#badon proiektuak eskuratu du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka

  • Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.


2022ko maiatzaren 25ean - 18:24
Olatz Salvador eta Ines Osinaga, #badon proiektuaren izenean beka jasotzen. / Argazkia: AEK.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AEK-Korrikak 23.000 euroko beka emango dio #badon proiektuari, epaimahaiak “aho batez” hala erabaki baitu. Hamahiru egitasmo aurkeztu dira datorren Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusi izateko lehia horretara, eta AEK-k azpimarratu du “oso maila onekoak” izan direla den-denak. Epaimahaikideen iritziz, #badon-ek irabazteko arrazoi nagusietako bat izan da proiektuak sorkuntza prozesuari emango dion garrantzia: “Diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi bat proposatzen dute”.

Olatz Salvador eta Ines Osinaga artistek jaso dute beka asteazkenean, talde osoaren izenean, eta proiektuaren kolektibotasuna azpimarratu dute. Oinarrian euskal kulturaren transmisioa izango dute lanketagai, eta 23. Korrika Kulturalaren baitan aurkeztuko dute ikuskizuna, 2023ko azarotik 2024ko apirilera bitarte. Dena den, ordura arteko lanari garrantzia eman diote proiektuaren sustatzaileek. Badon.eus atarian zehaztu dute helburua dela galderak aurkitzea eta “itzalean geratu diren gorputzen ahotsak plazara ekartzea”: “Emaitza kontakizuna bera izango da, eta prozesua partekatzean sortuko diren narratiba berriak. Agian, gaurdaino eta gureganaino iritsi den hariari katebegiak falta zaizkiolako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorkuntza
2024ko ekainaren 12
Dada Baroisa jaio zela 150 urte
Dada zamalkatu zuen amazona

2022ko azaroaren 9
Amaya Sanz Montes. Makillatzailea
“Pertsona arrunt bat diva bihurtu nahi dut”

2022ko urriaren 18
Irati Guarretxena Sandamian. @titare_tattoo
“Tatuaje bakarra duen pertsonarik ez dut ezagutzen”

2021eko azaroaren 9
Teknologia
Sorkuntza digitala

Eguneraketa berriak daude