Segurak Ez Du Urpean Ito Nahi


1975eko apirilaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Urtegia egin nahi dute Seguran
Segurak Ez Du Urpean Ito Nahi
Noren zerbitzutan ito behar duen jakin nahi du. Hibaiak eta errekak erretzen eta usteltzen ari dira
"Herri hau ez da asko aldatu, lehen eta orain, beti berdin dirau" zioen Segurara etorri zen batek.
Eta hala da. Goierriko herririk famatuenetako bat izan bazen ere garai batean, ez da sartu gaurregungo abiadan. Ez da erabateko aurrerapena herria etxez eta industriz betetzea, baina aintzinako edertasunaz eta patxadaz bakarrik ere ez daiteke bizi.
Industrigintzatik aparte geratu dira Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloa. Ez dira gaurkotu. Bestalde nekazaritzari ez zaio indartzen eta berritzen lagundu.
Une honetan, berriz, Segurari eta bailara osoari lur jo erazi diezaiokeen zerbait egosten ari da. URTEGI haundi bat egin nahi da. Uraren beharra izango omen du Gipuzkoak. Hala diote jakintsuek.
Baina zergatik? Ikaragarri haziko delako? Nork erabaki du gehiago hazi behar duela? Nork erabaki du dena etxez bete behar dela? Nork erabaki du Gipuzkoak ez dakit zenbat miloi bizilagun behar dituela?
Uraren premia! Bai, noski, ditugun hibalak eta errekak erretzen eta usteltzen baditugu.
Dena den URTEGI horrek erabakiko du bailara honen etorkizuna. Eta bailara honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea badu. Horregatik hurbildu gatzaizkio honetan lanean ari den talde bati.
Erdi hilik dagoela dirudi bailara honek.
Ez da erraz nor den hilik eta nor bizirik jakitea. Beste inork baino hobeto gorde ditu izadiaren aberastasunak. Baina halere gaurko egunak eskatzen dituen erosotasunak falta zaizkio. Honetaz, azken 12 urte hauetan, ez da ezer egiterik izan. 12 urte bait dira, hain zuzen, bailara honetan URTEGI bat egitea erabaki zutela. Egunen batean urez estaliko ziren beldurrez ez da ezer egin. Nekazaritza berritzeko ez molderik eta ez gogorik izan da. Ez nekazaritza mailan eta industri mailan da ezer egiterik. Bizibiderik ez da bailara honetan. Jendea kanpora irteten da lanera.
Zer galera dakarzkio zuen bailarari URTEGI honek?
Urez estali nahi dituzte .800.000 m2 inguru. Hiru kilometro zabaleran 40 metroko aldapatxoa besterik ez duten lurrak dituzu. Ordeka eder bat estali nahi dute, beraz. 120 lagunen lurrak dira. 45 etxe estaliko ditu urak. 70ren bat familiak etxea hustu beharko dute. 20ren bat nekazarik beste lanbideren bat aurkitu beharko dute. 80ren bat zaharrek etxez aldatu beharko dute.
Beste galerarik?
Noski. Ikaragarrizko aldaketak sortuko dizkio bailarari URTEGI honek. Aizkorpe hau hain leku osasuntsua eta garbia izanik, zeharo ustela izango den giro batez aldatuko du. Ur industriala izango duen putzu haundi baten truke: lainoa, kiratsa, lokatza, euliak, eltxoak eta abar izango ditugu. Jendearen bizileku bihur nahi den toki hau. Kondaira aberatseko elizaz eta etxez hornitutako herria zen gainera. Dena urpean estali nahi da. Izadiaren eta kondairaren altxorrei ez zaio bat ere begiratzen.
Leku hau zer dela eta aukeratu dute?
Gipuzkoak ur eskasia izango zuela laster eta Diputazioak eta "2Obras Publicas"ek estudio bat egin zuten orain dela 12 urte. Baita arazo hori zuzentzeko URTEGIAk nontsu izan zitezkeen erabaki ere. Hoietako bat Oria Garaian izan zitekeela erabaki zuten. Zergatik? Lurralde zabal batean urak bildu ditzakeelako; Azpia buztinezkoa duenez gero urak ihesegingo ez duelako; eta, arrazoirik sakonena, diru gutxirekin egin daitekeelako.
Herriak zer dio?
Galdera asko egiten du herriak. URTEGIAk behar ahal dira? Zer eratakoak? Gipuzkoak zargatik izango du ur eskasia? Zein eratako Gipuzkoak? Bere altzotik doakion Oria hibai ustelduaren ondoan bizi den herriak galdera asko du kolkoan. Ezin behar bezala adieraz. URTEGI bat behar bada egin egin behar da. Baina ez lekurik merkeena delako. Azterketa eta plangintza orokor bat egin behar da. Alderdi guztiak kontutan hartu behar dira: izadia, ekonomia, hirigintza, bizimoldea eta bar. Beste leku aukeragoagorik baden ikusi behar da.
Zer erantzun dute udaletxeek?
Segura, Idiazabal eta Mutiloakoek bidalia dute gora aurkako agiria. Zerain eta Zegamakoen berririk ez dakigu. Dena den herriak bultzatzen dien neurrian mugitzen dira. Herritarron erantzuna ikusirik gauza hobeto aztertzea erabaki dutela dirudi. Estudio sakonago bat egitea erabaki duela Diputazioak jakin dugu.
Urduri eta kezkati dago jendea. Zer gertatuko ote da? Zer erabakiko ote diote?
Etorkizuna jokatzen ari da bailara hau. Izango ote du etorkizun hau erabakitzeko aukerarik? Erantzukizun haundiko eskubidea, noski. Aitortuko ote zaio duen erantzunkizun eta eskubide hori ?
ELORRI
1

Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Ekologia\Urtegiak
Egileez\ELORRI1\Gizartea

Azkenak
Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude