DANIEL LANDART ANTZERKIGILEAREKIN


1975eko maiatzaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
DANIEL LANDART ANTZERKIGILEAREKIN
Daniel Landart aski ezaguna da gure artean, ipar aldean bezala hegoan. Nor ez ditu irakurri edo ikusi bere antzerki ederrak? Behar bada, eta asko gara horrela pentsatzen dugunok, Daniel Landartek beste jende gutik ez bezala egungo ipar aldeko soziopentsamendu bat borobiltzen ari da bere antzerkien bitartez. Eta zergatik ote da hori horrela, hots, herri egoera antzerkien bitartez ematea alegia?
Noiz eta non jaio zinen?
Ni Donoztirin jaioa naiz. Donoztiri Hazparnetik hamar kilometrotara dago eta Baionatik hogei eta hamasei kilometrotara. l916 jaio nintzen.
Eta gaur non bizi zara?
Orain Mugerren bizi naiz: Baionatik sei kilometrotara eta Hasparne aldera dago.
Esan iezaguzu, lehenik, zure lehen ikasketak nola izan ziren?
Haur denboran izan naiz beste guztiak bezala nere herriko eskolan, Eta gero Hasparnera igorri ninduten kolegio batetara. Bainan nere osasuna txarra izanik esturioak ez ditut segi ahal izan.
Zure idazteko joera noiztikoa da eta zer gauza idatzi zenuen lehen aldiz?
Orduan, nola estudioak ez nituen segi ahal. Baionara etorri nintzen eta hemen mediku edo sendagile batek aztertzen ninduen eta hasi nintzen ikasle bexala moldategi batetan lanean. Inprenta hartan egiten zen euskal kazeta bat "Gazte" izena zeubena, eta hango artikuluekin eta kazetalariekin harremanak ukan nituen. Orduan sortu zen ene baitan idazteko gutizia edo nahikeria. Gehiena "Gazte"-n idatzi nuen. Baita "Herrian", "Gure Almanakan" eta bereziki eta gehiena "Enbatan" ere.
Zure idatz lantxo haiek nolakoak ziren gaiaren aldetik?
Gai aldetik ziren gazteen kezkak goiti-behitiaz. Bai! orduan katoliko talde batekin lana egiten nuen, eta, noski!, katolizismari edo kristautasunari buruz asko idatzi dut. Gero, batez ere, politika sailean edo aberri mailako burrukan idatzi dut.
Noiz hasi zenituen ordea, lehen gauza trinkoagoak?
Ene lehen poemak eta artikuluak idatzi nituen hamasei urtetan. Eta hamasei urtetarik hogei urte arte asko poema idatzi dut. Bainan antzerkiari lotu naiz hemezortzi urtetan, batez ere bi itzulpen egin nituen. Lehenik, "Odol Ezteiak" Federico Garcia Lorcarena zen eta bestea "Amaren Harmak" Bertolt Brechtena. Bainan hirurogei eta hamarrean idatzi nuen beste antzerki bat eta hori jendetalde haundirat ateratzeko, izena zuena "Bai ala Ez". Hori egin aintzin, itzulpen horien ondoan banituen ere beste lau-bost antzerki eginak ikasle bezala, oso txikiak, oso laburrak, eta inoiz emanak izan ez direnak.
Antzerki labur hauen izenak zein diren esan iezaguzu.
"Mendiko Bakea", "Hilak Hil", "Herra eta Nigar"," Gure Haurra", "Irunako Bestak", "Ostatuan" eta "Hihiztariak". Azkeneko hiru hoietan ensaiatu nintzan bi antzeslariekin bakarrik egitea hamabost edo hogei minututako batzuk.
"Irunako Bestak", "Ostatuan" eta "Ihiztariak" antzerki laburretan, ez da horrela?
Bai, hori da! Horiek irri egiteko ziren. Orain irri hori ez dakit ere jendeak on har dezakeen. Badakizu, eh!, duela hamar urteko historioak dira eta geroztik gauzak asko aldatu dira.
Antzerki labur saila honen ondoren itzulpen antolamenak saila dator. Lehen itzulpena "Odol Ez talak" Federico Garcia Lorcarena da. Antzerki hau Parisen egon zinaneko garai batetan lehen aldiz ikusi zenuen. Frantsesetik itzuli zenuen.
-Bai, hala da!
Eta itzulpena baino gehiago antolamena bat izan zela diozu. Zer gatik?
Bakoitzak bere poesia sentitzen du. F.G. Lorca-ren poesia zinez itzultzeko beharko nuen jakinen lehenik hizkuntza, gaztelania. Eta nik hori frantsesetik hartu nuen eta nere erara itzuli dut. Ez dut, nahi baduzu, hitzez hitz itzuli batez ere poesia mailan. Besteak danak hitzez hitz egin ditut bainan bere poesia ez.
Zure lehen itzulpen-antolamen-lan honetan, zer gauza berririk ikasi zenuen?
Senditu nuen F.G. Lorcak bazuela.. ez dot esplikatzen ahal. F.G. Lorca irakurri eta ikusi nuelarik halako nigan gorderik daukan indar bat sortu zidan eta haren poesiak, haren indarrak eman zidan neri ere izugarrizko lanerako gutizia. Ikasteko, zer ikasi nuen, ez dakit zer ikasi nuen... sortarazi zait.
Hurrengo zure itzulpen-antolamena "Amaren Harmak" Bertolt Brechtena zen.
Antolamen bat zen bai!, hau ere. "Odol Eztaiak" 1965ekoa da. "Amaren Harmak" 1969koa. Birate honetan lehen aipatu ditudan antzerki labur horiek egin nituen. B. Brecht idazle haundi bat delako, lehenik, berarengana jo nuen. Bigarrenik, gaia interesgarria iruditu zitzaidalako.
Bi itzulpen-antolamen hauk besterik egin al duzu?
Ez! Ez!
Zergatik?
Orduan pentsatu nuen nihaur gehien nintzela eta ensaiatu nintzen antzerki haundi bat egiten. Horrela sortu zen "Bai ala Ez". Bainan esan behar da ere, hamasei urtez geroztik beti Larzabalen eta Monzonen antzerkietan nihaur jokatu nintzela. Aski ikasi dut Larzabalen obrak piska bat estudiatuz: ba gure Herriak zer nahi zuen ikasi bait nuen. Eta orduan, nere barneko, familiako eta inguramenduko kezka batzuk sartu ditut nere herrikei euskaran, nere egon guztietako hitzekin, eta badirudi jendeari asko gustatu zaiola zeren ez zen prediku luze bat bezala edo norbait mintzo populoari, bakarrik egun guztietako kezkak, egun guztietako problemak aipatzen nituen. Monzonen obrak ere aski irakurri nituen hamasei urtez goitik.
Monzon eta Larzabal aipatu dituzu. Hauen obren artean zuretzako zein obrak, batez ere, gehiena lagundu zizuen ikasten lan hartan?
Larzabalek asko idatzi du, uste dut ehun bat idatz lan baino gehiago. Eta horietan esan daiteke idatz lan haundiak izan direla "Etxahun", "Bordaxuri" eta bere ziki onena eta haundiena "Matalas". Monzonen antzerkiak badute biziki F.G. Lorcarenan irudi, bereziki "Menditarrak" deituriko antzerkiak. Maitena izan zait neretzako "Menditarrak" eta gero "Hazparneko Anderea", eta azkenik , "Eneko Bizkai eta Maria Lorea".
Zer diozu zuk aipatutako Larzabalen hiru antzerkien gaiaz?
Nik pentsatzen dut Larzabal berak pentsatzen dituen istorioetan baino askoz hobeki antolatzen dituela bere antzerkiak gai historiko bat hartzen duelarik. Eta hor dira, lekuko, "Borda Xuri", "Matalas"...eh!, eta horiek antzerki historiko batzuk ziren.
Eta Monzonen kasoan?
Monzonen antzerkia, egia esateko..., pentsatzen dur Monzonen antzerkia gehiago irakurtzeko dela ez eta antzesteko. Monzonek zernahi poesia sortzen du, eta nik biziki sentitzen dut haren poesia bainan ez dut uste herriak hainbeste maite duenik. Nahiz mementu batez, urtero urtero, Monzonen antzerkiak jende asko biltzen zuten.
Denbora guti dugu eta goazen aurrera! Orain, berriz ere, pasa gaitezen zure antzerkietara. Lehen antzerki luzea izanen litzateke "Bai ala Ez", mila bederatzirehun eta hirurogeita bederatzian idatzia. Honen gaia zein da?
Antzerki horretan euskal familia bat hartu dut. Etxekoandrea alarguntsa da eta hiru semealaba baditu: bi seme eta alaba bat. Bakoitzak bere ikusmoldeak baditu. Hiruen bitartez Euskal Herriaren den giroa edo sozietatea ikusten edo joten dut, erakutsiaz gure etsiak edo gure adiskideak zein diren, edo bederen nork zer joko daraman. Donibane Lohizunen emana izan zen (1970ean). Nihaur harrituta gelditu nintzon pixka bat, zeren, sala edo areto guztia bete betea izan zen.
Antzerki hori zein taldek eman zuen, eta, zenbat lagunek osatzen zuten talde hori?
Antzerkiak hartu zuen indar berri bat hirurogeita seitik goitik. Eta gure mania zen antzerkilarien biltzarra. Esan nahi baita herri txikietan ziren teatrolari onenekin talde bat egitea. Horregatik mila bederatzi ehun eta hirurogei eta zortzian eman genuen, beraz, Larzabalen "Matalas". Geroztik talde berarekin eman genuen "Ibañeta", hau ere Larzabalena. Eta hirurogei eta hamarrean, talde berak, edo ez bait dira aldi guztiz jokalari guztiak berak behar, talde berak eman zuen "Bai ala Ez". Bederatzi lagunek egin zuten antzerki hau.
Gaurko saioari amaiera eman beharrean aurkitzen gara. Eta, halere, zure lehen antzerki luze bat besterik ez dugu aipatu. Dolu da! Bainan denbora asko baino lehen berriz ere, elkar hizketatuko gara. Zuk zerrorek ere parte hartu zenuen "Bai ala Ez" antzerkia emana izan zenean. Zergatik teatrogilez gainera zara teatrolari? eta noiztik hasia zara teatrolari bezala?
Batzutan tetrolari naiz, bai! Eta asko gustatzen zait tetro egitea. Hirurogei eta hirutik goitik hasi nintzen teatrolari. Nik antzertu nuen lehen antzerkia "Etxahun" zela uste dut, Mugerreko taldearekin emana.
Eta, gaurkoz, amaitzeko esan iezaguzu zein diren zure beste antzerki luzeak. Eta lehen agindu bezala, laister berriz ere zurekin mintzatuko gara.
"Noiz" hirurogeita hamarrean egina; "Hil Biziak" hirurogeita hamabian eta hirurogeita hamairuan egina; eta "Xuri Gorriak".
Aurrera bada bide beretik, Daniel Landart. Eta agindu bezala laster arte esanaz agurtzen zaitugu.
Nahi duzun arte eta esker anitz zuri!
URZOLA
"BAI ALA EZ" antzerkiaren azken zatia. Ezkerretik eskuinera: Paul Etchemendy, Michel Brust, Pettan Elissalde eta Dominique Esponde.
"HIL BIZIAK" deitu antzerkiaren egilea: Daniel Landart eta bere ondoan Gracie Etchebéherè .
1

GaiezKulturaAntzerkiaBesteak
PertsonaiazLANDART1
EgileezURZOLA1Kultura

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude