Funtsezko konpetentzietatik ezabatua, Berritzeguneen birmoldaketan zokoratua, ordu kopuruetan gutxietsia... Heziketa fisikoak EAEn garai txarrak bizi dituela eta administrazioak baztertuta dituela salatzera etorri da ARGIAra Luis Larrañaga “Pizti” heziketa fisikoko irakaslea: “Gure lana egiten uztea, eta horretarako, gainerako arloei ematen zaizkien baliabideak, aukerak eta ofizialtasuna ematea, ez dugu gehiago eskatzen”.
Bigarren mailako ikasgai izatera ohituta zaudete?
Inoiz ez dugu erraza izan. Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea (SOHAT) duela hamazazpi urte sortu genuen eta ordutik daramagu borrokatzen beste irakaskuntza arlo batzuek borrokatu behar ez dituzten eskubideak, nekagarria da. Ikastetxean bertan sarri arloaren defentsa egin behar izaten dugu, eta gero gainera, administrazioaren aurrean sekulako lana egin behar dugu heziketa fisikoaren onurez konbentzitzeko. Administrazioaren erantzuna izaten da ildoak Europak markatzen dituela eta hau eta beste, baina borondate kontua da, zeren adibidez, Heziberri plana egin zen garaian Heziberriko curriculuma diseinatzen zebilen Xabier Garagorrirekin-eta hitz egin genuen eta lortu genuen oinarrizko konpetentzien artean konpetentzia motorra aintzat hartzea, eta orduan ere berdin-berdin markatzen zituzten ildoak Europatik.
Beste borroka historiko bat da heziketa fisikoa ikasgaiarentzat ordu kopuru duina lortzea gure lana txukun egin ahal izateko, galtzaile ateratzen baikara beste enbor-ikasgaien aldean. Lehen, gutxienez ordu eta erdiko tartea eskaini behar zitzaion heziketa fisikoari, eta duela bi urte, Eugenio Jimenez Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarekin bildu eta lortu genuen Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan gutxienez hiru ordu legez bermatzea heziketa fisikoari. LH3-4 mailetan bi ordu dira gutxienekoa, LH5-6 mailetan, ordu eta erdi, eta DBHn bi orduko minimoa mantendu da. Bada, legea hobetzea lortu dugun arren, heziketa fisikoko 260 irakaslek betetako galdetegiaren ondorioa da hiru orduko gutxieneko hori ez dela betetzen ikastetxe askotan. Sarri, saioak ez dira ordubetekoak, eta beraz guztira ez dira hiru ordura iristen, eta badira oraindik ere lehengo ordutegi irizpideak jarraitzen dituzten eskolak eta astean bi ordu bakarrik ematen dituztenak. Ikuskaritzak jarraipen zehatza egitea eta adosturiko gutxienekoak betetzen direla bermatzea eskatzen dugu. DBH eta Batxilergoan ere, heziketa fisikoari lotutako hautazko ikasgaiak ez dituzte eskaintzen hainbat ikastetxetan, eskaintza egitea derrigorrezkoa den arren.
Panoramaren beste adibide bat: ebaluazio diagnostikoan heziketa fisikoa inoiz ez da sartu. Eztabaidatu dezakegu ebaluazio diagnostikoa egiteko moduaz, baina bertan parte hartzen ez baduzu, inoiz ez zara gero azalduko ikastetxeetan hobetu beharreko arlo gisa. Eta hainbat arlo indartzeko politikak martxan jartzen direnean, gureak are baztertuago bukatzen du, mariaren maria bihurtzeko arriskuan.
"Konpetentzia motorra desagertu da, ofizialtasuna kendu digute, Berritzegunean genuen aholkularia kendu dute, ebaluazio diagnostikoetan ez gara existitzen... Benetan zer nahi da egin heziketa fisikoarekin?"
Espainiako Estatuan indarrean den LOMLOE legeak zartakoa eman dizuetela salatzen duzu.
LOMLOEk funtsezko zortzi konpetentzia zerrendatzen ditu eta konpetentzia motorra desagertu egin da zerrendatik, inongo argudiorik eman gabe kendu dute. Horrek derrigortzen gaitu, esaterako, heziketa fisikoan beste konpetentziak neurtzera (konpetentzia soziala, ikasten ikastekoa…), eta horien berri ematen dugu ebaluazio bileretan, baina konpetentzia motorraren inguruko informaziorik ez dugu ematen heziketa fisikoan, pentsa zeinen zentzugabea, berez heziketa fisikoaren eginkizuna delako ikasleek konpetentzia motorrak garatzea. Ikaslea bere gorputzaren irakaslea bihurtzea da gure nahia, edozein erronka motorrari arrakastaz erantzun ahal izateko. Heziketa fisikoaren bidez, ikasleak ezagutzen du bere burua eta ikasten du inguruarekin eta beste pertsonekin harremanak izaten. Funtsezko konpetentzia da. Aldiz, zenbaitetan, heziketa fisikoa ulertzen da ikasgai esanguratsuen atseden ordu gisa edo patioaren luzapen bezala, entretenimendu hutsa. Eta ez da hala: programazio bat dugu, landu beharreko hainbat trebezia, inteligentzia motorra garatzen ikasi behar du ikasleak.
Eta derrigorrezko ikasgai izanik, nolatan ez dago konpetentzia motorra funtsezko konpetentzien artean?
Hezkuntzan erabakiak ez dira neutralak, atzetik beti dago asmo politiko bat, gizartea eta ikaslea ikusteko modu bat: txikitatik prestatu nahi dira etorkizuneko langile izateko, baina oinarrizko hezkuntzan ikasleen garapen orokorrak izan behar luke iparra. Musikan ere astean 45 minutu edo ordubeteko saioa dute. Benetan nahikoa dira 45 minutu musikan, ikaslearen garapen orokorra baldin bada helburua?
Gainera, kirola sarri kontsumorako produktu gisa hartzen da, duelura gaude ohituta, irabazle eta galtzaileetara, onak eta txarrak, aukeratuak eta baztertuak. Estilo hori ongi txertatzen da gure gizarte ereduan, eta gu ez goaz norabide horretan.
"Heziketa fisikoan beste konpetentziak ebaluatzen ditugu (konpetentzia soziala, ikasten ikastekoa...), baina konpetentzia motorraren inguruko informaziorik ez dugu ematen, pentsa zeinen zentzugabea"
Beste zartako bat: EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen dieten Berritzeguneak murriztu eta Bilbon zentralizatu duten Berritzegune Nagusiak hartu du indarra. Eraldaketa zuen kalterako izan dela diozu.
Ikastetxeetako heziketa fisikoko irakasleak mintegietan bildu izan gara, gogoetatzeko, beharrak eta prestakuntzak bideratzeko, eta baita Heziberrik eta LOMLOEk eskatzen dizkigun programazioak egiteko ere. SOHATen webgunean daude programazio hauek, denon eskura, eta euskaraz dagoen material bakarra da. Orain, Berritzeguneen birmoldaketa ailegatu da eta hara non esan diguten mintegi horiek jada ez direla ofizialak izango, eta biltzeko guneak ere kendu dizkigute. Horri gehitu Berritzegune Nagusia hainbat eremutan banatu dutela eta eremu horietako bakar batean ere ez dela kabitzen heziketa fisikoa. Are gehiago, heziketa fisikoaren inguruan aholkatzeko eta formazioak bideratzeko Berritzegunean zegoen pertsona desagertu egin da aurten, Berritzeguneen birmoldaketa prozesuan.
Horretaz guztiaz hitz egiteko, bi urte pasa daramagu Berritzegune Nagusiko Amaia Agirre hezkuntza berrikuntzaren zuzendariarekin biltzeko eskatu eta eskatu, eta hitzordurik gabe jarraitzen dugu. Berritzegune Nagusiko Birginia Pozorekin ere jarri gara harremanean, eta ez dugu biltzea lortu. Gure lana egiten uztea, eta horretarako, gainerako arloei ematen zaizkien baliabideak, aukerak eta ofizialtasuna ematea, ez dugu gehiago eskatzen. Gure arteko koordinazioa, programazio guztia, dena gure ordu libreetan egin beharra daukagu, ez zaigu aitortzen egiten dugun lana.
Adibide bat dira Heziketa fisikoko topaketak: teorian Berritzegunearekin batera antolatzen ditugu, baina ez dago lankidetzarik, gero eta bakartuago gaude antolakuntzan, eta topaketa arrakastatsuak dira, iaz esaterako 350 irakasle bildu ginen, horri bizkarra ematen ari dira.
Konpetentzia motorra desagertu da, ofizialtasuna kendu digute, Berritzegunean genuen aholkularia kendu dute, ebaluazio diagnostikoetan ez gara existitzen... Benetan zer nahi da egin heziketa fisikoarekin eta ikaslearen garapen motorrarekin? Zeren eskolako ikasgai bat gehiago den unetik, jasotzen duen trataerak ezin du hau izan.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]