TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)
--------------------------------------------------------
Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik, tabernariaren ahotsa entzuten da. Eta nagusiak kontuak eskatzen dizkionean izan ezik. Antzezlan honetan tabernaria da protagonista bakarra, eta ikus-entzuleak ikusi eta entzuten du normalean ikusi eta entzuten ez den publikoa.
Bizitza erdia edo gehiago darama langileak taberna horretan lanean. Sobera ezagutzen ditu bezeroen aurpegiak, onak eta txarrak: euren maniak, kexak, edariak, gehigarriak, alkoholak, kafeak eta gustu musikala. Ondo ezagutzen ditu txoko guztiak: non gordetzen diren botilak, non kupelak, non txanponak eta non billeteak bezeroaren bistara egoteko gehiegi direnean. Nola zabaldu herdoilduta dagoen pertsiana, nola egin azkar eragiketa etengabe igotzen ari diren prezioekin eta zenbatean behin kendu hautsa nagusiaren eta haren emaztearen argazkiari. Badaki behar adina apar botatzen garagardoari eta badaki, batez ere, bi behatzeko distantzia mantentzen edalontzitik kañerora. Hala ere, ez du berak agintzen eta hori ere jakin du.
Absurdoa da bakarrizketaren muina, absurdoa bezain errealista, errealitatea bezain absurdoa. Komedia eta tragedia nahastea eragiten du horrek: errealitate gordinaren iluntasuna eta kontatzeko moduaren grazia. Iraupen laburreko lana da, ordu erdiko kontua, nahikoa pertsonaia nagusiaren bizitza hankaz gora jartzeko, baita barrenak askatzeko ere: alkohola txarra da zerbitzatzen duenarentzat, ez, ordea, gainontzekoentzat. Turistifikazioak ekonomikoki indartzea dakarkio ostalaritzari, ez, ordea, langileari. Bizitza osoa bertan lanean darama, ez ordea, erabakiak hartzen. Gogoeta oro salaketa bihurtu nahi du, baina bere lekura zintzo itzultzen ere ikasi du, amorrua ez dadin urrutiegi joan. Atera kontuak.
Aktorearen joan-etorri urduriek ekintza dakarkiote pentsamenduari eta erritmoa ematen diote istorioari. Gidoilariaren lana bikaina izan da, dramaturgia guztia: istorioa kontatzeko modua, protagonistaren izaera sinple bezain konplexua, edo taberna zulotik munduaz hitz egiteko jarritako abiapuntua –amaieran ematen dena, istorioa ez baita orden logikoan kontatzen–. Eta formatua, mikroantzerkiarena, ipuinen gisan ideiak eta istorioa bera konprimituta ematearena, hitz bakoitza zainduz eta pisua emanez. Hala, paper berezia jokatu du Baionako Biltxokok. Ikusleak tabernako ohiko bezeroak eta pare bat satelite gehiago izan baitira. Argumentuan bezala, tabernariaren borondatea kaña bat ondo botatzeko jakinduria betiko bezeroekin partekatzea izan da. Giroa hasieratik izan da gertukoa eta berezia. Harrizko paretek, egurrezko bankuek eta arte erakusketak jaso gaituzte, ondo botatako kañek eta euskarazko musikak.
Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena
Takoidun Zapata Gorria hogei minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bigarren proiektua da. Ezohiko gunetan erakusteko obra bat da, ez baitu eszenatoki baten beharrik. Hartara, antzez-ekintzaren barruan egoteko eta ekintza bertatik... [+]