Gure egoera irakurtzeko zenbait mintzaira erabili ohi duen artista


1975eko ekainaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Rikardo Ugarte de Zubiarrain eskultoreareik bere obraz
Rikardo Ugarte de Zubiarrain
Gure egoera irakurtzeko zenbait mintzaira erabili ohi duen artista
Rikardo Ugarte de Zubiarrain, 1942ko Abuztuaren 6an, Pasai San Pedron jaio zen. Elkarrekiko erakuste askotan hartu izan du parte, bai erakusketa nazionaletan bai atzerrikoetan. Gure artean Donostian, Zarautzen eta Ordizian erakutsi izan ditu bere obrak. Madrid, Villafames (Alicante) eta Sevillako Moderno eta Oraingo Arte Museoetan bada honen obrarik; halaber, Donostiako Zentenario enparantzan, Tenerifeko Ramblan eta Barcelonako Mediterraneo Autopistan ere. Eskulturaz gainera, margoketa, grabadua eta literatura ere egin ohi du. "Premios Literarios Ciudad de Irun 1970" delakoan Saiakera saria atera zuen. Azken aldi hontan, Donostiako San Telmo Museoan bakarkako erakusketa handi bat egina du, han aurkeztu ditu bere Hosdun Egiturak. "Espirituarendako Kanpai saila". Gure egoera irakurtzeko zanbait mintzaira erabili ohi duen artista duzu, beraz, Ugarte. Euskal eskultore gazteen artean interesgarrienetarikoa ari zaigu bihurtzen.
Nola hasi zenuen artist bizitza?
15 urte nituelarik ekin nion margotzeari eta margolari ororen bidea ibili dat. Cobreros Uranga izan nuen irakasle eta orduan aurkitu nuen inpresionismoa. Pepe Cams-ek ere eman zidan bere ukitua. Egungo artea zer den, ordea, Donostian ospatu zen Oraingo Artearen Erakusketa Handian aurkitu nuen; han ziren Txillida, Oteiza, Lucio Munoz, Saura, Chirino, Soria eta beste zenbait. Orduan ikusi nuen herrian zer egiten den.
Rektangularismo aroan hasi nintzen lanean, zenbait kondro eta hesol batzuk margotu nituen Donostian. Hemendik eskulturara iragan nintzen. Mintzaira batek, noski, beste batetara eraman niduen ia ohartu gabe. Barruan zirakidan, eta halako batez eskulturgitzan aurkitu nuen neure burua.
Zergatik hasi zinen margotzen? Ager ezazu zeure burua eta obra.
Deitu egiten zidan pinturak eta zerbait eman nahi nien besteei.
Ez nintzen hasi, gustora pasatzen nuelako; gaizki ibiltzen naiz bai lehen bai orain sortzen ari naizelarik. Ba nuen neure sensiblitatea eta neure mundua. Hala ekin nion lanari.
Zein izan ziren zure lanaren urratsak?
Pixkanaka arazo tekniko eta formalei eman behar izan nien aurre. Intuizio hutsez gauzak eginaz joan nintzen, gero egiten nuena arrazoitzen saiatzen banintzen ere. Sinesten dut iluna. Baina halako batez, zailtasunak garaitu nituen eta beste mintzairez hasi nintzen neure barrua adiarazten: pintura, eskultura, grabatua, literatura. Musika ez dut ukitzen baina interesatzen zait hori ere. Orain argazki eta zine sailetan ari natzaizu zerbait.
Mintzairen harreman eta bateratze honek ez ahal zaitu nahasten eta galtzen errealitatea jasotzean?
Ez nau nahasten, alderantziz baizik. Mintzairak elkarrekin eihotzen eta ezkontzen dira. Astia da neretzat kontua, ez mintzairak. Denbora motza da eta nahi baino azkarrago lerratzen dena; ezin edan nahi guztia.
Gainera nere izaeragatik kosta egiten zait neure barrua agertzea eta horregatik dut idazten, pintatzen eta zizelatzen. Baina ez dakit egiten du dana ona denez.
Esateko zerbait dudanean, orduan bilatzen dut adiarazteko era bat, ez alderantziz. Bizitzako zerbaitek, gizonaren arazoren batek, neure inguruko edezerk axolatzen nauenean ekin ohi diot lanari. Ez naiz utopiez axolatzen, gauza zehatzez baizik. Nor bere ingurukoa aldatzen saia baledi, mundua aldatuko litzateke.
Ez ahal derizkiozu burgestto edo bakarkoi postura horri?
Ez dut uste pinturaz eta eskulturaz iraultza handi bat egin daitekeenik; bai, ordea, jendea gerta daitekeela iraultza hori egiteko. Arteak hobetu dezake errealitatea, ahal duen neurrian. Lagun diezaioke jendeari bere buruz pentsatzen. Zuri dena zuri ikusten eta beltz dena beltz.
Gizon atsegina duzu Ugarte de Zubiarrain, xehea tratuan hertsi xamarra. Egin egiten ditu bere lanak, baina kosta egiten zaio aditzera ematea. Dena den elkarrizketara irekia dago, interesgaria da, hala nola barnekoia. Flor Monsegur, artistaren emaztea ere, gurekin daukagu larunbat euritsu honetako solasaldi honetan. Bitartean, semea indioetara ari da jolasean aitaren eskultura ireki batetan.
Errespeto osoz egiten dut neure lana eta jendeak ere errespetoz begira dezan gustatzen zait, hurbil dadila ikustera aurreiritzirik gabe, frustraziorik gabe, grinarik gabe. Eskultore euskalduna nauzu eta euskal lan bat egiten saiatzen natzaizu; baina mugabetak eta etiketak beldurra ematen didate. Arteak zerbait eman behar duelakoan nauzu eta erroturik egon behar duela, agertuko zaizkio erroak, sustriak nondibait. Ene ustez, obra hauetan azentoa da garrantzizkoena; mintzaira nola figuratigoa hala abstraktoa bigarren tokiko gauza da; eta hori neri oso laket zaidalarik abstrakzioa egitea. Gauzen maina, izpiritua zait interesatzen ez eiteak, formak. Barnemuina, ez itxura. Ene obrak onak diren ala ez dut nik esan behar, publikoak eta kritikak baizik. Neure lana ez dut galeria edo eta guti batzuentzat egin nahi, kaleetan eta enparantzetan ipintzeko baizik, jenderik gehienak ikus dezan.
Zer asmo duzu eskuartean?
Orioko Laurgain parkeoren urbanizazioa eratze lanean ari nauzu. Tarteak, aparkamenduak, jolastokilak jatetxeak, dena. Diseinu orokor hau zait interesatzen, eskultura puska baino gehiago. Beti izan zait interesgarriago eskultorea, gizona, eskultura bera baino. Eskultura pieza bakarretan ere ari naiz lanean; erosleak pieza bakarrak nahi ditu, gehienbat.
Gainera, azken aldi honetan, Tenerifeko Ramblarako eskultura egin nuenez gerez eskulturak behar duen margoa ari nauzu ikertzen: naranja, horia, gorria. Ez nahiz gehiegi axolatzen texturaren kalitateaz. Azkenik Barcelonan, Valencian, Madriden eta Bilbaon (Azaroan) erakusketak egitekoa naiz.
Zenbat eskatu ohi duzu zure lanagatik? Eta zergatik?
1.000 eta l.000.000 pezeta tartean balio izaten dute ene lanek. Lan bakoitza eta bezero bakoitza zein-nolakoa den. Merke-garestia obraren kalitateari eta eroslearen ahalmenei loturik dago. Inork zerbat nahi duela, ene obraz interesatzen delako ikus dezadanean, ez naiz prezioaz gehiegi axolatzen, akordio batetara heltzen gara. Gainera serie tankeran ere egiten ditut obrak, merkeagotze arren. Baina jendeak nahiago ditu lan bakarrak.
Zer derizkiezu emakume eskultoreei?
Oraingoan alderatziz behar dizut erantzan: eskultura interesatzen zait eskultorea baino gehiago. Artea ez dago kuntza bati lotua. Teresa Egibarrek (Madrideko eskulakoak) adibidez gauza oso interesgarrisk egiten dizkizu.
Esan iezadazu, azkenik, agudo, zer oroiztatzen dizuen hamar hitzok:
Herria
Batzuetan masa Indibidualitate multzoa baledi hobe.
Lana.
Izerdia, isiltasuna.
Jolasa.
Sorketa.
Artea
Gizona
Eskultura
Burdina
Jatorria.
Euskalduna
Galeria
Marchand, dirua, negozioa.
Dirua.
Ezberdinkeriak. Batzuetan, tamalez, beharrezkoak.
Emakumea
Gizona.
Esan atseginen zaizun hitza.
Izarra
Baina gau honetan, Rikardok lan egiten duen eta bere eskulturak pilatzen dituen tallerretik irten naizenean, ez dago izarrik, euria eta haizea besterik. Izarrak eskultoreak ohostu dizkio gauari. Gogotik ari du euria eta zeharo blai eginik heldu naiz etxera
Edorta Kortadi Olano
8

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\UGARTE2
Pertsonaiaz\UGARTE2
Egileez\KORTADI1\Kultura

Azkenak
Azken hamar urteetan %21 jaitsi dira iktus kasuak Nafarroan

2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.


2025-06-27 | ARGIA
Gatikako azpiestazio elektrikoak 2028an egon beharko luke martxan

REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera. 


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


2025-06-27 | Elhuyar
Adimen naturala

Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz... [+]


2025-06-26 | Enbata
“Bertzelako mundua” nora joan zaigu?

Klimaren aldeko mundu mailako martxak oldar handia hartzen ari ziren 2018tik 2020ra, mundu mailako osasun krisia piztu arte. Hasieran krisi horrek mundua hobera aldaraziko zuelakoan ziren asko, baina oraingoz hasierako itxaropen hari gailendu zaizkio mesfidantza, etsipena eta... [+]


EH Bilduk manifestazio antifaxista egingo du azaroaren 22an Bilbon

Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.


2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


Euskara osasungintzan

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.


Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Eguneraketa berriak daude