Idaho Estaduko Sekretario Den Pete T. Cenarrusa, Euskal Errian


1971ko irailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martin Ugalde

Ipar Amerikako periodista bat arritu egiten da (Michael Mc Crery, "Cenarrusa and other revolutionaries", Intermountain Observer, 1971 garrengo urtarrilak 30) Cenarrusa bezelako politiko "kontserbadoreak" auzi batzutan ain nabarmen ezkertiar edo agertzea.

Esate baterako: joan den abenduko gertaera negargarriak direla eta Cenarrusa jaunak egunerokoei egin zizkien azalpenak. Nola-galdetzen dio bere buruari (irakurleenei galde nahiz) onelako kontradizioa? Eta (bere irakurleek entzun dezaten) erantzuten dio berehalaxe bere buruari: Ipar Amerikar bezela konserbadore delako, eta Euskaldun bezela ez.

Noski -diot nik- gizonak noiz -nolari dagokion erantzuna zor dio zuzenbide-giro batean, gizatasuna adikor, otzan eta pakezale izanez erakusten du, eta indarkeriak gaiztotuta daukan giro batean, berriz, "ezigaitz", «biburri» eta matxino izanez. Ala, Peter Thomas Zenarruzabeitia (laborrago esateko Pete T. Cenarrusa) noiz-nolari ipar-amerikar eta euskotar bezala garaiz-garai gizonki erantzun diolako agertu da kontradizioa dirudien zori antan; baiña gizon bezala jarraiki jokatu du.

Gizon hauxe da bere emazte Freda-rekin illabete osoan gure artean izan duguna.

Pete T. Cenarrusa (53 urte) Ipar Ameriketeko Idaho Estaduan Secretary of State du.

Ez du, gero, Gobernadorearen Sekretario, Gobernadorea bera bezalaxe erriak aukeratutako eta onen urren-Ofiziala baizik. Ez da onetara kolpetik (behatzaz edo) sasi aukeratua izan; bi urtetarako bederatzi bider segidan (18 urtetan) Idahoko Kongresorako aukeratua izan eta gero, iru aldiz (sei urte Speaker of the House edo Kongresuko Lehendakari izana du, eta lehen autatua izan den Estaduko Batzar Nagusiaren Lehendakeria edo Chairman of the Council ere bai; alaxe, 1967an garai ortan Secretary of State zena il zenean Cenarrusa jauna izan zen gai maillako aginte orretarako aukeratua, eta azkenik, iru urte eta erdiko epea bete eta geroko (1969) auteskundeetan botoz (bere urren zetorrenari alde aundia atereaz) beste lau urtetarako, 1873 arte, berriz ere Secretary of State bezala aukeratua izan du.

Ez du, beraz, euskotar jatorriko eta euskaldun den amerikar hau nolanahiko gizona.

Baiña, nondik norako euskalduna da amerikar hau?

Gurasoak bizkaitarrak ditu Aita Munitibarrekoa, eta ama, Gernikakoa. Aita izan zen lehen Idahora joan zena (1907); egurgintzan saio bat egin eta gero artzantzan jerri zenean, muñitibarra bakarrik sentitu zen nonbait eta andregaia bereganatzeko asmoa artu zuen, an etorri zitzaion itsaso galant eta larri aren bizkarrean (pixka bat izututa, noski) gernikarra (1910). Idahon ezkondu ziren. Bost seme-alaba izan zituzten: iru alaba eta bi sema; semeetan zaharrenari Peter Thomas jerri zioten izena, eta gero, irakurtzeko, Pete («Pit» irakurri) deitu. Nesketako bat kotxe-ez-behar batean il zen 1 939an. Gaiñontzekoak, aita (83 urte urrian), am (80 azaroan) eta guzti Idahon bertan bizi dira. Eta ez dira sendiko bakarrak: Idahora joan ziren aitaren iru anaietatik gazteena bizi du, eta artzantzan ari du.

Peter bera ere (anaia eta kuñatua lagun dituala) irurogei urte oietako artzantzari jarraituaz ardi negozioan ari da oraindik.

Pete eta Freda-k 22 urteko seme bakarra dute: Joe, joan den urtean Landagoien-en euskeraz ikasten izana da, eta aiton-amonen lurrak lilluratuta Idahora itzulia. Seme hau aita bezala, Uníversity of Idaho-n graduatua da, eta aita bezala egazlaria (Pete-k gerra denboran eta gero 15.000 ordu egan egiña da), eta berak, semeak, Joek, bialdu ditu aurten gurasoak ezagutzen ez zuten Euskal Errira.

Eta zer? galdetzen diot.

Semeak arrazoi zuala -dio, nik jaso ezin dudan barru-barruko geroikar kurpil bizi batean- erri hau oso ederra dela. Nere gurasoak joan ezkero behin etorri ziran 1949an, eta neroni mutil kozkorra nintzenetik ametsetan nerabillen nere aita-amen erria ezagutzeko irriketzen nengoen, eta ara ametsak mamitu.

Eta zure gurasoen baserrietara eldu zeranean?

Ba, Muñitibarreko baserria aitak esan bezalakoxea arkitu dut; ate gainean baserria eraiki zuteno urtea: «1776», ikusi nuanean bihotz ukitu bat senti nuen, urte hauxe baita (amerikarrak aintziñateari dioten mireste nabarmena begietan) Ipar Amerikak asketasuna oihuiatu zuen urtea!... Ba ahal dakizu John Adams-ek (1735-1826, bigarren Lehendakaria) Euskal Erriaz itz gogoangarriak esan zituela (A DeCense 0 the Constitution of the Kovernement o' the United States) eta Ipar Ameriketako Konstituzioa egiteko euskaldunen lege zaharretatik zerbait artu zutela?... Gero Idaho amaren jaiotetxea, berriz, "Ondiz" baserria, 15garren gizaldian eraikia izan zen!, eta oraindik zutik!

Colon-en Ameriketa begiztatu aurrekoa -diot neronek.

Bai!

Iñor bizi abal da orain "Ondiz"en?

Izeba bertan bizi dut, eta lehengusuak ere bai... Antxe bildu giñen denok mahaian, eta amaika biotz-mugida sentitu nuen bazkari luze ontan; gurasoak itsasoz bostaldean deudela ondo jakin arren, antxe ikusi nituen lengusuen begietan, oien par eta esakunetan!... Ez da erreza, ez, egun oietan sentitu ditudan bihozkadak itzez adieraztea

Zure emazteak ezer ulertzerik ez, ordea

Sentimentuak bai, noski, izkuntzarik ez, ala ere, eta itzulpenak egiten banuen nik lan franko; euskeraz ikasten asia da Freda, eta orain ere ortxe dabil Jon Oñatibiaren liburuaz lanean, baiña denbora behar du.

Eta Muñitibarren?

Beste orrenbeste, noski: elkarri begira jarri eta ametsetan bezala izketan...

Bilbon ere aurkitu zenituen senide batzuk, neroni aurrean ninduzun eta.

Bai, Euskaltzaindiko etxean zai zeuden aiek nere lengusuak dira; Las Arenasen bizi direnak, eta zure maliziak dioen bezelaxe, nik euskeraz egin eta aiek nik ezagutzen ez dudan gaztelaniaz erantzun zidaten; odol berekoak eta uler ezin...! Portugaleten bizi diren lehengusuak gorde dute euskera, baiño beste hoiek ez... zer derizkiozu?!... -galdetzen dit arriturik.

Ori! . .. Zure lehengusu oiek, beste askok bezala, Euskal Erritik atera gobe galdu dute itza, eta zuk, Ipar Ameriketan jaio, asi eta ezia zeren arren, eta orain arte oneratu ez bazera ere, gorde duzu gure erriaren muiña!... Eta nik galdetzen dizut orain: nola?.. Zer da zuretzat, zure gurasoen eta oraindik zugan bizi den izkuntza?

Ba, gauza aundi hat... Euskera izan da nere lehengo izkuntza; sei urte arte ez nuen ama-aitegandik beste itz biderik jaso, eta bihotz-bihotzean itsasi zitzaidan betiko... Lehen mailako eskolara eraman nindutenean, ingles tantik ere ez nekien, eta kosta zitzaidan, noski. Geroztik, eskolan inglesa eta etxean euskera erabiltzen genduen.

Noiz arte?

Ez dakit... Noizpait anai artekoa eta aitarekin (aitak oso ondo ikasi baitzuen inglesa) inglesez asi giñen baiña amagaz ezin dugu orain ere euskeraz besterik egin.

Zer mailatako izkuntza da euskera zuretzat?

Lehen-lehengoa; inglesa dut aberatsena, noski, baiña euskeraz itz egiten dut sakonen, eta askotan euskeraz pentsatzen sumatzen dut nere burua, nola-nahi euskerak lagundu dit pentsabideráko beste zabalera bat arkitzen.

Zure senidez kanpora euskeraz egiteko aukerarik da ahal duzu?

Bai, noski, eta maiz aritzen naiz ango euskaldunekin euskeraz.

Zenbat euskaldun dago Idahon, eta zer egiten dute?

Ogeiren bat milla bagera Idahon; Nevadan beste orrenbeste bai; eta Ipar Ameriketeto sartalde-lurretan 50.000etik 100.000ra izango gera.

Zer dala-ta orrenbesteko tartea?

Ez baitakigu urrutitik ere zenbat geran. Utsarte ortan izango dugu egia nonbait, baiña tarte zabal ortako zein tokitan egia dagoenik jakiteko biderik ez dugu arkitu. Ipar Ameriketeko zensuen ordez zerbait jakingo ote dugun ibiliak gaituzu, baiña zenso hoietan euskaldunak "Spanish" edo "French" bezela agertzen direnez, euskaldunok zenbat geran ezin jakin.

Eta zertan ari dira lanean?

Artzantzan asko; zur lanean batzuk; Banku lanean ere bai, diruetxe oietako zuzendaritza asko, euskaldunen eskuetan dago eta.

Gatozen berriz emengora ðdiotð: Ipar Ameriketara erriratzea zoazen ontan zer asmo berri daramazu?

Orrenbeste bihozketa eta oroipen!... Erria, emakorra arkitu dut oso, eta langille; batez ere baserritarra.

Zerorri nekazaritzan (Uníversity of Idahoko B.S. in Agriculture" edo Lurgintzako Injenieroa) ikasiá zeranez, zer diozu gure baserriaz?

Euskal Erriko baserritarra egiten ari den lanak arrituta nauka. Lan asko eta ondo egiten du neroni belarra ebaki eta jasotzeko lanetan laguntzen ibilia nauzu, eta ongi ikusi dut. Nekazaritza neketsua da emen, batez ere lur aldapatsu ugari dutelako. Nere ustez, makina arinak jarri behar lirake lanean baserrian. Gaiñantzeloan, lehen egiten zan modu berean egin behar da gaur ere asko eta askotan, oraindik biderik onena lehengoa delako; lurra ondo (ain ondo) lantzen du emengo baserritarrak! Zuhaitz-aldatze lan aundiak ere egiten ari dira Bizkaian gaur neronek ikusi dudanez, eta gizon oiek lanean ikusiaz pentsatu dut behin baiño gehiagotan Ipar Amerikarrek ez dutela oien lan erdirik (eta ain ondo ere) egiten.. .!

Behar ere ez, noski -diot nik.

Baliteke, baiña nola-nahi Euskal Erriko baserritarra goi maillako langillea duzu; eta emakumeak dirala merio, ikusi dut baserri txukun eta polit franko egun oietan; asko gustatu zait baserria.

Eta gure beste erri-kulturaz zer diozu?

Zoragarria; ain sakon eta indartsua sentitu dut. Ez da iñolatan ere galtzen utzi behar! Aldaketak behar dira, noski; geldi dagoen ezar ez da bizi-ta baiña millaka urtetan iraun duen zain arrigarri ortatik ez du Euskal Erriak eten behar, ilko da-ta... Gaiñera beste errientzat ikusparri eta jákingarri dela derizkiot, eta erakusten ahalegindu behar dugula guziak.

Ipar Ameriketan ezagutzen ahal gaituzte?

Sakonean behar bada ez; ala ere, kanpotik emen uste baiño gehiago bai. Ni joan zai egongo da jende asko emengo nere inpresioak jakiteko, eta Boise-n dugun Euskaldunak Incorporatek (!!) eusko-etxean itzalditxo bat emango diet. Ipar Amerika eta Euskal Erriaren artean elkartasun gehiago izaten salatu behar dugu, elkar obeto ezagutzeko eta elkar obeto laguntzeko Badugu an dantza-talde eder bat eta ezagunak dira Ipar Ameriketako toki askotan. Igaz, Ipar Ameriketeko Gobernadore guzien billera batean oso txalotuak izan ziren; dantza oiek erakusten duten gizatasuna eta indarrak arritzen ditu gehien. New York eta Seattle-go mundu-ferietan ere dantza egiñak dira gazte oiek. Baditugu gure artean zur langille on-onak ere, eta aien eskulanak (apaingarriak, ateak eta muebleak direla) salpide aundikoak dira. Estaduko uribaruan dagoen Boise State Collegen baditugu euskera klaseak, eta euskaldunen seme-alabak (baita Universidadeko beste ikasle batzuk ere) ikasi nahiz ari dira lanean.

Orain zerorretzaz itzegin egidazu: politika-lanetan zer asmo dituzu?

Batek ez daki gerora zer etorriko den. Ala ere, 1973garren urtean oraingo Secretary-tza amaitzen dudanean baliteke Gobernadoretzarako presentatzea, edo Ipar Ameriketako Kongreso edo Senadoretzaren billa lanean jartzea; hau geroak esango du... (eta ondoan isilik dagoen emazteari begiratzen baitio, onek zar den galdetzen dio, eta Pate-k azken esandako itzak itzultzen dizkionean, neroni naiz Cenarrusa andereari galdetzen asten naizena.

Zer derizkiozu?

Ba, Pete-k bere bideari jarraitu behar diola, eta beti egin dudan bezala (senarrak baietz-baietz esaten dit buruaz) aurrera ere bere ondoan izango nauela pozik.

Eta zuk nola ikusten duzu gure erria? -galdetzen diot Freda-ri.

Bi gauza aipatu nahi ditut batez ere: bat; jendeak oso arrera maitakorra egin digula eta Pete euskeraz asten denean nortasun guztia nola aldatzen zaion ikusiaz neroni arrituta nagoala; askoz ere irekiagoa, anaikorragoa, sentitzen dut... Izkuntzak ba du mixterio izkuturen bat! Eta bi: aukera on-ona izan dugula Euskal Erria bere auzietan, neketan eta itxaropenetan ezabatzeko, ikastoletako buru egiten duten batzukin, andereñoekin, dantzariekin, abeslariekin (Ez dok amairu, batez ere), izkuntzalariekin (Euskaltzaindian) eta beste garrantzi aundia duten erri zatiekin artueman biozkor bat izateko aukera on-ona izan baitugu, eta ikasitakoak gogoan izango ditut beti.

A!, bada esan nahi nuen beste zerbaitðdio Pete-kð Muñitibarren ezkontza batera ere joan giñela. An ezkondu zen Begoña Zenarruzabeitia, baserrian ezkongai geratzen zen nere lehengusua, eta egokiera ontan entzun nuen lehenengo aldiz euskeraz esandako meza, eta aurtzarako mundu urruti eta sakon batera nolabait eraman ninduen...

Alexe joan zaizkigu, bihotz-ikututa, Cenarrusatarrak Euskal Erritik. Ai, gure erriko iturritik urten eta mundu zabalera ixuri diren bi milloien euskotar-odolak olen arnasari k balu!
 


Azkenak
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Eguneraketa berriak daude