Ukapena, zalantzak eta beldurra ohikoak ditugu heriotzaz mintzo garenean. Ez da humanoa, ordea, heriori lotutako panikoa, baizik eta kulturala. Hemen eta orain ukatzen dugu heriotza. Hemen eta orain sortzen digu antsietatea, beldurra eta izua. Pentsamendu bitarrean eta kapitalismoak ezarri duen denboraren kontzepzio linealen hazi garenontzat zaila da hiltzeko beste modu batzuetan pentsatzea, bizitzerakoan ere beste modu batzuetan pentsatzea zaila zaigun moduan. Jolas dezagun: ibili inguratzen gaituzten basoetan, itsasoetan, zelaietan, erreketan, mendietan. Hartu arnasa. Itxi begiak eta ireki bihotza. Erantzun galdera honi: zer da hiltzea?
Bizi-bizirik dagoen armiarma batek sarea josi du basoan. Zuhaitzak hosto hila askatu du, eta harrapatuta geratu da sarean. Eguzki izpiak hostoa argiztatzen du, eta haizearen ferekak hostoa dantzan jarri. Bizitzak heriotza eusten du dantza leun eta argitsuan, gozo eta eder.
Ez da hainbeste denbora pasatu etxean hiltzen ginenetik, etxekoek zainduta eta etxekoen artean azken hatsa ematen genuenetik. Ez da horrenbeste pasa etxean beilatzen zenetik, hildakoari etxean negar egiten zitzaionetik eta hilberriari denen artean azken agurra ematen zitzaionetik. Labayruren Euskal herriko atlas etnografikoaren liburukietako batek (Heriotza ohikuneak Euskal Herrian) heriotzaren inguruan egon diren ohiturak jasotzen ditu. 85 herritan egindako landa-lana da, zazpi lurraldetakoa, Jose Miguel de Barandiaran eta Ander Manterolak zuzendua. Ikertzaile ugarik parte hartu zuten liburuaren osaketan. Lan sakona eta luzea da eta hiru atal nagusi ditu: heriotzaren aurretik egin behar ziren prestaketak; heriotzarekin lotutako agonia, heriotza bera, hildakoan igaro beharreko pasabidea edo arimaren patuarekin lotutako gauzak; eta hil ostekoak, dolua nola adierazten zen etxeetan, heriotzaren jakinarazpena nola egiten zen, hildakoa nola beztitzen zen...
Liburuan, eliza katolikoko errituekin lotutako informazioa jasotzen da batez ere, eta horri gizarteak bizkarra eman dionetik, heriotza duintasunez tratatzeko tresnetan umezurtz geratu gara. Ospitaleetan hiltzen gara, askotan ezezagunez inguratuta edo bakarrik, herritik kanpora dauden beilatoki hotzetan despeditzen ditugu senide eta lagunak, eta kasu askotan ez dago behar bezalako agur kolektiborik. Malkoak gorde eta jan egiten ditugu, soilik dolu indibidualak eginez.
Jada balio ez digun eredua baztertuta, modu berriak sortzea pentsatu baino zailagoa izan daiteke –salbuespenak salbuespen, Eibarren aspalditik egiten dira hileta zibilak, adibidez–, baina sorkuntza lantzeko aukera paregabea ere izan daiteke. Gemma Polo eta Sophia Stylerekin egin dudan formakuntza batean egin dizkiguten galderetako batzuk botako dizkizut zuri ere: nola hil nahi duzu? Zer egin behar duzu azken bidaia hori prestatzeko? Nor zara zu? Zeintzuk dira zure beldurrak? Nolako hileta izango da zurea?
Aurreko galderak horiek nire amamaren heriotza ekarri didate gogora. Zuzenean ikusi dudan lehenengo heriotza izan zen. Amaren lehengusina Oñatitik etorri zen amamari agur esan eta guri konpainia egitera. Goserik ez, artean, eta tortilla bana egin nuen bakoitzarentzat, tripa hutsik ez edukitzeko-edo. Amamarekin genituen oroitzapenak elkarbanatu genituen barre eta negar artean, ilundu zuen arte. Ama ohean sartu zen eta ni azkar harrapatu ninduen loak. Amamaren alboko ohean egiten nuen lo orduan. Lehengusina aulkian eseri zen, eta esna egin zituen hurrengo orduak. Zerbaitek esnatu ninduen bat-batean. Ama logelan zegoen. Lehengusinak ere bertan jarraitzen zuen. Amamari begiratu eta eskutik heldu nion. Azken bi arnasak egin zituen, eta kitto. Ez zen ezertxo ere aldatu, baina dena aldatu zen. Tristura eta hutsunea utzi zizkigun Doloresek joan zenean, baina maitasun handiz gogoratzen dugu une hori. Maite genuenok lagunduta joan zen, giro goxoan, bakean.
Lurrari lotuta dauden komunitateek ondo dakite heriotza aldaketa dela, hau da, heriotza gehiago dela bizitzaren sinonimo, antonimo baino. Giza-talde horiek ahozko tradiziotik jasotako istorioen bitartez eta erritu zein ekintzen bitartez integratzen dute heriotza bizitzako parte gisa. Gloria Steinem aktibista feministaren My life on the road (Nire bizitza errepidean) liburuan honela esaten da: “Ez da harritzekoa ahozko historia idatzizkoa baino zorrotzagoa izatea. Lehenengoa, bizi izan zuten pertsona askok kontatzen dute, eta bigarrena, berriz, bizipen hori izan ez duten gutxi batzuk idatzi dute”.
Begira zer gertatzen zaion Aitonak utzi zidana (Txo eta Txalaparta, 2022) liburuko aitonari ere. Aitona eta Gloria, biloba, egunero joaten dira hondartzara. Gizon zaharrak egunetik egunera abileziak galtzen ditu, hondartzan utzita: indarra, malgutasuna, ikusmena, bizkortasuna, entzumena, oroimena… Hori ez daki Gloriak. Dena dela, adinean aurrera egin duelako, aitonarekin hondartzara joateari utziko dio.
Halako batean, aitona, umore ederra duen pertsona izanik, irribarretsu hilko da, maite dutenez inguratuta. Gloria, gerora, anaia txikiarekin hondartzara joaten hasiko da, eta bertan aurkituko ditu aitonak utzitako guztiak: hortzak, ikusmena, bizkortasuna, indarra… Umorez, ideia sinple baina sakon batekin ekartzen du Glòria Granell Barbera idazleak bizitza eta heriotzaren inguruko begirada. Ahozko tradizioa eta ziklikotasuna ekartzea lortzen du idazleak, proposamen moderno eta originala eginez.
Erlijioa, filosofia, zientzia, antropologia, biologia, medikuntza... Diziplina guztietan saiatu da jendea heriotza zer den esplikatzen. Baina begiratzen zaion lekutik begiratuta ere, beti falta da zerbait. Misterio kutsua ematen dion zera hori du heriotzak. Nire buruari galdegin diot ea heriotza ondoen azaltzen duen diziplina ez ote den literatura: errealitate koilarakada bat, fikziozko ehun mililitro, ongi nahastu eta buala! Egiantzekotasun pixka bat maila sinbolikora igo eta magia: erantzunik gabeko galdera gehiago sortzen dira. Ez al da hori heriotza?
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]