


GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
EgileezALKIZA1Ekonomia

Azkenak
Nazioarteko martxako euskal herritarrak Kairotik
“Gu atxilotzen ari dira martxarekin fokua Palestinan jartzen ari zelako”

Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]


Subflubiala Ez! plataformak kanpaldia egingo du Leioan asteburuan

Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.


2025-06-12 | ARGIA
Gazarako Martxan parte hartu behar zuten herritarrak atxilotzen hasi da Polizia Kairon

Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek. 


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude