Dada zamalkatu zuen amazona

  • Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.


2024ko ekainaren 12an
'Font' (Iturria) obra, 'Pixatokia' gisa ere ezaguna. Duchamp-ek egina dela esan izan bada ere, EvFLrena da.
'Font' (Iturria) obra, 'Pixatokia' gisa ere ezaguna. Duchamp-ek egina dela esan izan bada ere, EvFLrena da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

New Yorkeko mugimendu dadaistaren barruan aritu zen nagusiki, dadaisten asmoak gauzatu zituen militante bakarra bilakatzeraino, bere bizitza eta gorputza artelan bihurtzea lortu baitzuen. “Lehenengo dada amerikarra da Elsa, bera da dada jantzi, dada maitatu, eta dada bizi duen bakarra”, idatzi zuen Jane Heap kritikari literarioak Little Review aldizkarian, 1922an. Hala, artearen historiak emandako lehen artista performatiboa ez ezik, muntatutako eskulturen edo assamblages-en eta ready-made eskulturen aitzindaria ere izan zen. Hau da, hasiera batean arte baliorik ez duten eguneroko objektuak artetzat hartzea.

Elsa von Freytag-Loringhoven (EvFL) artistaren obra urria da museotan. Daudenen artean, esaterako eduki sexualez eta onomatopeia soinuz jositako poema gordin batzuk: “Larrua jotzea debekatuta dago, hildakoen artean bezalaxe”, Baselina. Bizpahiru eskultura, tartean 1917ko God, AEBetako lehen obra dadaistatzat jotzen dena. Mugimendu dadaistako kide Man Rayk egindako zenbait argazki ere badaude, EvFL modelo agertzen dela. Bere itzala luzea izanagatik ere, erabat lausoturik geratu da, bere arteak haizatzen zuen iragankortasuna tarteko. Desagerrarazte horren beste arrazoietako bat inguruan zituen artistengan aurki daiteke, gehienak gizonak izaki, besteak beste, Duchamp, Man Ray, Arthur Cravan edo Carlos Williams Carlos. Emakume sortzaileak gutxietsi egin zituzten, sarritan, maniki baten funtzioetara mugatzeraino.

EvFL argazki saio batean, obra baterako.

Isilarazte horren erakusle nabarmena da Marcel Duchampek 1917an erakutsitako Font (Iturria) artelan iraultzailearen afera: egungo ikerketan arabera, XX. mendeko artelan garrantzitsuenetakoaren benetako egilea EvFL da. Horrela iradoki zion, hain zuzen, Duchamp frantziarrak Suzzane bere ahizpa artistari 1917ko apirilaren 17an bidalitako gutun batean: R. Mutt izengoitiarekin sinatuta paratu zuten obra Artista Independenteen Elkarteak ondutako eta Duchampek berak apailatutako erakusketan, eta komisarioak idatzitakoaren arabera, Richard Mutt ezizena erabiltzen zuen artista-lagun batek bidali zion portzelanazko pixalekua AEBetatik. Erakusketan paratu zuten. “Ez zen batere zikina; ez zegoen arrazoirik baztertzeko”. Pixatokiak ordura arteko artearen kontzeptua irauli zuen, eguneroko artefaktu bat artetzat hartu baitzen estreinakoz. Duchampek, ordainean, esaldi bakarra eskaini zion berezko egileari: “Ez da futurista, etorkizuna da”.

Bada, 2000 urteaz geroztik, jatorri alemaniarreko artistaren inguruko hainbat ikerlan burutu dira, eta lan horri esker Elsari buruzko gero eta xehetasun gehiago zabaldu dira. Horren erakusle, Kataluniako Arcadia argitaletxeak oraintsu plazaratutako liburua, Joana Masó eta Éric Fassin autoreek idatzitakoa, Elsa von Freytag-Loringhoven. La artista que dio cuerpo a la vanguardia (Elsa von Freytag-Loringhoven. Abangoardia gorpuztu zuen artista). Artistaren jaiotzaren 150. urteurrenean argitaratu berri da. “Bizitza nire pasioekin bizi dut –nirekin–, gizonak gizon ez direnetik, baizik eta prostitutak (...). Nik oraindik nire botere guztia mantentzen dut –amazona bat naiz–, nire joerak, dudarik gabe, prostituziora baino, desesperaziora eta krimenera eramango nau”.

'God' (Jainkoa), 1917koa, EvFLren obra entzutetsua da, AEBetako lehen obra dadaista.

Protoperformer-a
New Yorkeko giro dadaista ezagutu baino lehen abiatu zuen bere ibilbide artistikoa EvFLk, 19 urte zituela, Berlingo kabaretetako gau lizunetan barna murgildu zenean, aitaren indarkeria pozoitutik ihesean ari zela. Maritzar aritzeaz gainera, estatua lana egin zuen pintoreentzat. Berlingo gau zantarrean ezagutu zuen, hain justu, bere lehen senarra, August Endell arkitekto modernista, eta haren bidez egin zuen salto pinturara. 30 urterekin Felix Paul Greve idazlearekin ezkondu zen, eta 39 urte zituela, Leopold von Freytag-Loringhovenekin ezkondu zen; haren eskutik iritsi zen New Yorkera.

Aurretik, 1903an eta 1904an, Italiara joan zen, bere lehenengo happening-a burutzeko; alegia, planifikaziorik gabeko esku-hartze artistiko bat: Napoliko Arkeologia Museoko Kabinete Sekretura sartzea lortu zuen, zeinetara ezinezkoa zuten emakumeek sartzea, Antzinako Erromako pieza artistiko erotikoak erakusten baitziren.

Hara eta hona paseatu zen, objektu falikoak eta sexu irudiak erakusten zituzten artelanak behatzen, arau matxistak eta ezarritako genero rolak hausteko asmoz. Jarduera horren irudirik ez da existitzen.

Eta gauza bera gertatu zen 1921ean, New Yorken, jada baroisa zela, bere pubisa soildu zuenean, pelikula estereoskopikoan jasotzeko helburuz, Man Ray eta Marcel Duchampen laguntzaz. Elsa izeneko performance horretan, EvFLk 50 urte zituen, eta bere gorputza gaztetasunari lotzen zaion edertasun arautzailetik urrun zegoen. Jarduera hori ere erregistratu gabe gelditu zen, filmazioan okerra gertatu baitzen; halere, Man Rayk irudiren bat gorde zuen, baita Tristan Tzara agintari dadaistari bidali ere, eskutitz batean.

Hondakinetan, “Jaungoikoa”
Objektu industrialak beren ohiko testuingurutik atera eta bestelako zentzu artistikoa emateko asmoz, EvFLk zaborrera jotzen zuen, eta zarama artean kausitu zituen, hain justu, bere eskultura ospetsuenak. Tartean 1917ko God. Burdinazko hodi-pieza bat da, zurezko inglete-kaxa baten gainean alderantziz jarria. Iritzi batzuen arabera, piezaren itxura falikoak Jainkoaren agintea irudikatzen du. Jainkoa eta Pixatokia elkar solastatzen diren bi obra dira, besteak beste, urte berean eraiki zirelako. Filadelfiako (AEB) Arte Museoan paratu zuten Jainkoa, eta Morton Livingston Schamberg izendatu zuten obraren autore. Gerora, baina, EvFLren autoretza ere aitortu behar izan zuen erakundeak: EvFLk aurkitu omen  zituen obra osatzen duten zatiak, eta Schambergek muntatu egin zuen, eta argazkia atera ere bai.

EvFLren beste hondakin-eskultura ezagun bat 1913ko Enduring Ornament (Apaindura iraunkorra) da. Marcel Duchampek egindako lehen ready-made-aren garaikide, Roue de bicyclette (Bizikletaren gurpila) eraztun metaliko handi bat da, besoko modukoa, zeina Leopold von Freytag-Loringhoven baroiarekin ezkontzera zihola aurkitu zuen. “Izenburuan iragartzen zuen iraunkortasuna ez zen sekula bete, Leopold armadan sartu baitzen, Lehen Mundu Gerra hastean, eta Elsak ez zuen  berriro ikusi, 1919ra arte, Suitzan bere buruaz beste egin zuenean”. Horixe diote Joana Masó eta Éric Fassinek Elsa von Freytag-Loringhoven. La artista que dio cuerpo a la vanguardia liburuan.

Baroisa dadaistaren heriotza ere ustez suizidioz gertatu zen, ezkaratzeko gasa arnastuta, xentimorik gabe eta erokeriak jota zegoela, 1927ko abenduaren 14an, Lehenengo Mundu Gerrak deuseztatuko Berlinen.

[OHARRA: Testu hau egiteko lagungarria izan da Pop Pilulak fanzinearen 6. alean jasotako eta Michiko Kambak idatzitako Elsa von Freytag-Loringhoven. Dada Baronesa artikulua.]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorkuntza
2023-12-12 | Jon Torner Zabala
Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien azoka, 16an eta 17an Biziolan

Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.


2023-09-28 | ARGIA
Emakume sortzaileen topaketak iraganen dira urriko lau asteburuetan Garaionen

Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.


2023-08-01 | ARGIA
Sormen bekak eta egonaldiak eskainiko ditu aurrenekoz Aiaraldeko Kultur Faktoriak

Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.


Barruan daramagun ipuin-kontalaria

Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]


Maitane Azpiroz. 'La Trapecionista'.
“Oso zaila da hain pertsonala den zerbait beste norbaitek gorpuztea”

Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten,... [+]


Amaya Sanz Montes. Makillatzailea
“Pertsona arrunt bat diva bihurtu nahi dut”

Itzalekin jolasten du Amaya Sanz Montesek (Iruñea, 1984). Aurpegiak mihiseak direla dio, eta Luna Femme proiektuaren bidez feminizazioak egiten ditu: “Bere burua nahi duen bezala ikusteko aukerarik izan ez duen jendea zoriontsu egin nahi dut”. Harrotuk,... [+]


Irati Guarretxena Sandamian. @titare_tattoo
“Tatuaje bakarra duen pertsonarik ez dut ezagutzen”

Diseinatzaile gisa, Letitare marka sortu zuen Irati Guarretxena Sandamianek diseinu ikasketak egin orduko. Ordura arte bezala, bizitzaren erritmoak bultzaturik eman zuen horretarako urratsa. Modaren zikloek eta azkartasunak gogaiturik, kontziente zen ez zela gustura ari... [+]


Teknologia
Norentzat sortzen dugu?

Haurrek badute, eta zenbait nagusik ez dugu galdu, sorkuntzan murgiltzeko joera. Agian, sorkuntzan murgiltzeko joera dugun guztiok ez ditugu lan ederrak egingo, baina uste dut esperientzia antzekoa dela: hor zaudenean, mundu honetan bizitza on bat izateko gauza asko alde batera... [+]


2022-05-25 | Leire Artola Arin
#badon proiektuak eskuratu du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka

Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.


2022-03-08 | ARGIA
Emakume sortzaileen “Nomadak gaitun!” azoka ibiltaria, larunbatean Laudion

Emakume sortzaileak biltzen dituen Dinagu kolektiboak azoka antolatu du martxoaren 12an, Aiaraldeko Faktorian (Laudio). Emakume sortzaileen lana bisibilizatzea eta sortzaileen beharretara egokitzen diren ekimenak sortzea helburu, “herriz herri sortzaileak batuko dituen... [+]


2021-12-07 | ARGIA
“Barraka” bideo-jokoak irabazi du Durangoko Azokaren sormen beka

“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.


2021-12-06 | ARGIA
34 emakume sortzailek haien lanak salgai izango dituzte Donostiako Egia auzoko azokan

Dinagu Emakume Sortzaileen Kolektiboa Donostiako Egia auzoan, Teila Fabrikan, izango da abenduaren 18an eta 19an. Kolektiboa emakume sortzaileen lanei ikusgaitasuna emateko sortu zen duela hiru urte.


Teknologia
Sorkuntza digitala

Gaurkoan hiru osagai dituen hausnarketarekin natorkizue. Lehenengo osagaia @hezkuntzanlibre Telegram taldean partaide batek partekatu zuen abestia da: Joseba Irazokiren Galtzen ari da. Bigarren osagaiak harremana du aurtengo Durangoko Azokan Sorkuntza Digitalaren inguruan izan... [+]


2021-10-08 | Leire Artola Arin
‘Nomadak gaitun!’ emakume sortzaileen azoka ibiltaria Gernikara iritsiko da urriaren 16an

'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.


2021-09-24 | dantzan.eus
Aritz Ibañez
“Sormenak eragiten duen plazer hori euskararen erabilerarekin lotu nahi du Gureak Egin laborategiak”

Gureak Egin, gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika... [+]


Eguneraketa berriak daude