Elebitasunaren tranpa

DOM CAMPISTRON

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den errealitateagatik, hain zuzen ere. Bai, oso tranpatia eta arriskutsua da elebitasunaren kontzeptua, ea ongi azaltzen dudan.

Hasteko, euskaldun guztiak gara elebidunak, denok dakigu-eta espainola edota frantsesa –baita halabeharrez jakin ere–, baina elebakarrak dira espainolez ala frantsesez baino ez dakitenak. Elebitasuna hain gauza ona baldin bada, zergatik ez dute ikasten? Euskaldunontzat bakarrik al da ona?

Ez, kontua da ez dela elebitasuna, hizkuntza inposizioa eta euskaldunon asimilazioa baizik. Baina elebitasun onaren diskurtsoa irentsarazi digute, "hizkuntzak jakitea beti ongi dagoela" sinetsita, ez diezaiogun inposizioari aurre egin (ahal izan), espainola eta frantsesa "ez direlako kaltegarriak". Eta guk, kolonizatu gaixook, geure egin dugu diskurtso hori, harrigarriki. Hemengo elebitasuna ez da ez ona, ez laudagarria, ez defendagarria, ezta aldarrikatzeko modukoa ere. Izan ere, mendez mende pairatzen dugun espainiar eta frantses okupazioaren sintoma baino ez da, eta tamainako drama batetik ezin baita ondorio onik etorri.

Gure ideologia ere gutxiagotasun konplexuak jota dago, hizkuntza-aniztasunaren alde gaudela esatera ere iritsita, inposizioaren eufemismoa dela "ahaztuta"

Maila sozialean errazagoa da tranpa hori ikustea, eremu administratiboan-eta hizkuntza arrotz horiek duten nagusitasuna erabatekoa baita. Hor, beraz, errazago antzematen dugu inposizioa, eta benetan dagoena diglosia dela ikustera ere iristen gara. Baina, zer gertatzen da gure elebitasunarekin? Euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen dugu, bai, baina erdaraz ere moldatu ahal izateak –elebidunak garelako, hain zuzen ere– kamuflatu egiten du "inposizioaren" gordinkeria, azalekoagoa bilakatzen duelako egoera, eta beraz, eramangarriagoa.

Lapurdin bizi izan nintzen garaian ohartu nintzen horretaz, gaizki pasatu nuelako hasieran, frantsesez (ongi) oraindik ez nekienean. Banekien neure Herrian nengoela, bertako hizkuntza euskara zela eta ongi hitz egiten nuela lurralde horretako hizkuntza, baina ezin nuen saihetsi gaizki sentitzea, erraietan bizi nuelako gutxiagotasuna, ezina, konplexua.

Nik –ikasia, ideologikoki babestua, euskal gatazkaz kontzientea– hori sentitu baldin banuen, zer ez ote zuten gure aitzineko arbasoek pairatu behar izan. Frantsesa ikasi nahi nuen, baina ez beste hizkuntza bat jakiteagatik, baizik eta beren pareko bilakatzeko ere. Ulertzen, ezta?

Kolonizazio eta asimilazio bezalako kontzeptuek azpian duten benetako esanahia ezagutu dut, neure larruan, kontzeptu huts izatetik areago, errealitate gordin, suntsitzaile eta bortitzaren adierazle direla ohartu nintzen. Zergatik ez zitzaidan ordura arte gertatu? Bada, txikitatik naizelako euskara-espainol elebiduna, eta hizkuntza ezagutzeak inposizio sentsazioa lausotu eta arindu egiten duelako, ia modu intelektual gisa besterik ez sentitzera, gorputzari lotutako bizipenik gabe.

Kolonizazioak dena kutsatzen baitu, gure ideologia ere gutxiagotasun konplexuak jota dago, hizkuntza-aniztasunaren alde gaudela esatera ere iritsita, inposizioaren eufemismoa dela "ahaztuta", edo Euskal Herriak pairatzen duen asimilazio nazional eta kulturalaren beste estadio bat ez balitz bezala. Elebitasuna, hemen, gu frantsestea eta espainoltzea beste helbururik ez duen estrategia baten iruzurra da, asimilazioaren ondorio ez ezik, asimilazioaren eragile ere badena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Nola iritsi gara honaino?

Bilboko Kafe Antzokian, hemen argitaratutako nire kolaborazioen bilduma den Zapalduon pedagogia liburuaren aurkezpenean, entzuleen arteko emakume batek bota zidan galdera. Ohikoak ditudan gaiak aletuz joana nintzen hitzaldian, eta Euskal Herriaren egungo egoeraren kezka jada... [+]


Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


2025-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskadi industriala

Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren  estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]


2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Itzalaldia

Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Eguneraketa berriak daude