ISAAK LOPEZ-MENDIZABAL


1975eko apirilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Isaak Lopez Mendizabalekin Euskaraz eta Euskal Herriaz
ISAAK LOPEZ-MENDIZABAL
Euskaldun bakoitza bere buruaren errege izan da.
Ezjakinek bakarrik baztertzen dute euskara.
1879garrengo Apirilaren 1 ean jaio zen Gipuzkoako Tolosan. 96 urte bete ditu, berez, aurten. Edonor ez da iristen urte oietara.
Filosofia y Letras eta Derecho arloetan egin zuen doktoradutza. Euskal Herriko kondaira eta Gipuzkoako fueroak izan ziren aztergaitzat artu zituen gaiak.
Amairu izkuntzaren jabe dugu, baina bakarra darama biotzean: euskara. Euskara ikasten, erakusten, indartzen eta zabaltzen saiatu da bizitza osoan. Asmo orrekin eginak ditu iztegia eta gramatika.
Baina umeengan ikusi du Isaakek euskararen etorkizuna. Ikastolak sortzen eta umeentzat liburuak egiten saiatu da. Zenbakirtia egin zuen 1913an, Umearen laguna 1920an, Martin Txilibitu 1931ean. 1925garrenean argitara eman zuen XABIERTXO izan da ezagunena eta famatuena, agian. Ikastoletan asko erabiltzen da liburua da oraindik ere.
Isaak ez da lurrez eta tokiz erraz alda daitekeen landarea. Sortutako eta jaiotako lurrean bota ditu zainak. « Ni eta nere aurrekoak etxe ontan jaioak dira. Emen daramazkigu berreun urte, inprimategia ere badaramatza beste orrenbeste leku ortan», esan dit.
Oroitzapen asko du adin ontako aitona batek. Ango eta emengo gertaera, lagun eta kontuen berri emanaz asi zait izketan. Itz-jario aundiko gizona dugu Isaak. Zein dira zure bizitzako oroitzapenik gozoenak eta garratzenak galdetu dio tartetxo batean.
Zer esatea nai duzu? Nere poz bakarra lan egitea izan da. Euskararen eta Euskalerriaren alde beti lanean jardutea. Orrek bete du nere bizitza. Ezbear aundiak izan dira gure etxean. Lau gerrate ezagutu ditu eta jakina beste ainbeste lapurreta. Ogeita amar urtetako atzerria ere ezagutu dut. Baina ori guztia erraz eraman dut. Gorputzez bakarrik egon naiz atzerrian, biotzez eta lanez beti Euskal Errian egon naiz, Euskararen eta Euskal Erriaren alde bear ainbat lan ezin egin aal izatea izan da nere pena bakarra.
Fueroei buruz egin zenuen doktoradutzako azterketa. Zer iritzi duzu lege oietaz?
Oso buruz eta zentzuz egindako legeak dituzu. Alako askatasunik, demokraziarik eta nortasunik zuen beste erririk ez zen munduan garai artan . Euskaldun bakoitza zen bere buruaren jabe, euskaldun bakoitza zen errege. Batzarreeetan artzen zituzten denei buruzko erabakiak. Guztien artean jartzen zituzten legeak. Erri baten buruzpidea eta nortasuna garbi adierazten dituzten legeak dituzu.
Euskal Erriko historiaz arduratu izan da Isaak. Maai gainean du Jesus Altunaren "Lehen Euskal Herria" liburua. Zer diozu Euskal Herriaz galdetu diot.
Ara, nik ez dut ikusten, baina Itziar nere alabak irakurtzen dit Jesus Altunaren liburu au. Zoragarria da. Beti izan dut onelako gauzatarako gogo izugarria. Erri arrigarria da Euskal Erria. Bere izaerari eta nortasunari eusten aalegindu da beti. Ez du izan bein ere beste erriak menperatzeko grinarik. Bere bizia gordetzeko bakarrik egin du borrokan. Eta ara, erri aundi, indartsu eta menperatzaileak il dira eta Euskal Erri txiki au bizi da oraindik. Askazi berezia izan da D. Joxemiel Barandiaranek esango ligukeen bezala. Ez zen edozein Migel Anjel Etxeberri nere adiskidea. Sendagile zenez euskaldunon odola aztertu zuen. RH arazoa aztertu zuen. Baina odola odol eta askazia askazi euskara dugu ezaugarririk nabarmenetakoa. Kondairaz, izaeraz, nortasunez, izkuntzaz eta abarrez beste errietatik bereziak eta desberdinak gara. Obeak garenik ez dut esaten , desberdinak garela baizik. Eta ala izanaz jarraitzeko eskubidea dugu.
Euskarazko zure liburu askoren artean umeentzat idatziak ere aurkitu ditut, Umearen Laguna, Xabiertxo eta Martin Txilibitu adibidez. Zer eraginda idatzi zenituen?
Txikitandik landu bear da izkuntza. Aal diren izkuntza guztiak ikasi bear dira. Nik neuk gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina, gerkera, sanskrito eta abar ikasi ditut. Bainan denen gainetik euskara izan dut. Euskaraz ondo jakiteak beste izkuntzak ikasteko erreztasuna ematen du gainera. Bakoitzak bere izkuntza landu bear du leenik.. Euskal Errian, berriz, alderantziz gertatzen zen eta gertatzen da. Zigortu egiten gintuzten eskoletan euskaraz mintzatzeagatik. Neure begiz ikusia dut: Euskaraz itzegiteagatik lurrean mingainez gurutzea egin erazi zioten bati lurra miliskatuz. Ostikoka erabili dute euskara mojak eta fraileek ere beren ikastetxeetan. Ortarako eskubiderik ez da. Bakoitzari bere izkuntza ikas dezan eta landu lagundu bear zaio. Umeentzat irakurgaiak orregatik egin nituen.
Euskara izan daitekeela uste aal duzu kultur izkuntza?
Bai noski. Ezjakina izatea da beste zerbait pentsatzea. Aundizkiak erru aundia izan dute Euskal Errian. Beti erderaz edo gaztelaniaz jardun dira. Ezjakinen izkuntztzat jo dute euskara. Ala esan zidan bein batek: euskerak ez du matematikak eta erakusteko balio. Ezetz? Laster ikusiko duzu balio duen ala ez, erantzun nion. Onela egina dut Zenbakiztia. Ezjakinek bakarrik baztertzen dute euskara. Euskara gaztetan ez ikasiaren pena edukitzen zuen Menendez Pidal nere adiskideak. Edozertarako gai egin daiteke euskara.
Eskoletan eta ikastetxeetan sarrerarik ez duen izkuntz batek iraun aal dezake gaurregun?
Euskaldunak izan behar lukete Euskal Erriko irakasleek. Baina ez dira ala izan. Gaur aldatzen ari dira zenbait fraile eta moja, baina kalte aundiak eginak dira. Oraindik ere aldatu bear aundia dute. Erabat erdalduntzen dituzte umeak. Orregatik sortu genituen ikastolak Tolosan 1930 inguruan. Goizean bi aur eta arrtsaldean beste bi etorri ziren aurreneko egunean. Baina laster ugaldu ziren eta bi ikastola egin izan bear genituen. Maria Dolores Arbilla izan zen leenengo andereñoa. Baina ikastolan bakarrik ez genuen lan egiten. Dantzak eta abestiak erakusten ibili oi ginen erriz erri. Ikaragarri piztu zen euskalzaletasuna urte aietan. Estaduaren eskoletan ere abestu oi zituzten guk erakutsitako euskal abestiak.
Zer etorkizun du euskerak?
Ikuskarrizko indarra artzen ari da. Gaur ez da euskaraz itzegiten inor lotsatzen. Euskaraz ez jakitea lotsatzen du jendea. Izugarri aldatu da giroa. Asko ugaldu dira ikastolak. Ikastetxeetan ere euskara indarra artzen ari da. Nik ez dut sekulan etsi. Ezta Buenos Aires-en egon nintzenean ere. An ere aal nuen guztia itsaropen orrekin jardun nintzen lanean. Itzaldiak eman, euskara, abestiak eta dantzak erakutsi, ori izaten zen nere lana eta ametsa. Aldizkari bat ere ateratzen genuen. Euzko deia zeritzan. Bein ere ez dut etsi. Gaur gutxiago.
96 urte bete dituzu. Esaidazu gertaera polit bat.
Imprimategian jardun izan dira nere aurrekoak ere. Logroñoko inkisidoreak deitu zion nere aitonari argitara eman zuen liburu batengatik 1784garrenean ere bai beste liburu batengatik. Baina ez zen joan. Ua ez zela kontuak eskatzeko nor erantzun zion.
Jakintzaz kanpoko irudipenik?
Aranzadi taldea da ontan maisu. Baina badut leen euskal gizonaz susmo bat. Nik ez dakit beste lelnuak nondik datozen, baina euskalduna tximutik ez ote datorren iruditzen zait. Gure aurpegikera eta odola ez daitezkeela tximutik etorri pentsatzen dut. Jainkoak Isturizko leze ondoan sortu ote zuen leen euskal gizona deritzat. Baina ontan O. Joxemielek eta dute itza.
Kontu esan dit Isaak Lopez-Mendizabalek. Liburutegi bat ikustera joatea bezalatsu da gizon au ikustera joatea. Ez dakizu zer liburu, zer gai aukeratu. Arriturik begira egon besterik ez duzu.
Urte askoan, txapela kaskoan!
Zorionak , Isaak!
ERRIALDE J L
Tolosako ikastolan kontu kontari
Barandiaran, Lopez-Mendizabal, Etxeberri (Itziar alabak ateratako argazkia)
12

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazLOPEZ1
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza


Azkenak
Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Eguneraketa berriak daude