Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria ahoan, denek adierazten diote beren atxikimendua euskarari eta euskal kulturari. Kar-kar-kar. Sekula irakurriko ez dituzten urteko liburuak erosi eta betiko adierazpenak egin: “Euskal kultura oooooso inportantea da”.
Baina, zenbat da inportantea? Erronkaren bihotzera jo behar da: zenbat horretara. Dirutan, zenbat da inportantea? Zeren hemen, euskal kulturaren eragileek gosez daudela elikatzen dute hain inportantea den kultura hori. Lanarteak ateratako inkesta berria frogatzat, prekaritatea da nagusi kultur eragile eta sortzaileen artean, eskaintzaren eta irisgarritasunaren kalterako.
Egungo administrazioen politikek ezindurik, euskaraz sortu eta ekoitzitako obrak ezin zaizkio euskal herritarron gehiengoari iritsi. Gure herrian, klase politikoaren utzikeriarik gabe ez litzateke diskriminazio antolatu eta sistematiko hau posible izango. Utzikeria, ezjakintasuna, kolonizatuaren konplexua, anbizio eskasia, akulturazioa... ez dakit zehazki zerk bultzatzen duen bizi dugun suntsitze kultural jarraikia.
Gure gazteriari euskal pentsaera eta sentiberatasuna garatzea debekatzen zaio, ez baitzaio bermatzen edozein sistemak sustatu behar lukeen betebeharra: emantzipaziorako gaitasuna suposatzen duen hezkuntza kultural duin bat. Horrek dit bihotza eta zintzurra hertsatzen, ez nire ofizioak. Azken batean, nire ofizioa nik hautatu dut, baina nire haurrek ez dute egoera hau hautatu. Beraiena ez den hizkuntza batean eta arrotzak zaizkien eredu batzuen menpe loratzera behartzen zaie, euskara arrotz bilakatuz eta euskal kultura "paleo-kultura" estatusera lekutuz.
Gure herrian, klase politikoaren utzikeriarik gabe ez litzateke diskriminazio antolatu eta sistematiko hau posible izango
Saiak beleari esker iristen dira hilotzaren haragiaz gozatzera, beti. Gaur egun, Stanfordeko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, maitasun topaketen %60,76 online egiten dira. Hots, amodio istorioen gehiengoa komertzializatua da. Plataforma horiek garatzen duten eredua errotik patriarkala da eta gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Jendartearen intimitatea ere saldu da, merke, barne erbestera behartzen gaituen hizkuntza batean zabaldu eta garatu gaitezen. Gure haurrez mintzo naiz, beraien bihotz, arima, koskoil eta obarioez. Beleek salduak saien gozamenerako.
Urteroko aurrekontuen negoziazioaren dantzan, euskal kultura ez da lerroburu bat izan; ez lerroburu, ez eta gai ere, segur aski. Oooooso inportantea izan arren, euskal kultura ez delako gai bat errealki. Alta, ez litzateke hain garesti gure gazteriaren oinarrizko eskubideak bermatzea. Gauza sinpleak sustatuz, hamarkada batean egoerari bihurgune bat eskaintzeko aukera legoke.
Zenbakitan idatzita, urtero haur eta gazte bakoitzak antzezlan pare bat, liburu pare bat, disko pare bat, film pare bat, nahiz bertso saio pare bat gozatzeko eskubidea ukan beharko luke, bere ongizate eta emantzipaziorako. Astero poema pare bat maitasuna adierazteko, "switch" kulturatik at.
Ez dakit nola eta noiz egingo diogun planto beleen iruzurrari, baina goiz edo berant behartuak izango gara, ez badugu guhaurek gure garunen eta bihotzen kolonizazioaren konplize izan nahi. Edo bai. Hautu kontu bat da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]