Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan zeramatela Bilbora ikastera etorri zirenean. Askotan izan ditugu lagun Beñaten gitarra eta Hansen ahots urratua. Gaztetxean, plazan ala etxean, zazpikaleetako taberna zuloetan eta unibertsitateko izkina ezkutuetan. Hamar urte beranduago musikari profesionalak ditugu gure lagun kuttunak.
2020an sortu zen Añube taldea, Bergarako, Arrasateko eta Ataungo kideez osatuta: Aitor Bedia Hans (ahotsa), Julen Garmendia (saxofoia), Beñat Lizarralde (baxua), Egoitz Goikoetxea (bateria), Jon Uribesalgo (gitarra) eta, Beñat Gonzalezi lekukoa hartuta, Beñat Abasolo (gitarra). Bi disko kaleratu dituzte sorreratik: 2022an Añube eta 2024an ikusi du argia Errautsetatik loratzen bigarren lanak. Hasieratik izan dute harrrera beroa, eta kontzertu jendetsuak jo dituzte han eta hemen. Gaurkoan Bilbon izan dugu añubetarren bisita. Sarrera guztiak salduta, Bilboko Kafe Antzokia goraino beteta dagoela agertu da oholtzara seikotea.
Lehen ilaretako fan sutsuen artean integratuta, flipatzen ari gara aspaldiko lagunak ikustera bertaratu garen hiru adiskideak. Elkarri eutsita, hunkituta eta pozik ari dira kantuan antzokia bete duten 600 ahotsak. “Ostras, oso fuertea da hau”, esaten diogu batak besteari. Kantu bata bestearen segidan, den denetan ditu jarraitzaileak Hansek. Lagunen babesa eta beroa ere nabarmena da. Kanta askotan gerturatu zaizkio lagunak ia eszenatoki gainera, eta beste askotan gerturatu da bera lehen lerroetan eta oholtzaren bazterrean dituen lagun eta kideengana.
Hortxe, izkinatxo ilun batetik begiratzen dio Beñat taldekide ohiak Hansi, poz pozik baina itzalean. Kontzertuaren erdialdean gu ere hurreratu gara Beñat dagoen txokora, Hans eta gainerako taldekideengandik gertu eta Beñaten itzalarekin bat eginda. Kontzertuaren zatirik politena izan da. Entre paredes de ladrillos rojos kantaren bertsio sarkorra, Neomak-eko Leire Arbeok lagunduta kantatutako Kanpazar 1975 edo Desegin abestiaren mezu indartsua.
Ez dut musika estiloez hitz egiteko aski ezagutza, eta kontzertuak sorrarazten dizkidaten sentimenduekin deskribatzen ditut. Añuberena "elkar besarkatzeko musika" kategorian sailka daiteke. Azken kantuak borobildu du, nola ez, gau magikoa. Añuberen ‘hit’-a: The Baboon Show taldearen Radio Rebelde-ren bertsioa. Zuzenak bezain azertatuak Hansen berbak: “Ez zaude bakarrik, ni zurekin nauzu…“. “Ongi etorri etxera, gaizki zaudenean…”. Eta horrelako zerbait da añubetarren musika, beti bueltan datorrena, elkar besarkatzen diren aspaldiko bi lagunen enkontru baten modura.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.