Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre egin eta dibertsitatea bermatu nahi duten herritar denei" egutegian egun hori "ondo markatzeko" deia luzatu diete.
Agerraldia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak ostiral goizean, Bilbon, eta euskararen normalizazioak dituen erronkei aurre egiteko lehen urratsaren berri eman dute: ekitaldia egingo dute Bilbon, Bilbao Arenan, abenduaren 27an. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre egin eta dibertsitatea bermatu nahi duten herritar denei" egutegian egun hori "ondo markatzeko" dei egin diete.
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzean urrats ugari egin diren arren, susperraldi ziklo hori agortzen ari denaren zantzuak nabariak direla ohartarazi du Kontseiluak. Zenbait daturekin "kezkatuta" daudela aitortu dute prentsaurrekoan: ezagutza erlatiboa apaltzen ari da Ipar Euskal Herrian, Nafarroako ikasle berrien erdiak baino gehiagok ez du euskararekin harremanik izango ikasketa ibilbidean, erabilera soziala jaisten ari da eremu euskaldunenetan eta oldarraldi judiziala iristen ari da auzitegietatik ere, "euskaldunon eskubideak, hizkuntza berdintasuna eta gizarte kohesioa kolpatuz".
Datu horiek "globalizazioaren egungo aldaera muturrekoaren" testuinguruan kokaturik, hizkuntza minorizatuen egoera zaildurik dela uste du Kontseiluak: "Globalizazioaren parte da mugikortasunaren biderkatzea, komunitate bizitzaren lausotzea, eta hizkuntza praktika berriak sortzea. Praktika berri horiek hizkuntza nagusienen alde jartzen dute balantza, euskararen kasuan, bereziki gaztelera eta frantsesaren alde egiten badu ere, gero eta gehiago, baita ingelesaren alde ere". Bizitzen digitalizazioa –hizkuntza hegemonikoetan bideratu ohi dena– eta osaera soziodemografikoaren aldaketak ere jarri dituzte erronken artean.
Urte garrantzitsua euskalgileentzako
Kontseiluak azpimarratu du 2025 urtea "indartsu" hasi dutela euskalgintzako eragileek, eta urte amaierara arte ekimen ugari antolatuko dituztela: Euskal Herrian Euskaraz-ek apirilaren 6rako deitu duen manifestazio nazionala, maiatzean egingo den Euskaraldia eta abenduan egingo den Durangoko Azokaren 60. edizioa nabarmendu dituzte. Gainera, gogorarazi dute euskaltegiek, hezkuntza zentroek, euskara elkarte eta aisialdi taldeek... eta orokorrean, milaka herritarrek euskarari bizitza ematen jarraituko dutela.
Zentzu horretan, euskararen normalizazio eta biziberritzeak "behar duen arnas berri" horren bultzatzaile izateko baliatuko dute abenduaren 27ko ekimena, euskararen "pizkunde berriaren" lehen urratsa izateko asmoari segi. Milaka herritar batu nahi dituzte egun horretan: "Sinetsita gaude euskarak behar duen Pizkunde berria gure historia sozial garaikideko beste kinka larrietan bezala herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela". Aurreratu dute pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiapuntu izango dela Bilbao Arenan egingo dutena.
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]